Kaixo, gure ikastola berrizteko asmotan jarraitzen dugu, eta orain Web orrialde berriaren aurkezpena egingo dugu. Web berria egiteko laguntzaile apartak izan ditugu, eta haiei esker, Web horri berria argiagoa eta nabigatzeko errezagoa izango da.

Ikasleek ere, lan egiteko garaian, errezago izango dute ere, egunkaria eta txikiweba osatzeko.

Familiek ere, irakasle gehienekin emailen bidez kontaktuan jartzeko aukera ere izango duzue, irakaslearen ikurrean sakatuz.

Zuen gustokoa izango delakoan, http://etorkizunaikastola.org/ bisitatzen gonbidatzen zaituztegu.