EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. GUTXIENEKO IRIZPIDEAK
LH CASTELLANO

1.- PRIMER CICLO

COMPRENSIÓN ORAL:

• Comprende el contenido de los intercambios orales cotidianos.

•Se muestra atento en las explicaciones con todo el grupo.

• Capta bien el sentido de textos grabados: teatros, cuentos, documentales…

• Capta las ideas más relevantes en los temas cotidianos.

EXPRESIÓN ORAL:

• Se desenvuelve bien en los intercambios orales de situaciones cotidianas.

• Utiliza el léxico trabajado en las sesiones colectivas.

• Relata sus experiencias y pequeños cuentos inventados a sus compañeros. Suele necesitar la ayuda del profesor cuando las ideas se complican.

• Aprende bien las canciones y versos.

• Memoriza los textos de teatro tratando de darles intención y sentido.

• Con la ayuda de imágenes es capaz de contar un cuento o tema simple trabajado de antemano.

COMPRENSIÓN LECTORA:

• Lee y comprende el argumento principal de un cuento breve. • Lee y responde a preguntas sobre el argumento de un cuento breve. • Lee pero presenta dificultades en la comprensión de la descripción de las actividades que debe realizar.

COMPROMISO Y ACTITUD ANTE EL TRABAJO:

• Se ha adaptado al departamento. • Está consiguiendo un grado adecuado de autonomía en los distintos contextos. • Su actitud ante el trabajo es positiva. • Muestra interés y ganas de superación. Intentando hacer bien las actividades que se plantean.

2.- SEGUNDO CICLO

COMPRENSIÓN ORAL:

• Comprende con facilidad las explicaciones referidas a las actividades del aula.

• Comprende el argumento y los detalles de un cuento grabado.

• Está atento a las exposiciones y presentaciones de los compañeros/as captando lo esencial de lo expuesto.

EXPRESIÓN ORAL

• Se expresa con facilidad y comunica bien lo que quiere transmitir.

• En las conversaciones referidas a las actividades del aula, utiliza el léxico trabajado.

• En las presentaciones es capaz de organizar su discurso aunque a veces realice interrupciones.

• Memoriza los textos y los representa de forma natural.

• Memoriza y cuenta con naturalidad chistes, trabalenguas, adivinanzas…

COMPRENSIÓN LECTORA

• Lee con facilidad en voz alta dando sentido a la lectura.

• Aunque a veces necesita ayuda, comprende bien los textos científicos y consigue identificar el léxico que no comprende.

• Generalmente comprende bien los textos literarios e identifica el léxico que no comprende.

• Realiza la búsqueda de palabras en el diccionario con suficiente agilidad.

EXPRESIÓN ESCRITA:

• Se esfuerza en utilizar las normas ortográficas trabajadas.

• En la copia de textos discrimina las estructuras de diferentes textos.

• En los textos escritos articula bien sus ideas.

• En la creación de textos utiliza un léxico adecuado.

• En la creación de textos utiliza estructuras lingüísticas bastante adecuadas.

• Cuida bastante el acabado de sus escritos ( grafía, márgenes, espacios..).

• Reelabora textos con la información recoguida y estructura la información de forma aceptable.

COMPROMISO Y ACTITUD ANTE EL TRABAJO

• Utiliza el método de trabajo para llevar a cabo la actividad.

• Se muestra responsable y trabajador/a.

• Ha desarrollado buenos hábitos de trabajo.

• Desarrolla las actividades con autonomía.

• En el trabajo en grupo se implica en la actividad respetando las opiniones de los demás y aceptando las opiniones del grupo.

• Muestra interés por aprender.

 

3.- TERCER CICLO

COMPRENSIÓN ORAL:

• Es capaz de comprender y de retener el sentido global del discurso o de sus apartados.

• Muestra facilidad para incorporar nuevo vocabulario.

• Comprende la intención del discurso.

• Es capaz de reelaborar oralmente o por escrito el sentido y la estructura del texto.

• Es capaz de desarrollar el tema trabajado para su exposición oral.

EXPRESIÓN ORAL

• Consigue avanzar en el discurso manteniendo la atención del oyente.

• Es capaz de dar una información básica, citando los hechos más importantes de forma comprensible.

• Utiliza un léxico general, nexos de uso frecuente y una morfosintasis correcta.

• Articula fonéticamente las palabras con acento adecuado.

• Se da cuenta de la incorrección, intentando solventarla.

COMPRENSIÓN LECTORA

• Es capaz de comprender el sentido global del texto, recogiento los apartados del mismo.

• Conoce la mayor parte del vocabulario.

• Demuestra un conocimiento adecuado de los conectores y nexos.

• A comenzado a identificar las palabras clave dentro de una idea.

• Conoce la estructura y el objetivo del texto.

• Utiliza con frecuencia el diccionario con una adecuada técnica del mismo.

EXPRESIÓN ESCRITA:

• Posee una adecuada cantidad y variedad de palabras.

• Ofrece suficiente información y se entiende sin esfuerzo.

• Planifica la actividad planteada y al finalizar revisa sus escritos.

• Conoce registros suficientes (periodísticos, científicos, literarios..) y los utiliza.

• Sigue bien el hilo argumental.

• Estructura las ideas en párrafos.

• Tiene una buena estructura de la oración simple y adecuada de la subordinación.

• Comienza a tener conciencia de las normas ortográficas y del uso de la tilde. • Utiliza los signos de puntuación básicos.

COMPROMISO Y ACTITUD ANTE EL TRABAJO

• Se ha adaptado a la dinámica del departamento.

• Cuida las diferentes tareas hasta su finalización.

• Se muestra responsable y trabajador.

• Planifica y desarrolla las actividades con autonomía.

• Ha adquirido unos buenos hábitos básicos de trabajo.

• Manifiesta ganas de aprender y una disposición favorable.

 

LH INGELESA
1.ZIKLOA

AHOZKO ULERMENA

• Ikaslearen bizipenekin eta gelako jarduera arruntekin lotura duten ahozko testuen informazio orokorra eta informazio zehatz batzuk ulertzen
ditu.
• Entzundako testu baten oinarrizko ideia batzuk gogoratzen ditu, eta ahoz adierazten ditu, galdera zuzenei erantzunez.
• Jasotako informazioa erabiltzen du jarduerak egiteko, banakako edo taldekako ikaste-ekintzetan.
• Emandako aginduei edo jarraibideei jarraitzen die, jarduerak egiteko.
• Bere adinera eta interesetara moldatutako literatura-lanak (narrazioak eta olerkiak) arretaz entzuten eta ulertzen ditu.

 

OHIOKO ESAMOLDEEN ERABILERA :

• Ulertzeko moduan adierazten ditu gelako jarduera arruntekin lotura duten ahozko testu erraz eta laburrak, ereduei jarraituz.
• Ulertzeko moduan erantzuten die (hitzez eta hitzik gabe) eskaerei eta arauei.
• Parte hartzen du komunikazioegoera ezagunetan: ohiturak, gelako hizkuntza, simulazioak, antzezpenak, errezitaldiak eta kantak, eta gelako beste jardueretan.
• Gizartean ohiko diren komunikazioarauak aplikatzen ditu: arretaz entzutea, txanda itxarotea, errespetuz parte hartzea, solaskideak esandakoaren arabera hitz egitea, eta gizalegezko arau batzuk betetzea.
• Gelako komunikazio-trukean, egoki bereizten eta ereduaren antzera errepikatzen ditu ahoskerari, erritmoari, azentuari eta intonazioari dagozkion oinarrizko zenbait arau.

 

TESTUEN ULERMENA

• Gelan ahoz landutako gaiei buruzko testu idatzi errazen gaia antzematen du eta testu horien zentzu orokorrak antzematen.
• Testuaren oinarrizko zenbait ideia gogoratzen ditu.

 

OINARRIZKO HIZTEGIA BEREGANATU

• Ikasturtean landutako oinarrizko lexikoa ezagutzen eta erabiltzen du.

 

KONPROMISOA ETA JARRERA LANAREN AURREAN

• Parte hartzen du gelako komunikazio-truke xumeetan.
• Parte hartzen du olerkiak, abestiak eta ipuinak antzezten, birsortzen, buruz ikasten eta errezitatzen.

2.- 2. ZIKLOA

AHOZKO ULERMENA

• Ikaslearen inguruko gizarteesparruetan eta eskola-esparruan erabilitako ahozko testu baten ideia orokorra antzematen du, komunikazioegoeran dauden eta hizkuntzakoak eta ez hizkuntzakoak diren osagaien laguntzarekin.
• Gelan era ezberdinetan landutako hitz eta esaera ezagunak ezagutzen ditu, gero eta testu konplexuagoetan.
• Antzematen ditu eskolan landutako gaiak jorratzen dituzten ahozko testu erraz eta laburren gaia eta ideia nagusi batzuk.
• Datu zehatzak (nor, zer, norekin, zertarako, nola,…) identifikatzen eta erabiltzen ditu, hainbat jarduera osatzeko, banakako edo taldekako ikaste-ekintzatan.

 

MINTZAMENA

• Gai ezagunei buruzko ahozko testu errazak eta laburrak (istorioak, ipuinak,…) sortzen eta azaltzen ditu, ereduei jarraituta eta aurrez plangintza gidatu bat eginda.
• Nahiko ongi intonatu eta ahoskatzen du.
• Erraz ematen du bere buruari buruzko informazioa.
• Parte hartzen du komunikazio egoera ezagunetan: ohiturak, gelako hizkuntza, simulazioak, antzezpenak, errezitaldiak eta kantak, eta gelako beste jardueretan.
• Gizarteko komunikazio-arauak aplikatzen ditu: arretaz entzutea, txanda itxarotea, errespetuz parte hartzea, solaskideak esandakoaren arabera hitz egitea, eta gizalegezko arau batzuk betetzea.

• Ereduaren antzeko ahoskera, erritmoa, azentua eta intonazioa ezagutu eta errepikatzen ditu, bai gelako komunikazio-trukean, baI gogoz   entzuterakoan eta bai ozen irakurtzerakoan.

 

TESTUEN ULERMENA

• Testu idatzi errazak ulertzen ditu, testu horiek gelan landutako gaiei buruzkoak izanik: moldatutako edo benetako ipuinak eta olerkiak, liburuxkak, arauak, gutunak…
• Testu idatzi arrunten esanahi orokorra hartzen du ( ipuinak, animalia, garraiobide, lanbide, bidai, musikari eta margolari batzuen informazioa,…)
• Lagunduta, testuaren ideia nagusiak antzematen ditu.
• Datu zehatzak antzematen eta erabiltzen ditu ( nor, noiz, zer, nola,…) hainbat jarduera osatzeko, banakakoedo taldekako ikaste-ekintzetan.
• Estrategia sinpleak erabiliz argitzen ditu ulermen-arazoak.
• Estrategia sinpleak (irudiak begiratu, hiztegiak erabili,…), erabiltzen ditu  testuak irakurtzerakoan zalantzak argitzeko.

 

TEXTU LABURRAK BERRIDAZTEA

• Ereduez lagunduta, testu sinpleak idazten ditu gai ezagunei buruz.
• Kontsultako materiala erabiltzen du.
• Gogoz eta ekarpen eraikitzaileak eginez parte hartzen du gelako lanetan.
• Jarraibideak emanda, hizkuntzei buruzko jakintza eta landutako ortografia-arauak aplikatzen ditu, testuak ulertzeko eta sortzeko.

 

OINARRIZKO HIZTEGIA ETA EGITURAK BEREGANATZEA

• Oinarrizko hiztegia eta egiturak ezagutzen eta erabiltzen ditu.

 

LANDUTAKO HIZKUNTZA EGITUREN ULERMENA ETA ERABILPENA

Gramatikan landutako egiturak ulertzen ditu. .

 

KONPROMISOA ETA JARRERA LANAREN AURREAN

• Txoko ezberdinetako lanak antolatzeko eta garatzeko gai da.
• Txoko ezberdinetako lanen aurkezpenak prestatzen ditu

 

3.- 3. ZIKLOA

AHOZKO ULERMENA

• Entzute-helburuaren xedeko informazioak antzematen eta bereganatzen ditu.
• Genero ezberdineko ahozko testuak ulertzen ditu.
• Datu zehatzak ( nor, zer, nola, norekin, zertarako, zergatik,…) antzematen eta erabiltzen ditu, hainbat jarduera osatzeko, banakako edo taldekako ikaste-ekintzetan; eta horiek jasotzen ditu, informazioa erregistratzeko zenbait bitarteko erabiliz.
• Entzundako testuen ideia nagusiak gogoratzen eta hitzez adierazten ditu.

 

MINTZAMENA

•Bere buruari buruzko informazioa ematen du.
•Parte hartzen du komunikazio-egoera ezagunetan: ohiturak, gelako hizkuntza, simulazioak, antzezpenak, errezitaldiak eta kantak, eta gelako beste jardueretan.
•Gizarteko komunikazio-arauak aplikatzen ditu: arretaz entzutea, txanda itxarotea, errespetuz parte hartzea, solaskideak esandakoaren arabera hitz egitea, eta gizalegezko arau batzuk betetzea
•Ereduez lagunduta, ahozko testu errazak sortzen ditu gai ezagunei buruz, aurrez gidoia finkatu ondoren.
•Gogoz eta ekarpen eraikitzaileak eginez parte hartzen du gelako lanetan.
•Mintzamenean landutako baliabide linguistikoak erabiltzen ditu.
•Ahoskera, erritmo, azentu eta intonazio egokiko mezuak sortzen ditu gelako jardueretan
•Ikasturtean landutako oinarrizko termino-logia ezagutzen eta erabiltzendu.
• Parte hartzen du –erritmo, ahoskera, azentu eta intonazio egokizantzezteko, testuak birsortzeko, eta horiek buruz ikasteko eta errezitatzeko lanetan, antzezpenaren estrategia sinpleak erabiliz.

 

IRAKURMENA

• Testu idatziak ulertzen ditu.
• Informazio garrantzitsua aurkitzen eta aukeratzen du, irakurketaren helburuari erantzunez.
• Estrategia sinpleak erabiltzen ditu testuak irakurtzerakoan zalantzak argitzeko.

 

IDAZMENA

• Testu idatziak ekoizten ditu.
• Oinarrizko zenbait kohesioprozedura erabiltzen du, testuko ideiak eta zatiak lotzeko.
• Oinarrizko gramatika- eta ortografia-arau batzuk aplikatzen ditu.

 

OINARRIZKO HIZTEGIA ETA EGITURAK BEREGANATZEA

• Gelan landutako oinarrizko hiztegia eta egiturak ezagutzen eta erabiltzen ditu.

 

LANDUTAKO HIZKUNTZA EGITUREN ULERMENA ETA ERABILPENA

• Gramatikan landutako egiturak ulertzen eta erabiltzen ditu.

 

KONPROMISOA ETA JARRERA LANAREN AURREAN

• Txoko ezberdinetako lanak autonomiaz antolatzeko eta garatzeko gai da.
• Txoko ezberdinetako lanen aurkezpenak prestatzen ditu

 

NORBERAREN ETA GAINERAKO IKASLEEN IKASKUNTZA-LANAREN EBALUAZIOA

• Laguntza emanda, norberaren eta gainerako ikasleen ikaskuntza-lanaren ebaluazioan parte hartzen du (autoebaluazioa, koebaluazioa).

LH EDUCACIÓN FÍSICA

  1.ZIKLO

  • Ukimenaren bidez, ohiko objektuak eta ehundurak, antzematen ditu.
  • Eguneroko soinuen jatorria identifikatzen ditu.
  • Norberaren gorputzaren eta gainerakoen zatiak ezagutzen ditu.
  • Oinarrizko trebetasunak eta trebeziak erabiltzera behartzen duten jolasak praktikatzen ditu.
  • Jaurtitzeko edo harrera egiteko objektuak erabiltzera behartzen duten jolasak egiten ditu.
  • Arnasketa kontrolatzen du.

  • Gorputz-ataletako muskulu-tonua, oreka lortzeko, kontrolatzen du.

 GUTXIENEKO IRIZPIDEAK

  • Egindako jarduera fisikoetan parte-hartze aktiboa du.
  • Joko-arauak errespetatzen ditu . 
  • Euskal kulturako eta beste kultura batzuetako dantza errazak egiten ditu.
  • Gorputz-adierazpeneko oinarrizko teknikak aplikatuz, egoerak eta pertsonaiak antzezten ditu.
  • Jarduera fisikoa egiteko arropa eta oinetako egokiak erabiltzen ditu.
  • Jarduera fisikoa amaitu eta gero, eskuak eta aurpegia garbitzen ditu eta camiseta aldatzen du.

 2.ZIKLOA

  • Mugimen-arazoak estrategia errazak ezagutuz eta erabiliz konpontzen ditu.
  • Hainbat eratako lekualdaketak eta saltoak egiteko almena, nabarmen hobetu da
  • Objektuak pasatzean, jaurtitzean eta gidatzean, ibilbideak egokitzen ditu.
  • Birak egiten ditu, hainbat luzera-ardatzetan eta zeharkako ardatzetan.
  • Joko-arauak edo jarduerak, eta ikaskideak ere, errespetatzen ditu.
  • Egindako jarduera fisikoetan parte-hartze aktiboa du. 

GUTXIENEKO IRIZPIDEAK

  • Gorputzaren mugimenduaz, eritmo ezberdinak erreproduzitzen ditu.
  • Gorputz-adierazpeneko oinarrizko teknikak aplikatuz eta konbinatuz, pertsonaiak edo/eta egoerak, antzezten ditu.
  • Jarduera fisikoa egiteko arropa eta oinetako egokiak erabiltzen ditu.
  • Jarduera fisikoa amaitu eta gero, dutxa hartzen du eta kamiseta aldatzen du.

3.ZIKLOA

  • Mugimen-arazoak, eta egokitzen dituen trebetasunak inguruko desberdinetara, konpontzen ditu.
  • Jolas eta ekintzetan, pilotak edo beste tresna higikor batzuk jaurti, pasatu eta horiei harrera egiten du, kontrola galdu gabe.
  • Ikaskideei jolasak egitean laguntzen die, eta lankidetzan aritzen da haiekin.
  • Joko-arauak ezagutzen eta onartzen ditu.
  • Ikaskide guztiekin elkarrekintzan, modu integratzailean, jarduten du.
  • Ariketa fisikoak bere trebetasunen eta mugen arabera, egokitzen ditu.
  • Egindako jarduera fisikoetan parte-hartze aktiboa du.

GUTXIENEKO IRIZPIDEAK

  • Taldean, musika-koreografia txikiak egiten ditu.
  • Adierazpen-elementuak lasaitasunez, naturaltasunez eta bere estiloarekin transmititzen ditu.
  • Jarduera fisikoa egitean, ohitura osasungarrien kontzientzia hartzen du.
  • Euskal kulturako eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoak nahiz tradizio fisiko edo kiroltradizioak, ezagutzen ditu eta ba daki gauzatzen.
  • Jarduera fisikoa egiteko arropa eta oinetako egokiak erabiltzen ditu.
  • Jarduera fisikoa amaitu eta gero, dutxa hartzen du eta kamiseta aldatzen du.

 

 

 

LH EUSKARA

1.ZIKLOA

AHOZKO KOMUNIKAZIOA

• Erraztasunez hitz egiten du esaldi laburrak eta ongi egitaratuak erabiliz.

  

IRAKURKETAREN JARIAKORTASUNA

•Zikloari dagokion arintasunez eta doinu egokiaz irakurtzen du, etenak zainduz.

IRAKURMENA

• Irakurritakoa azaltzeko gai da ideiak nagusietaz ohartuz.

 

IDAZMENA

•Testu koherenteak sortzen ditu esaldi koordinatuak erabiliz.

 

GRAFIA

• Grafia ulergarria eta orekatua du.

 

LANAREKIKO JARRERA

• Departamendura egokitu da eta interesaz burutzen ditu ekintzak.
• Autonomia lortzen ari da txoko guztietan.
• Orokorrean zentratua aritu da lanean.
• Lan erritmo egokia du.
• Zailtasunei ekimenez aurre egiten saiatzen da.

 

2.ZIKLOA

AHOZKO KOMUNIKAZIOA

• Hitz egiterakoan egoki moldatzen da.
• Bere azalpenetan funtsezko informazioa adierazten du.
• Ongi ulertzen da esan nahi duena.
• Bere iritzia denen aurrean azaltzerakoan duen jarrera egokia da, besteena entzuten eta errespetatzen saiatzen da.
• Oinarrizko hiztegia erabiltzen da.

  

IRAKURKETAREN JARIAKORTASUNA

• Jariakortasunez eta intonazio egokia emanez irakurtzen du.
• Aldez aurretik prestatuta dituen testuak oso ongi irakurtzen dituen arren, bat batean ari denean erraztasun eza nabari zaio.

IRAKURMENA

• Erabilitako testu motak modu egokian ulertzen ditu.
•Testu baten ideia nagusia bereizten du.

 

TESTU IDATZIAK BERREGITEA

• Ondo moldatzen da testu narratiboak berregiterakoan.
• Testu espositiboak berregiterakoan ideiak nagusiak bereiztu eta bere hitzekin adierazten ditu.

 

TESTU IDATZIEN SORKUNTZA

• Bere idazmenaren edukia argia da eta hiztegia egokia.
• Bere idazmena ona da, argitasun eta koherentzia isladatuz.

 

ORTOGRAFIA

• Geroz eta akats gutxiago egiten ditu eta arauak erabiltzen doa.

 

LANAREKIKO JARRERA

•Gero eta autonomia eta arintasun handiagoa azaltzen du.
•Hizkuntza departamenduan bere lana planifikatzeko eta garatzeko garaian ongi moldatzen da.
•Jarrera ona eta ikasteko gogoa azaltzen du jardueren aurrean.
•Hizkuntza departamenduan sortzen zaizkion zailtasunei aurre egiteko, gero eta ziurtasun zein baliabide gehiago azaltzen du.

 

3.ZIKLOA

AHOZKO KOMUNIKAZIOA

• Erraztasunez hitz egiten du, segurtasunez geldiune edo zalantzaren bat izan arren.
• Igortzen duen informazioa ondo azaltzen du.
• Hizketakidearekiko hartueman estrategiak ezagutzen ditu.
• Informazio garrantzitsuena eskaintzen du.
• Ongi ulertzen da esaten duena.
• Jarduna antolatzeko gai da.
• Oinarrizko hiztegi, lokailuak eta esaldi bakunaren morfosintaxia erabiltzen du modu egoki batez.
• Hizkien ebakera eta doinu egokia du
• Bere jarduenaren akatsez konturatzen da

 

IRAKURKETAREN JARIAKORTASUNA

• Doinu eta jariakortasun egokiz zuzen irakurtzen du testuaren informazioa bereganatuz.
• Doinu nabardurak adierazten ditu testuaren asmoari egokituz.
• Ikuslegoaren aurrean irakurketa osoa egiteko gai da.
• Egindako akatsaz ohartzen da.
• Zuzen ahoskatzen du.

 

IRAKURMENA

• Gai da testu osoaren ideia orokorra jasotzeko, testu osoko zatiak bilduz.
• Hiztegi gehiena ezagutzen du.
• Lokailuen eta kohesiorako markak ezagutzen ditu.
• Hitz azpimarragarriak ideia baten barruan bereizten ditu.
• Testuaren asmoa eta egitura zuzen bateratzen ditu.
• Aurre-ezagupenak informazio berriarekin prozesatuz testua berridazteko gai da.
• Autonomiaz antola dezake gaiaren ideien hierarkia eskema batean.

 

IDAZMENA

• Hiztegi egokia erabiltzen du.
• Informazio nahikoa eta ulerkorra eskaintzen du.
• Iharduera planifikatzeko gai da.
• Erregistro nahikoak (literarioa, lagunartekoa, kazetari, zientifikoa) ezagutu eta erabiltzen ditu.
• Informazioa ondo banatzen du, ideien haria ondo jarraituz.
• Paragrafoka ideiak antolatzen ditu.
• Ideien arteko erlazioa ona izaten da.
• Esaldi bakunak zuzen erabiltzen ditu.
•Subordinazioa erabiltzen hasi da, ideien arteko erlazio konplexuagoa erakutsiz.
• Ortografia zentzua izaten hasia da.
• Ezinbesteko puntuazio ikurrak erabiltzen ditu. 
• Idazlanak berrikusten ditu, zuzentzeko asmoz. 

 

LANAREKIKO JARRERA

•Gero eta autonomia handiagoz planifikatu eta garatzen ditu jarduerak.
• Arduratsua azaltzen da lanaren aurrean.
• Ikasteko gogoa adierazten du eta jarduera ezberdinekiko jarrera ona du.
• Departamentuko eginkizunetara egokitu da.
• Lan ohitura onak bereganatzen ari da.

 

 

LH MATEMÁTICAS

 1.ZIKLOA

1. ZENBAKIKUNTZA

• Zenbakiak orokorrean deskonposatzen eta konposatzen ditu.
• Bikoitia eta bakoitiaren kontzeptua barneratu ditu.
• Zenbakiak banaka eta multzoka (binaka,hamarnaka, ehunaka) orokorrean zenbatzen ditu.
• Hiru zifra arteko zenbaki arruntak orokorrean irakurtzen eta idazten ditu.
• Hiru zifra arteko zenbaki arruntak orokorrean alderatzen eta ordenatzen ditu zifren posizioaren arabera.

 

2. KALKULUA
• Hasi da buruzko kalkuluak egiteko zenbait estrategia erabiltzen.
• Batuketaren algoritmo akademikoa egiten du, bururakorik gabe zein bururakoekin.
• Kenketaren algoritmo akademikoa egiten du bururakorik gabe, baina bururakoekin ziurtasun gehiago lortu behar du.

 

3. GEOMETRIA ETA ORIENTAZIO ESPAZIALA.

• Orientazio kontzeptuak erabiltzen ditu objektu baten kokapena deskribatzerakoan edo ibilbideren bat deskribatu behar duenean (eskuinetara, ezkerretara, gorantz,…).
• Landutako lerro motak, irudi lauak eta gorputz geometrikoak barneratu ditu eta bere inguruan hautematen ditu.
• Irudi lauak eta gorputz geometrikoak osatzen dituzten elementu geometrikoak bereizten ditu: alde, erpin, aurpegi.

4. NEURKETA TRESNAK ETA UNITATEAK.

• Neurri-unitate eta tresna egokia aukeratzen du, neurtu behar duenaren arabera, eta emaitza zuzen adierazten du ( l,m,gr,kilo).
• Asteko egunak eta hilabeteak ezagutzen ditu.
• Ordularian, orduak puntuan, erdiak eta laurdenak irakurtzen ditu eta gainontzekoekin hasi da.
• Zentimoak eta euroak sal-erosketetan beharrezkoak diren kantitateak osatzeko erabiltzen ditu.

 

5. PROBLEMEN EBAZPENA.

• Edozein problemaren aurrean moldatzen da bai ulertzeko bai bere estrategiak erabiltzeko.
• Batuketa-kenketa problemak identifikatzen ditu.
• Problemetako zenbakizko datuak eta oinarrizko elementuak identifikatzen ditu, eta, ebazterakoan, bere estrategiak erabiltzen ditu.
• Problemari dagokion eragiketa ebazten du.
• Normalki emaitza zuzen ematen du.

 

6. INFORMAZIOAREN TRATAERA
• Sarrera bikoitzeko koadroetan eta grafiko errazetan adierazten diren datuak eta informazioa irakurtzen eta interpretatzen ditu.

 

7. LANAREKIKO KONPROMISO ETA JARRERA.

• Matematika-jarduerak egiteko interesa duela erakusten du.
• Lana aurrera eramateko noizean behin gure onarpena behar du.
• Matematika-lanak txukun eta ordenatuta aurkezten saiatzen da.
• Bere buruarengan nahiko konfiantza du matematika-jarduerak egiterakoan

 

2.ZIKLOA

1. ZENBAKIKUNTZA ETA KALKULUA

• 6 zifra bitarteko zenbaki arruntak irakurri eta idazten ditu. Zentzuz adierazten du zenbakien balioa zifren posizioen arabera eta ezagutza hauek kalkuluak egiterakoan aplikatzen ditu.
• Nahiko arin eta dezenteko zehaztasunez egiten ditu kalkuluak buruz (batu, kendu, biderkatu, zatitu) estrategia pertsonal batzuk erabiliz.
• Batuketa, kenketa, biderketa (2 zifra) eta zatiketaren (1 zifra) algoritmo idatziak erabiltzen ditu.
• Kalkulagailuaren oinarrizko erabilpena ezagutzen du eta zentzuz erabiltzen du.

 

2. GEOMETRIA ETA NEURRIA.

• Nahiko ongi kokatzen da espazioan. Posizioak, mugimenduak eta ibilbideak interpretatu eta adierazten ditu nozio geometrikoak erabiliz.
• Nahiko ongi sailkatu eta deskribatzen ditu oinarrizko elementu geometriko batzuk (lerroak, formak,…) eta saiatzen da dagokien hizkuntza erabiltzen.
• Oraindik trebezia gutxi agertzen du marrazketarako tresneria (erregela, konpasa,…) erabiltzerakoan
• Egoki erabiltzen ditu neurgailu desberdinak eta nahiko ongi neurtzen du.
• Magnitude bakoitzari dagozkion unitateak erabiltzen ditu eta eraldaketa batzuk egiten ditu.
• Estimazio zentzudunak egiten ditu.

 

3. PROBLEMEN EBAZPENA.

• Moldatzen da bere mailako problemak ebazterakoan: egoera ongi ulertzen saiatu, datuak aurkitu, kalkuluak burutu, emaittza konprobatu,..
• Ebazten ditu bi eragiketa edo gehiagoko problemak baina zailtasun batzuk agertzen ditu jarraitu duen prozesua azaltzerakoan.
• Ebatzi dituen problemen antzekoak sortzeko gai da. Parte hartzen du  arrazonamendu matematikoa eskatzen duten egoeretan.

 

4. INFORMAZIOAREN TRATAERA.

• Problemak ebazterakoan ongi lortzen ditu datuak taula edo grafikoetatik.
• Modu antolatuan jasotzen ditu datuak inguruko gertakari eta egoeretatik
• Tauletan jasotako datuekin lerro eta barra grafikoak sortzen ditu.
• Datu jasoketarako taulak egiten ditu.
• Tauletan jasotako datuak irakurri eta ulertzen ditu.
• Barra eta lerro grafikak eta piktogramak irakurri eta ulertzen ditu.

 

5. LANAREKIKO KONPROMISOA ETA JARRERA.

• Matematika jarduerak egiteko interesa erakusten du.
• Batzuetan, gure laguntza behar izaten du lanak aurrera ateratzeko.
• Saiatzen da matematikako lanak, argi eta txukun azaltzen.
• Matematikako lanak egiterakoan, bere buruarekiko nahiko konfiantza adierazten du.
• Bere kideekin elkarlanean lan egiten du.
• Parte hartzen du bere iritzi eta arrazonamenduen ondorioak azalduz

 

3.ZIKLOA

1. ZENBAKIKUNTZA ETA KALKULUA

• Zenbaki arruntak eta hamartarrak deskonposatzen eta biribiltzen ditu eta zifra guztien posizio-balioa interpretatzen du.
• Berreketa eta erro koadroak irakurri eta idazten ditu.
• Zenbaki arruntak, osoak eta hamartarrak ordenatu eta alderatzen ditu akatsen batekin.
• Zatiki errazak irakurri eta idazten ditu.
• Lau eragiketekin kalkuluak buruz egiten ditu, bere erara moldatutako estrategiaren bat erabiliz.
• Zatiketa zehatza eta zatiketa osoa bereizten ditu.
• Zenbaki hamartarren arteko batuketak, kenketak eta biderketak ondo egiten ditu. Zenbaki hamartarren artean zatiketak egiterakoan akatsen bat egiten du. 
• Zenbaki bAten berbidura eta kuboa kalkulatzen du.
• 10 berrekizuneko berreketekin lan egiten du.
• Zenbaki errezen erro koadroa ezagutzen du.
• Zenbaki baten multiploak eta zatitzaileak kalkulatzen ditu nahiz eta batzuetan akatsen bat egin.
• Multiplo komunetan txikiena eta Zatitzaile komunetan handiena kalkulatzen du zailtasunak izan arren.
• Zenbaki lehenak eta konposatuak kalkulatzen ditu akatsen batekin. 

• Fakturak, publizitate liburuxkak, beherapenak, banaketak… identifikatzen ditu.
• Kalkulo errazak egiten ditu oinarrizko zatikiekin eta ehunekoekin (1/4, ½, 1/3…
• Oinarrizko sareen baliokidetsunak egiten ditu: 1/2, 0,5, %50 . erdia; ¼,  0,25, laurdena… %25; 
• Zenbakizko baliokidetasunen bat aplikatzen ditu zatikien, hamartarren eta ehunekoen artean, mezuak trukatzeko.
• Eragiketa erraza baten emaitza estimatzeko (zenbatesteko) zenbait estrategia erabiltzen ditu.
• Kalkulagailua zentzuz eta bere Kabuz erabiltzen du problemak ebazteko.
• Kalkulo motaren arabera erabakitzen du zein prozedura erabili (mentala, algoritmiko, gutxi gorabeherakoa, kalkulagailua) 

 

2. GEOMETRIA ETA NEURRIA.

• Irudi eta gorputz geometrikoei buruzko ezagupenak erabiltzen ditu inguruko egoerak eta gertaerak interpretatzeko.
• Perimetro eta azalera kontzeptuak aplikatzen ditu bizitzako problemakburutzeko (baldosak jarri, margotu, papereztatu…). Haien perimetroa eta
azalera kalkulatzen ditu.
• Triangeluak, laukiak eta irudi zirkularrak deskribatu, sailkatu eta marrazten ditu, haien ezaugarriak kontuan hartuta (aldeak eta angeluak) eta  marrazketarako tresneria egoki erabiliz.
• Koordenatu cartesiarretako sistema erabiltzen du kokapenak eta lekualdatzeak adierazteko.
• Magnitute bakoitzari dagozkion unitateak erabiltzen ditu egoki eta eraldaketak egiten ditu.

 

3. PROBLEMEN EBAZPENA.

• Eragiketa biko problemak identifikatu eta ebatzi egiten ditu. Zenbaki arruntak, hamartarrak eta oinarrizko zatikiak erabiltzen ditu.
• Problema baten aurrean gutxi gorabeherako emaitza aurreikusteko laguntza behar du. Datuen kantitateak eragiketen emaitzekin erlazionatzen ditu.
• Ebatzitako antzeko problemak asmatu egiten ditu. Ekimena erakusten du ahozko problemetan. Jarraitutako prozesoa logikoa da baina argudio matematikoak eta ondorioak azaltzea kosta egiten zaio.

 

4. INFORMAZIOAREN TRATAERA. ZORIA ETA PROBABILITATEA.

• Hainbat grafiko-motatan (barrak, piktogramak…) adierazten diren datuak identifikatu, interpretatu eta ondorioztatu egiten du.
• Grafiko edo tauletan agertzen diren datuak erabiltzen ditu problema ebazteko.
• Bizitza egoeretatik ateratako datuak abiapuntu hartuta, grafiko ezberdinak egiten ditu erreztasunez (grafiko linealak, barra-diagramak edota  piktogramak).
• Grafikoen behaketa eta ondorioak ateratzeko laguntza behar du

 

5. LANAREKIKO KONPROMISOA ETA JARRERA.

• Ia jarduera matematiko guztiekiko interesa azaltzen du.
• Era autonomoan lan egiten du. 
• Arazoen aurrean irtenbideak bilatzen ditu hausnarketa eginez eta aukerak aztertuz.
• Bere iritzi eta aieru matematikoak besteen aurrean adierazten ditu.
• Banakako lanak arduraz eta iraunkortasunez egiten ditu.
• Lan matematikoak argi eta txukun aurkezten ditu.
• Ongi moldatzen da lan taldean. Besteekin laguntzaile agertzen da. Beste kideen azalpenak nahiz lanak errespetatu egiten ditu.
• Beharrezkoa denean ikaskideei laguntza eskatzen badaki.

•Era autonomoan erabiltzen ditu zenbait teknologi tresna (kalkulagailua, neurketa tresnak, ordenagailuko programak…).
•Jarduera matematiko egitean bere buruarekiko konfiantza agertzen du. 
•Ikasitako estrategiak kalkuluak egiteko erabiltzen ditu.
•Oker egitearen beldurrik ez du.

 

LH INGURUNE

1.ZIKLOA

1. Inguru fisikoko oinarrizko elementu eta baliabideen adibideak jartzea (eguzkia, ura, airea, lurzorua); haiek pertsonen bizitzarekin duten harremana eta haiek modu arduratsuan erabiltzekobeharraz jabetzea.
1.1. Izaki bizidunentzat ezinbesteko baliabideak diren inguru fisikoko zenbait elementu (eguzkia, ura, airea, lurzorua) deskribatzen ditu.
1.2.Era oinarrizkoan izaki bizidunen eta inguru fisikoko oinarrizko elementuen artean dagoen harremana azaltzen du Unibertsoko eguzkia. Izarrak, planetak eta Ingurune fisikoko ura, lurra, airea, eguzkia, gaua, eguna) 
1.3.Baliabide horiek era desegokian noiz erabiltzen diren (neurrigabean edo era desegokian erabiltzea, kutsatzea) eta horiek saihesteko erak  Proposatzen badaki.

 

2. Oinarrizko irizpideak erabiliz, norberaren inguruko animalia eta landare garrantzitsuenak ezagutu eta sailkatzea, bai eta hainbat bide erabiliz lortutako informazioari esker ezagunak diren beste zenbait espezie ere.

2.1. Ohiko inguruko animaliak (basoko, etxeko, baserrikoak) eta landare garrantzitsuenak (zuhaitz eta landare arruntak) ezagutzen ditu.
2.2. Oinarrizko sailkapenirizpideak (tamaina: handia-ertainatxikia; kolorea, mugitzeko era) ezartzen ditu. Landareak (zuhaitzak, zuhaixkak, belarrak) eta animaliak (hegaztiak, narraztiak, ugaztunak, arrainak) ezarritako talde horietako kideak diren kontuan hartuta ezartzen ditu.
2.3. Etxeko animalia eta landareen oinarrizko beharrak aipatzen ditu;beharrezkoa denean,haiek zaintzen laguntzen du.
2.4. Izaki bizidunei behatzeko jakin- mina agertzen du

 

3.Higienearekin, elikadurarekin, jarduera fisikoarekin, atsedenarekin eta norberaren emozio eta sentimenduak kontrolatzearekin zerikusia duten  praktika mesedegarrien adibideak jartzea, eta horiek osasunerako, ongizaterako eta gorputzaren funtzionamendu egokirako duten garrantzia adieraztea.

3.1. Bere gorputza ezagutzen eta onartzen du, eta oinarrizko higieneohiturarik gordetzen du.
3.2.Elikagai osasungarriak eta ezosasungarriak bereizten ditu.
3.3.Bere emozio eta sentimenduak (amorrua, beldurra, euforia, bekaizkeria/ jeloskortasuna…) identifikatzen ditu

 

4. Inguruko pertsonek betetzen dituzten erantzukizun eta lanbide garrantzitsuenak adibide errazen bidez identifikatzea eta harremanetan jartzea, betiere, bereizkeria-irizpideak (sexistak, arrazistak…) alde batera utziz
4.1.Etxeko, eskolako eta kaleko eginkizunak balioesten ditu eta horietan parte hartzen duen.
4.2.Bere kideek egiten dituzten jarduerak errespetatzen ditu eta parte hartzen du.
4.3.Inguruan ohikoenak diren lanak eta lanbideak ezagutzen eta erlazionatzen ditu, bai eta haiek erabilitako tresnak eta erremintak ere.
4.4.Bere herriko eta familiako lan-bideen dramatizazioak eta simulazio-jolasak egiten ditu, eta lanbide bakoitzak duen garrantzia hautematen du.

 

5.Eskolan, udalean eta Euskal Herrian izan ohi diren zenbait adierazpen kultural hautematea, gizonek eta emakumeek batera egindako ekarpenen ondorio den aniztasun eta aberastasun kulturala balioetsiz.

5.1. Gainerako giza taldeen ohiturak eta bizimoduak errezpetatzen ditu.
5.2.Gure eguneroko harremanetan gainerako pertsonen bazterkeria- eta bereizkeria-egoeren aurrean sentikortasun-jarrerarik dauka.
5.3.Bere taldean egiten diren ospakizunetan (urtebetetzeak, Olentzero, Inauteriak, euskararen jaia…) aktiboki hartzen du parte, eta beste kultura batzuetako kideek egin ditzaketen ekarpenak errespetatzen ditu, enpatia-jarrerak adieraziz.
5.4. Arbasoen eguneroko bizitzaren ohiturak eta bizimoduak balioetsi eta errespetatzen ditu

6.Inguruko garraiobide ohikoenak ezagutzea eta oinezko gisa zein lokomozio-bideen erabiltzaile gisa jakin beharreko oinarrizko arauak ezagutzea; haiek erabiltzea garrantzitsua dela ohartzea.
6.1. Bere inguruko garraiobideak ezagutzen ditu.
6.2. Kalean ibiltzeko beharrezkoak diren trafiko-seinaleak (semaforoen koloreak, oinezkoen pasabideak. .) ezagutzen ditu eta errespetatzen ditu.
6.3. Garraiobideen erabiltzaile gisa bete beharreko funtsezko arauak (segurtasun-uhala jartzea, gidariari trabarik ez egitea…) errespetatzen ditu.
6.4. Pertsonen eta merkantzien garraiobideak bereizten ditu.
6.5. Garraiobide publikoak beharrezkoak eta erabilgarriak direla ohartzen da.

7.Familia-bizitzarentzat zein inguru hurbilarentzat garrantzitsuak diren zenbait gertakari denboran ordenatzea, ezarritako ereduei jarraituz.
7.1.Bere bizitzako gertakariak denbora-nozioak baliatuz kontatzen ditu (segida, aldiberekotasuna eta iraupena).
7.2.Testuinguru egokietan denboraren neurri-unitateak (eguna, astea, hila, urtea) erabiltzen ditu.
7.3.Bere argazkiak eta familiarenak denbora-irizpideari jarraituz antolatzen ditu, bere historia pertsonala berreraikitzeko.
7.4.Bere historia pertsonalari buruzko datuak jasotzeko, bai eta bere arbasoen ohitura eta bizimoduak jasotzeko ere interesa du. 

8.Indarrek objektuetan dituzten begi-bistako ondorioak hautematea, eta materialen funtsezko ezaugarriak identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, eta ezaugarriok bere eguneroko erabilerarekin lotzea.
8.1.Eguneroko bizitzako material eta substantzien ezaugarri fisikoak (kolorea, usaina,pisua, gogortasuna) antzeman eta ezagutzen ditu.
8.2.Ezaugarri horiek lotzen ditu eta objektu zein materialek dituzten erabilerak, inguruko hurbileko adibideak emanez.
8.3.Behaketak egiteko oinarrizko tresnak ezagutzen ditu. Tresna horiek erabiltzen badaki.

9.Material eta substantziekin esperientzia errazak egitea autonomiaz, bai eta eguneroko bizitzako objektuak muntatzea eta desmuntatzea ere, eta horiek nola funtzionatzen duten eta modu egokian nola erabili deskribatzea.
9.1. Objektuak muntatzeko eta desmuntatzeko trebetasuna badu; horien elementuak eta atalak ezagutzen ditu eta zertarako diren badaki.
9.2. Klasean egindako esperimentuak egiteko tresnak modu egokian erabiltzen ditu eta prozesuak eskatzen dituen segurtasunneurriak errespetatzen ditu.
9.3. Egindako esperimentuei buruz behatu, esperimentatu eta ondorioak ateratzen ditu.
9.4. Esperientziaren nondik norakoak azaltzen ditu eta objektuen muntatze eta desmuntatzea baita ere.
9.5. Esperientzietan prozesuan egindako ikasketa-bideaz jabetzen da.
9.6. Objektuak, materialak, erremintak, zaintzeaz arduratzen da.

10. Fenomenoen, behaketen edo bizitza natural zein sozialeko gertakarien inguruko informazioa biltzea eta galdera egokiak egitea, bere hurbileko inguruan behaketa sistematikoen arauak jarraituta zenbait tresna eta erregistro argiak erabiliz.
10.1.Behaketaren bidez inguruko elementuak ezagutu eta identifikatzeko interesa eta jakin-mina adierazten du.
10.2.Erregistroak egiten ditu; grafiko errazak interpretatzen ditu eta informazioa bilatzeko oinarrizko tresnak erabiltzen ditu.
10.3.Behatutako fenomenoei buruzko galderak egiten ditu.

11. Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzen da helburu komunak lortzeko; lankidetza eta errespetu jarrerak aintzat hartzen ditu, eta ez du  onartzen, taldekideen arteko berdintasuna abiaburu hartuta, inolako bereizkeriarik.
11.1.Aktiboki hartzen du parte talde-lanean.
11.2.Trukatzen ditu ideiak, sentimenduak eta proposamenak.
11.3.Taldekideekin berdintasunez eta errespetuz aritzen da lankidetzan.
11.4.Beste pertsona batzuek emandako azalpenak egiaztatu eta balioesten ditu.
11.5.Bere ideiak era lasai eta baketsuan defendatzen ikasi du.

12.Bizikidetza demokratikoaren funtsezko zenbait balio ezagutzen ditu; batik bat, eskolan bete beharrekoak; eta, halaber, herritarrek bete beharreko oinarrizko arauak bete beharraren premiaz ohartzen da.
12.1.Eskolako bizikidetza-arau oinarrizkoak ezagutzen ditu.
12.2.Bizikidetza baketsua bermatzeko eta gatazkak ekiditeko arauak balioesten ditu.

 

2.ZIKLOA

1. Datuak bilduz eta neurketaaparatuak erabiliz, Inguru fisikoko zenbait faktoreren (erliebea, lurzorua, klima, landaretza) eta bizimodu eta portaeren arteko harremanak hauteman eta azaltzea eta oreka ekologikoa errespetatzeko jarrerak bereganatzea balioestea.
1.1.Baliabide naturalak bereizten ditu eta zaindu beharraz ohartzen da.
1.2. Gizakiaren jarduerek eta bizimoduak duten eraginak ezagutzen ditu (baliabideak, ingurumen-kalitatea, bizitza naturala, paisaia…).
1.3.Baliabide naturalak zaintzen eta errespetatzen ditu.  

2. Animaliak eta landareak identifikatu eta sailkatzen ditu irizpide zientifikoei jarraituz.
2.1.Badaki animalia sailkapena sinple bat egiten irizpide zientifiko sinpleen jarraituz: ugalketa era elikadura mota edo morfologia.
2.2.sailkapenak egiten ditu baliabide batzuk erabiltzen (IKT, liburuak) eta egindako lanak jakitera ematen ditu.
2.3.Bare inguru hurbileko animaliak eta landareak ohikoenak ezagutzen ditu.

 

3. Elikadura- eta higieneohiturak, jarduera fisikoak eta aisiaren erabilera jakin batzuk identifikatzea, eta horiek osasunean eta norberaren garapenean dituzten ondorioak modu kritikoan azaltzea.
3.1. Osasungarriak ez diren ohiturak eta haien ondorioak ezagutzen ditu elikadurari, higieneari eta aisialdiari dagozkienak.
3.2.elikadura eta higiene-ohiturei, jarduera fisikoari, eta aisia erabiltzeari dagozkie ohiturak ezagutzen ditu.
3.3.Bere burua ezagutzeko, gatazkak konpontzeko eta jokabide osasungarriak hartzeko gero eta modu egokienean egiten ditu..
3.4.Osasunarekiko informazioari buruz gero eta kritikoagoa da.

 

4. Eguneroko bizitzako adibideetatik abiatuta, baliabide naturalen erabilera garrantzitsuenak identifikatzea eta abantailak eta desabantailak aipatzea, eta ondasun edo zerbitzu batek izandako prozesua aztertzea, sortzen denetik erabili edo kontsumitzen den arte.
4.1. Baliabide naturalak agortu daitezkeela badaki, eta era arrazional batean erabiltzen ditu.
4.2. Bere inguru hurbileko ondasun eta zerbitzuak balioesten ditu.

 

5. Euskal Herriko administrazioaren eta bizitza publikoan parte hartzen duten erakundeen (GKEak, sindikatuak, alderdi politikoak…) zenbait funtzio
azaltzea, bai eta horiek gizartearen funtzionamendu politikoan duten eragina ere, eta erantzukizun kolektiboetan banakoen partehartzeak duen garrantzia balioestea.
5.1.Eskola eta udalaren antolakuntza eta horien kideen zenbait funtzio eta funtzionamendu demokratikoa ezagutzen ditu.
5.2.Ohiko udal-zerbitzuak ezagutzen ditu: liburutegia, udaltzainagoa, zabor-bilketa…
5.3. Arduraz parte hartzen du inguruko jardueretan eta era demokratikoan eta enpatiaz aurre egiten dien gatazkei.

 

6. Espazioaren nozioak (planoak eta mapak) eta puntu kardinalak erabiltzea norbera ingurunean kokatzeko, zehaztutako espazioetan objektuak  kokatzeko eta haien kokapena deskribatzeko, planoak eta eskala grafikodun mapak erabiliz.
6.1.Bere inguru hurbileko paisaiako elementurik nabarienak kokatzen ditu planoan.
6.2.Bere hiriko planoa erabiltzen badaki.

 

7. Adibide zehatzekin, gertakari historiko nabariekin lotutako eguneroko bizitzako alderdiren baten eboluzioa azaltzea, iraupen, segida eta aldiberekotasun nozioak identifikatuz.
7.1. Denbora historikoaren oinarrizko nozioak sailkatzen ditu: oraina/iragana/etorkizuna; lehenagokoa/ondorengoa, iraupena eta aldiberekotasuna.
7.2. Bere bizitzako gertakariak, adierazten ditu denbora historikoaren oinarrizko alderdiak erabiliz: iragana, oraina, etorkizuna, lehenagokoa, ondorengoa, aldiberekoa.
7.3. Euskal Herriko eta bere herriko ohiturak eta bizimoduak

 

8. Planetako energia-iturriak eta horiek lortzeko prozedura eta makinak identifikatzea, energiaren erabilera praktikoaren adibideak jartzea, erabilera arduratsua aintzat hartzea eta aurrezteko neurriak proposatzea.
8.1.Energia-iturri arruntak (haizea, eguzkia, eta abar) eta haien erabilera ezagutzen ditu.
8.2.Energia transformazio sinpleak ezagutzen ditu eta balioesten ditu makinek eta tresnek funtziona dezaten.
8.3.Energia moten erabilera arduratsua balioesten ditu.
8.4.Energia aurrezteko proposamenak egiten ditu.. errespetatzen ditu.

 

9. Objektu eta makinen osagai nagusiak eta horietako bakoitzaren funtzioak aztertzea; objekturen bat egiteko prozesu erraz bat planifikatzea eta egitea, betiere talde-lanean lankidetza-jarrera izanda, tresnak era egokian erabili eta zainduta, eta segurtasun-neurriak errespetatuta.
9.1.Badaki taldean lan egiten eta besteen ideiak errespetatzen inolako diskriminaziorik gabe.
9.2.Esfortzuz, kontuz eta zehaztasunez egindako lanak balioesten ditu..
9.3. Lanerako tresnak eta erremintak zaintzen ditu segurtasun neurriak errespetatuz.

 

10. Aurretik zehaztutako gertakari edo fenomeno nabarmenei buruzko informazioa lortzea eta gertakari natural edo sozialei buruzko aurreikuspenak egitea, oinarrizko iturrietatik (ingurua, liburuak, Internet…) abiatuta egindako behaketa zuzenetik eta zeharkakotik lortutako datuak bilduz; lortutako
emaitzak ezagutzera ematea, hainbat euskarri erabiliz.
10.1.Taldeko lanetan erantzunkizunez jokatzen du.
10.2.Eskolako liburutegia eta internet erabiltzen ditu modu eraginkortasun batean informazioa biltzeko.
10.3.Azterlanak prestatzen ditu eta jakitera ematen ditu (ahoz, idatziz,…), irudiak, grafikoak eta ikasitako hitz espezifikoak erabiliz.

 

3.ZIKLOA

1. Gizakion portaerak ingurumenari era positibo edo negatiboan nola eragiten dion erakusten duten adibideak zehaztea,  eta jarduera kaltegarrien zenbait efektu deskribatzea (kutsadura, baliabideak neurrigabeki erabiltzea), pertsonetan, animalietan, landareetan eta haien inguruan. Arazoak saihesteko eta murrizteko aukerak proposatzea eta naturaren babesaren aldeko jarrerak izatea.
1.1. Baliabide naturalek erabilpenaren adibideak eskaintzen ditu, eta zaintzeko beharraz jabetzen da.
1.2. Kontsumo erabilera ez-iraunkorren ondorioak zehazten ditu.
1.3. Kutsadura moten efektuak deskribatzen ditu, eta nola murriztu azaltzeko gai da. Gizakiaren jardueraren ondorio positibo eta negatiboak bereizten ditu.

 

2. Hurbileko paisaia garrantzitsuenak deskribatzea; horiek osatzen dituzten eragile fisikoak eta giza eragileak aztertzea; gizakion jarduerek lurraldean  duten inpaktuaren adibideak jartzea, baita paisaiak zaintzea zein garrantzitsua den erakusten duten adibideak ematea ere.
2.1.paisaiaren funtsezko elementuak bereizten ditu: – Mendikatea/mendia – Ibaia/Isurialdea – Herria/Hiria
2.2.gizakiaren esku-hartzeaz jabetzen da: – Lan sektoreak ezagutu eta bereizten ditu. – Sektore bakoitzak paisaian duen eragina bereizten du. – Euskal Herriko lurralde bakoitzeko jarduera eta bere paisaia bereizten ditu.

 

3. Giza gorputzaren bizifuntzioetan parte hartzen duten organo garrantzitsuenak identifikatzea eta kokatzea, eta haien arteko interkonexioaz eta funtzionamenduaren eta zenbait osasun-ohituren arteko harremanaz jabetzea.
3.1.Giza gorputzak nola funtzionatzen duen badaki: Gorputz aparatu bakoitza ezagutzen du: arnas  aparatua, ugal aparatua, iraizpen aparatua,  zirkulazio aparatua, ibil aparatua.
3.2.Gorputzaren funtzio namendura eta osasun ohiturak lotzen ditu: garbitasuna, elikadura orekatua.
3.3.Bere gorputza eta sexu-nortasuna onartzen ditu, besteekiko ezberdintasunak onartuz.
3.4.Larrialdi-egoeretan jokabideak ezagutzen ditu: – Larrialdi telefonoa – Ebakuazio arauak – Arnasketa artifiziala

 

 

4. Inguruneko aldaketa eta transformazio sozial, kultural, ekonomiko eta teknologikoko zenbait prozesu (batik bat, globalizazioak eragindakoak)  aztertu eta deskribatzea, eta munduak egun bizi dituen desberdintasunen kausak identifikatzea eta balioestea.
4.1.Komunikazio eta teknologia berriek ekarri dituzten abantailak ezagutzen ditu: telefono mugikorra, internet, sare sozialak.
4.2. Euskal Herriko jarduera ekonomikoak ezagutzen ditu: 
– Populazioa: . Aktiboa
. Pasiboa
. Landunak
. Langabetuak
– Biztanleria:. Jaiotze-tasa
. Heriotza-tasa
. Hazkundea
. Migrazioak
. Errolda
.Populazio-dentsitatea.

5. Zenbait erakundetako aginte-organo nagusiak ezagutzen ditu (udalak, autonomia-erkidegoak, Europar Batasuna, etab.), bai eta haien funtzioak ere; ohartzen da parte-hartze demokratikoak eta zerbitzu publikoak kudeatzeak herritarrentzat garrantzia handia dutela.

5.1. Lurralde-antolamenduko figurak ezagutu eta kokatzen ditu mapa politikoetan: – Euskal Herriko lurraldeak – Mugak – Autonomia erkidegoak –  hiriburuak
– Euskal Herriaren kokapena (Espainian, Europan) – Kontinenteak
5.2. Erakundeak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzen ditu:
– Udala – Diputazioa
– Legebiltzarra – Eusko Jaurlaritza.
5.3 eskolako ardurak, arauak,eskubideak errespetatzen ditu. 
5.4.elkarrizketa gatazkak konpontzeko baliabide bezala erdiesten du.

 

6. Ohiko ikurrak eta eskala grafikoak erabiliz, plano eta mapak egitea, interpretatzea eta erabiltzea.
6.1. Mapak interpretatzen badaki.
6.2.Planoak interpretatzen badaki.
6.3. Planoak eta mapak azaltzen badaki.

 

7. Iraganeko garaietako Euskal Herriko eta Espainiako gizarteen bizimoduen ezaugarri adierazgarrienak identifikatzea —Historiaurrea, Erdi Aroa, aurkikuntzen aroa, garapen industrialaren aldia eta XX. mendea— , eta gertakizun garrantzitsuak denbora-lerroetan kokatzea.
7.1.Friso historikoan familiaren historia kokatzen du.
7.2.Friso historikoan Euskal Herriko gertakari historiko aipagarrienak kokatzen ditu.
7.3.Friso Historikoan Espainiako gertakari historiko aipagarrienak kokatzen ditu.
7.4.Euskal Herriko eta Espainiako tradizio, istorio, esaerak… Interneten topatzeko gai da.
7.5.Beste herrialdeetako adierazpen kulturarekiko errespetua adierazten du.

 

8. Argiak, elektrizitateak, magnetismoak, beroak edo soinuak gorputzetan duten eragina aztertzeko ikerketa errazak planifikatzea eta egitea talde-lanean, eta emaitzak ezagutzera emateko erreminta egokiena hautatzea.
8.1.Gaiari buruzko informazioa bilatzen du, baliabide egokiak erabiliz.
8.2.Esperimentuak burutzen ditu.
8.3.Esperimentua nola burutu planifikatzen du: materiala, denbora…
8.4.Ondorioak ateratzen ditu.

 

9. Objektu eta tresnak egiteko proposatutako arazo bati erantzuna ematea, energia-iturri, eragile(mekaniko) eta material egokiak erabiliz, behar bezalako eskutrebetasunez, eta banakako zein taldeko lana bateratuz.
9.1.Lana planifikatzen du.
9.2.Segurtasun neurriak kontuan izaten ditu.
9.3.Lankidetzan aritzen da.
9.4.Helburua lortzeko adostasuna bilatzen du

 

10. Egoera edo arazo errazei buruzko txosten bat aurkeztea euskarri digitalean eta paperean; hainbat iturritatik informazioa jasotzea (zuzenekoak, liburuak, Internet…); lan-plangintzari jarraitzea, eta ondorioak ateratzea.

 

 

 

2. HAUR HEZKUNTZA
NORBERAREN EZAGUTZA ETA AUTONOMIA<br /> PERTSONALA

Haur Hezkuntzako etaparako ebaluazio-irizpideak beha eta neur daitezkeen jokabideei buruzko adierazleetan zehazten dira.
1.- Norberaren gorputz-eskemaren gero eta ezagutza doituagoa erakustea, eta norberaren sentsazioez eta pertzepzioez jabetzea.

– Gero eta gaitasun handiagoa du bere gorputzeko eta besteeneko atalak ezagutzeko, izendatzeko eta kokatzeko.
– Pertsonen arteko aldeak eta antzekotasunak identifikatzen eta deskribatzen ditu, gorputzaren zenbait ezaugarri eta nolakotasun oinarritzat hartuta.
– Giza irudia adierazten du, haren zenbait ezaugarri fisiko oinarritzat hartuta.
– Ezaugarri fisiko bakoitzari loturiko zentzumenak eta sentsazioak identifikatzen ditu.
– Minaren, gosearen, loguraren eta tenperaturaren sentsazioak ezagutu eta jakinarazten ditu.
– Zentzumenen eta haien xedearen artean loturak ezartzen ditu.

2.- Mugimen- eta manipulazio-trebetasunak hobetu dituela erakustea, bere gaitasunetan konfiantza duela.

– Bere gorputza gero eta hobeto kontrolatzen du, bai mugimenduan (lekualdaketak, martxa, lasterketa, jauziak…) bai eta atsedenean ere (oreka, jarreraren kontrola…).
– Beste trebetasun batzuk eskuratzen ari da, pixkanakapixkanaka.
– Ekintza berriak hasteko ekimena erakusten du eta bere aurrerapenekin gozatzen du.
– Eguneroko jarduerak gauzatzean tresnak eta lanabesak koordinazio eta kontrol egokiarekin erabili eta maneiatzen ditu.

3.- Jolasetan parte hartzea eta, pixkanaka, sentimenduen eta emozioen adierazpena arautzea.

– Askotariko jolasetan modu aktiboan parte hartzen du.
– Zenbait jolas erraz zuzentzen dituzten arauak onartzen eta betetzen ditu.
– Laguntzazko eta elkarlanerako jarrera erakusten du.
– Norberaren sentimenduak eta emozioak identifikatzen ditu eta gero eta hobeto bereizten ditu.
– Laguntza eskatzen du beharrak edo nahiak betetzeko, eta ez hitzezko baliabideak erabiltzen ditu, behar duenean, ingurukoek uler dezaten.
– Askotariko hizkuntzak erabiliz, sentsazioak, emozioak eta bizipenak adierazten ditu.
– Gero eta lotura gehiago ezartzen ditu gogo-aldarteen, horien arrazoien eta ondorioen artean.
– Sentikorra da ingurukoen gogo-aldarte, interes eta lehentasunekiko.
– Gero eta estrategia egokiagoak erabiltzen ditu frustrazio-egoerak bideratzeko.
– Pixkanaka, mendekotasun- eta nagusitasun-jarrerak ez izaten saiatzen da.

4.- Oinarrizko beharrak modu autonomoan betetzean aurrera egitea, eta bere buruaren ongizatearekiko eta zaintzarekiko interesa eta ekimena erakustea.

– Bere oinarrizko beharrak (besteak beste, gosea, egarria edo nekea) zein diren badaki eta helduei adierazten dizkie.
– Gero eta autonomia handiagoa du osasunari eta ongizateari loturiko ohiturak barneratzean: elikadura, higienea, atsedena…
– Inguru garbia eta atsegina izaten laguntzen duten jardueretan parte hartzen du.
– Arrisku-egoerak zein diren badaki eta saihestu egiten ditu.

5.- Gero eta autonomia handiagoz, egunerokotasunari loturiko arazo errazak ebaztea.

– Eguneroko jardueretan eremuak, materiala eta tresnak behar bezala eta gero eta autonomia handiagoz erabiltzen ditu. Helduen laguntzarekin, jarduera errazen sekuentzien plangintza egiten du, agertzen zaizkion arazo txikiei erantzuna emateko.
– Taldeko jardueretan laguntzen du.

INGURUAREN EZAGUTZA

– Haur Hezkuntzako etaparako ebaluazio-irizpideak beha eta neur daitezkeen jokabideei buruzko adierazleetan zehazten dira.
1.- Ingurua ezagutzeko jakin-mina erakustea, bertako elementuak aztertzearen, erabiltzearen eta esploratzearen bitartez.

– Inguruan dauden objektu fisikoen zenbait ezaugarri eta berezitasun identifikatzen eta bereizten ditu.
– Loturak ezartzen ditu objektuen ezaugarrien (itxura, kolorea, tamaina, pisua…) eta haien jokabide fisikoaren (erori, piritan joan, ur gainean egon, irristatu…) artean.
– Eremuak eta objektuak neurtzen ditu, konbentziozkoak ez diren baliabideak (arra beteak, oinak…) eta konbentziozkoak erabiliz.
– Elementu edo material jakin batzuen jokabideari buruzko hipotesiak egin (ur gainean geratuko da, hondoratu egingo da…) eta egiaztatu egiten Ditu.
– Inguruan dauden elementuekin sailkapenak eta serieak egiten ditu eta erabilitako irizpidea hitzez adierazten du.
– Materia jarraituei dagozkien zenbatzaileak erabiltzen ditu (asko, nahiko…).
– Zenbaki-segida erabiltzen du elementuak zenbatzeko.
– Zenbatespena erabiltzen du zenbatzeko baliabidetzat.
– Zenbaki-segidari dagokion grafia erabiltzen du, modu funtzionalean.
– Jolasetan eta egunerokotasuneko egoeretan zenbaki kardinalak eta ordinalak erabiltzen ditu, funtzionalki.

2.- Normalean ibiltzen den eremuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazio-nozioak behar bezala erabiliz.

– Ohiko eremuetan ibilbideak eta jarduerak gauzatzen ditu, nolabaiteko autonomiarekin.
– Espazio-nozioak erabiltzen ditu bere burua eta objektuak kokatzeko.

3.- Eguneroko jarduerek eta gizarteko gertakizun garrantzitsuek denboran duten segida identifikatzea eta aurreratzea, eta, horretarako, oinarrizko denbora-noziok behar bezala erabiltzea.

– Eskola-jarduera antolatzen duten ohiturak aurreratzen ditu.
– Oinarrizko denbora-nozioak erabiltzen ditu bere jarduera antolatzeko eta gertakarien segida aipatzeko.
– Egutegia erabiltzen du denbora adierazteko eta neurtzeko tresna gisa.

4.- Ingurune naturala ezagutzeko jakin-mina adieraztea, eta ingurune naturaleko elementuen arteko elkarmendekotasun-harremanak ezartzen hastea

– Ingurune hurbileko eta urruneko berezko zenbait animalia eta landare identifikatzen ditu, bai eta haien ezaugarri batzuk ere.
– Ohiko fenomeno naturalak eta atmosferikoak identifikatzen ditu eta harremanak ezartzen ditu fenomeno horien eta pertsonen bizitzaren artean.
– Izaki bizidunen berezko eginkizun eta jokabide batzuk identifikatzen eta bereizten ditu.
– Izaki bizidunek beren bizi-zikloan izaten dituzten zenbait aldaketa identifikatzen ditu.
– Badaki izaki bizidunei oinarrizko beharrak (argia, ura, elikagaiak…) ukatzeak haiengan zer ondorio dituen.
– Eskolan animalia edo landareren bat zaintzen parte hartzen du.
– Ingurumena errespetatzea eta zaintzea beharrezkoa dela adierazten duten arrazoietako zenbait hitzez adierazten ditu.

5.- Gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakustea, eta, horretarako, erreferentziazko gizarte-taldeetan modu aktiboan parte hartzea.

– Kide den gizarte-taldeen ezaugarriak identifikatzen ditu.
– Elkarrekintza sozialetan parte hartzen du, eta zenbait kortesia-arau betetzen ditu (agurtu, hizketan ari denari begiratu, txandari itxaron…)
– Bizikidetzarako zenbait arau ezartzea beharrezkoa dela onartzen du.
– Ingurukoengan emozioak eta sentimenduak identifikatzen ditu, eta beraren bizipenekin lotzen ditu.
– Askotariko kultura-tradizioko jardueretan parte hartzen du eta jarduera horien bereizgarri diren zenbait ezaugarri identifikatzen ditu.
– Inguruan berezkoak diren zenbait adierazpen kultural identifikatzen ditu.

HIZKUNTZA

Haur Hezkuntzako etaparako ebaluazio-irizpideak beha eta neur daitezkeen jokabideei buruzko adierazleetan zehazten dira.
1.- Komunikazio-egoeretan parte hartzea elkarrizketen bidez, txanda-sistemaren bidez eta elkarrekintza sozialeko jolasen bitartez. Gai da komunikazio-egoeretan gero eta aldi luzeagoetan arretari eusteko.
Elkarrekintzazko komunikazio-egoeretan gero eta erantzun zabalagoak eta egokiagoak ekoizten ditu. Hainbat komunikazio-estrategia erabiltzen ditu bere beharrak, sentsazioak edo nahiak adierazteko. Jolas-egoeretan, helduen komunikazio-asmoak ulertzen ditu.

2.- Parekoekiko eta helduekiko elkarrekintzetan ahozko hizkera erabiltzea, komunikazio-asmoak kontuan izanik, eta arretaz eta errespetuz entzutea.

– Ahozko hizkuntza erabiltzen du hainbat egoeratan eta askotariko hizketakideekin komunikatzeko, eta gizarteko zenbait konbentzio erabiltzen ditu (entzutea, hizketakideari begiratzea, hitz egiteko txandari itxarotea…).
– Hainbat motatako ahozko testuak (mezuak, kontakizunak, literaturaekoizpenak, deskribapenak, azalpenak, informazioa…) entzun eta ulertzen ditu.
– Parte hartzen du ahozko hizkuntzari loturiko jardueretan: asmakizunak asmatzen, olerkiak ozen esaten, erretolika baten zatiak errepikatzen, ipuinen bukaera aurresaten…
– Ulermena hobetzea helburu duten galderak egiten ditu.
– Beste hizketakide batzuek beste hizkuntza eta dialekto-aldaera batzuetan adierazten dutena arretaz eta errespetuz entzuten du.
– Denboran gero eta modu ordenatuagoan kontatzen ditu egunerokotasuneko gertakizunak eta bizipenak.
– Egoera-aldarteen, lehentasunen eta sentimenduen berri ematen du. 
– Ikasgelan, atzerriko hizkuntza erabiltzen den egoeretan parte hartzen du.

3.- Ikasgelan proposatzen diren irakurketa- eta idazketa-egoeretan interesa izan eta parte hartzea, eta idatzizko testuak erabiltzen, haien helburuak ulertzen eta idatzizko kodearen zenbait ezaugarri ezagutzen hastea.

– Idatzizko formak eta adierazpen grafikoko beste modu batzuak bereizten ditu (ikurrak, irudiak, zenbakiak…).
– Ikasgelan sortzen diren irakurketa- eta idazketa-proposamenetan parte hartzen du.
– Idatzizko hizkuntzako zenbait euskarri (liburuak, aldizkariak, egunkariak, ordenagailuak, horma-irudiak eta abar) gero eta modu autonomoagoan erabiltzen ditu, komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko.
– Idatzizko hizkuntza erabiltzen den egoera esanguratsuei loturiko testu errazak ekoizten ditu, eta ohiko idazketa-sistemara egokitzen ditu, pixkanaka.

4.- Arte-, teknologia- eta ikus-entzunezko hizkuntzetako berezko bitartekoak, materiala eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea eta baliabide horien aukerak aztertzeko, haien ekoizpenekin gozatzeko eta ingurukoekin esperientzia estetikoak eta komunikaziozkoak izateko interesa erakustea.

– Musika-, teknologia-, ikus-entzunezko, plastika- eta gorputz-hizkuntzan berezkoak diren materialek, tresnek eta teknikek adierazteko dituzten aukerekin saiakuntzak egiten ditu eta aztertzen ditu.
– Musikako, gorputz adierazpeneko eta adierazpen plastikoko jardueretan parte hartzen du, bai banaka, bai eta taldeka ere.
– Arreta eta interesa erakusten du ikusle gisa izaten den kulturaadierazpenekiko eta besteen ekoizpenekiko.

3. PRIMER CICLO
INGURUNE

1. Inguru fisikoko oinarrizko elementu eta baliabideen adibideak jartzea (eguzkia, ura, airea, lurzorua); haiek pertsonen bizitzarekin duten harremana eta haiek modu arduratsuan erabiltzeko beharraz jabetzea.

1.1. Ea deskribatzen dituen izaki bizidunentzat ezinbesteko baliabideak diren inguru fisikoko zenbait elementu (eguzkia, ura, airea, lurzorua).
1.2. Ea azaltzen duen era oinarrizkoan izaki bizidunen eta inguru fisikoko oinarrizko elementuen artean dagoen harremana.
1.3. Ea badakien baliabide horiek era desegokian noiz erabiltzen diren (neurrigabean edo era desegokian erabiltzea, kutsatzea) eta ea proposatzen dituen horiek saihesteko erak.
1.4. Ea aipatu eta balioesten dituen inguru fisikoa babesteko zenbait neurri.
1.5. Ea laguntzen duen bere inguru hurbilean neurri horiek gauzatzen.

2. Oinarrizko irizpideak erabiliz, norberaren inguruko animalia eta landare garrantzitsuenak ezagutu eta sailkatzea, bai eta hainbat bide erabiliz lortutako informazioari esker ezagunak diren beste zenbait espezie ere.

2.1. Ea ezagutzen dituen ohiko inguruko animalia eta landare garrantzitsuenak.
2.2. Ea ezartzen dituen oinarrizko sailkapen-irizpideak (tamaina kolorea, mugitzeko era) eta ea sailkatzen dituen landareak eta animaliak ezarritako talde horietako kideak diren kontuan hartuta.
2.3. Ea erabiltzen dituen hainbat informazio-iturri eta euskarri (behaketa zuzena, argazkiak, IKTak, testuak…) eta ea baliatzen duen informazio hori sailkapenerako.
2.4. Ea aipatzen dituen etxeko animalia eta landareen oinarrizko beharrak; beharrezkoa denean, ea laguntzen duen haiek zaintzen.
2.5.Ea jakin-mina agertzen duen izaki bizidunei behatzeko.

3. Higienearekin, elikadurarekin, jarduera fisikoarekin, atsedenarekin eta norberaren emozio eta sentimenduakkontrolatzearekin zerikusia duten Taktika mesedegarrien adibideak jartzea, eta horiek osasunerako, ongizaterako eta gorputzaren funtzionamendu egokirako duten garrantzia  adieraztea.

3.1. Ea ezagutu eta onartzen duen bere gorputza, eta oinarrizko higiene-ohiturarik gordetzen duen.
3.2. Ea bereizten dituen elikagai osasungarriak eta ez-osasungarriak.
3.3. Ea jabetzen den elikadura bariatua eta oreka-tua lantzearen ariketa fisikoa egitearen eta atseden hartzearen garrantziaz.
3.4. Ea identifikatzen dituen bere emozio eta sentimenduak (amorrua, beldurra, euforia, bekaizkeria/ jeloskortasuna…), eta aurrera egiten duen horien kontrolean.
3.5. Ea ezagutzen dituen etxean eta eskolan arriskutsuak diren espazio, objektu, material eta substantziak, eta hartzen dituen oinarrizko segurtasun-neurriak.
3.6. Ea ezagutzen dituen gaixotasun-sintomaren bat eta dakien halakoetan zer egin behar duen.

4. Inguruko pertsonek betetzen dituzten erantzukizun eta  lanbide garrantzitsuenak adibide errazen bidez identifikatzea eta harremanetan jartzea, betiere, bereizkeria-irizpideak (sexistak, arrazistak…) alde batera utziz

4.1. Ea aintzat hartzen dituen inguruko pertsonek egiten dituzten ordaindu gabeko jarduerak eta erantzukizunak.
4.2. Ea balioesten dituen etxeko, eskolako eta kaleko eginkizunak eta horietan parte hartzen duen, estereotipo sexistak gaindituz.
4.3. Ea parte hartzen duen eta errespetatzen dituen bere kideek egiten dituzten jarduerak.
4.4. Ea ezagutzen eta erlazionatzen dituen inguruan ohikoenak diren lanak eta lanbideak, bai eta haiek era-bilitako tresnak eta erremintak ere.
4.5. Ea egiten dituen bere herriko eta familiako lan-bideen dramatizazioak eta simulazio-jolasak, eta hautematen duen lanbide bakoitzak duen garrantzia.

5. Eskolan, udalean eta Euskal Herrian izan ohi diren zenbait adierazpen kultural hautematea, gizonek eta emakumeek batera egindako ekarpenen ondorio den aniztasun eta aberastasun kulturala balioetsiz.

5.1. Ea antzemate dituen inguruko giza taldeak eta haien arteko harremanak.
5.2. Ea errespetatzen dituen gainerako giza taldeen ohiturak eta bizimoduak.
5.3. Ea sentikortasun-jarrerarik duen gainerako pertsonen bazterkeria- eta bereizkeria-egoeren aurrean.
5.4. Ea aktiboki hartzen duen parte bere taldean egiten diren ospakizunetan (urtebetetzeak, Olentzero, Inauteriak, euskararen jaia…), eta ea errespetatzen dituen beste kultura batzuetako kideek egin ditzaketen ekarpenak, enpatia-jarrerak adieraziz. 
5.5. Ea balioetsi eta errespetatzen dituen arbasoen ohiturak eta bizimoduak.
5.6. Ea ezagutzen duen herriaren iraganari buruzko informaziorik, kontakizunik eta esaera herrikoirik, eta interesa duen haiek iraunarazteko.

6. Inguruko garraiobide ohikoenak ezagutzea eta oinezko gisa zein lokomozio-bideen erabiltzaile gisa jakin beharreko oinarrizko arauak ezagutzea; haiek erabiltzea garrantzitsua dela ohartzea.

6.1. Ea ezagutzen dituen bere inguruko garraiobideak.
6.2. Ea ezagutzen dituen kalean ibiltzeko beharrezkoak diren trafikoseinaleak (semaforoen koloreak, oinezkoen pasabideak…) eta ea errespetatzen dituen.
6.3. Ea errespetatzen dituen garraiobideen erabiltzaile gisa bete beharreko funtsezko arauak: segurtasun-uhala jartzea, gidariari trabarik ez egitea…
6.4. Ea bereizten dituen pertsonen eta merkantzien garraiobideak.
6.5. Ea ohartzen den garraiobide publikoak beharrezkoak eta erabilgarriak direla eta proposamenik egiten duen mugikortasun iraunkorraren alde.

7. Familia-bizitzarentzat zein inguru hurbilarentzat garrantzitsuak diren zenbait gertakari denboran ordenatzea, ezarritako ereduei jarraituz.

7.1. Ea bere bizitzako gertakariak denbora-nozioak baliatuz kontatzen dituen (segida, aldiberekotasuna eta iraupena).
7.2. Ea bildu eta sailkatzen dituen bere historiari buruzko dokumentuak; eta ea kokatzen dituen bere jaiotzatik gaur egunera arteko friso kronologikoan.
7.3. Ea testuinguru egokietan erabiltzen dituen denboraren neurriunitateak: eguna, astea, hila, urtea…
7.4. Ea bere argazkiak eta familiarenak denbora-irizpideari jarraituz antolatzen dituen, bere historia pertsonala berreraikitzeko.
7.5. Ea interesik duen bere historia pertsonalari buruzko datuak jasotzeko, bai eta bere arbasoen ohitura eta bizimoduak jasotzeko ere.

8. Indarrek objektuetan dituzten begi-bistako ondorioak hautematea, eta materialen funtsezko ezaugarriak identifikatzea,aztertzea eta azaltzea, eta ezaugarriok bere eguneroko erabilerarekin lotzea.

8.1. Ea antzeman eta ezagutzen dituen eguneroko bizitzako material eta substantzien ezaugarri fisikoak (kolorea, usaina, egitura, pisua/masa, gogortasuna, beste elementuekin konbinatzeko/nahasteko gaitasuna eta abar).
8.2. Ea lotzen dituen ezaugarri horiek eta objektu zein materialek dituzten erabilerak, inguruko hurbileko adibideak emanez.
8.3. Ea ezagutzen dituen behaketak egiteko oinarrizko tresnak. Ea dakien tresna horiek erabiltzen. 
8.4. Ea ematen duen noranzko bereko indarren, ukipen-indarren eta urrutiko indarren adibiderik.

9. Material eta substantziekin esperientzia errazak egitea autonomiaz, bai eta eguneroko bizitzako objektuak muntatzea eta desmuntatzea ere, eta horiek nola funtzionatzen duten eta modu egokian nola erabili deskribatzea.

9.1. Ea trebetasunik duen objektuak muntatzeko eta desmuntatzeko; eta ea ezagutzen dituen horien elementuak eta atalak eta dakien zertarako diren.
9.2. Ea modu egokian erabiltzen dituen esperimentuak egiteko tresnak, eta ea ezagutu eta errespetatzen dituen prozesuak eskatzen dituen segurtasun-neurriak.
9.3. Ea behatu, esperimentatu eta ondorioak ateratzen dituen.
9.4. Ea azaltzen dituen esperientziaren nondik norakoak, bai eta objektuen muntatze eta desmuntatzea ere.
9.5. Ea jabetzen den prozesuan egindako ikasketa-bideaz.
9.6. Ea arduratzen den objektuak, materialak, erremintak… zaintzeaz.

10. Fenomenoen, behaketen edo bizitza natural zein sozialeko gertakarien inguruko informazioa biltzea eta galdera egokiak egitea, bere hurbileko inguruan behaketa sistematikoen arauak jarraituta zenbait tresna eta erregistro argiak erabiliz.

10.1. Ea interesik eta jakin-minik duen behaketaren bidez inguruko elementuak ezagutu eta identifikatzeko.
10.2. Ea egiten dituen erregistroak; interpretatzen dituen grafiko  errazak, eta erabiltzen dituen informazioa bilatzeko oinarrizko tresnak.
10.3. Ea egiten duen, espazio oso ezagunetan, objektuen kokalekua deskribatzeko krokis sinplerik.
10.4. Ea egiten dituen behatutako fenomenoei buruzko informazio aipagarria lortzeko bide diren galderak.
10.5. Ea aipatzen dituen gertakari eta fenomeno ar-giei buruzko antzekotasunak eta desberdintasunak.

11. Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzen da helburu komunak lortzeko; lankidetza eta errespetu jarrerak aintzat hartzen ditu, eta ez du onartzen, taldekideen arteko berdintasuna abiaburu hartuta, inolako bereizkeriarik.

11.1. Ea aktiboki hartzen duen parte talde-lanean.
11.2. Ea trukatzen dituen ideiak, sentimenduak eta proposamenak.
11.3. Ea taldekideekin berdintasunez eta errespetuz aritzen den lankidetzan.
11.4. Ea egiaztatu eta balioesten dituen beste pertsona batzuek emandako azalpenak.
11.5. Ea aurrera egiten duen adostasunak lortzeko elkarrizketa- eta komunikazio-estrategia eraginkorrak erabiltzen, jardunbide demokratikoaren oinarrizko printzipioak betez.
11.6. Ea bere ideiak era lasai eta baketsuan defendatzen ikasi duen, baina uste osoz.

12. Bizikidetza demokratikoaren funtsezko zenbait balio ezagutzen ditu; batik bat, eskolan bete beharrekoak; eta, halaber, herritarrek bete beharreko oinarrizko arauak bete beharraren premiaz ohartzen da.

12.1. Ea ezagutzen dituen eskolako bizikidetza-arau oinarrizkoak.
12.2. Ea ematen dituen bere ideiak eta baliatzen den elkarrizketaz barne-arauak adostasunez hobetzeko.
12.3. Ea balioesten dituen arauak, bizikidetza baketsua bermatzeko eta gatazkak ekiditeko bitarteko diren aldetik. 

.

ARTE HEZKUNTZA

1. Kantatzeko, marrazteko… premia sentitzea, eta gertuko testuinguruko eta hainbat kulturatako pertsonen eta artisten esperientziekin harremanetan jartzea.

1.1. Ea erabiltzen dituen musika edota ikusizko arteak egiten dituen jardueretan.
1.2. Ea ulertzen duen artearen eta kultura-produktuen komunikazioalderdia.
1.3. Ea erakusten duen musika-jarduera edo ikusizko jarduera atsegin dituela.
1.4. Ea interesatzen zaion artelanak ematen duen informazioa.

2. Arte-ekoizpenetan ideiak, behaketak, bizipenak, musikaesperientziak… agertzea, oinarrizko teknikak eta baliabideak erabiliz.

2.1. Ea erabiltzen dituen musika-hizkuntzaren edo ikusizko hizkuntzaren kodeak, oinarrizko mailan.
2.2. Ea gogoratzen dituen arte-hizkuntzen oinarrizko elementuak, ondoren erabiltzeko.
2.3. Ea aztertzen dituen musika-hizkuntzaren eta ikusizko hizkuntzaren parametroak.
2.4. Ea behar bezala deszifratzen dituen musika-hizkuntza eta ikusizko hizkuntza.

3. Ikusizko ekoizpenak eta musika-ekoizpenak aztertzea, eta teknika errazak, materialak eta ekoizpen horietako hizkuntzen oinarrizko elementuak ezagutzea.

3.1. Ea bereizten dituen lan baten barruan kontrastean diren alderdiak.
3.2. Ea erakusten duen entzundako edo ikusitako lana estimatzen duela.
3.3. Ea hautematen dituen aurretik aurkeztutako musika-lan edo ikusizko lan baten alderdi garrantzitsuak, entzun edo ikusi ondoren.
3.4. Ea erreparatzen dien teknika edo estilo ezberdinei.

4. Materialak, naturako elementuak, tresnak, euskarriak, ahotsa, gorputza… probatzea, eta adierazteko eta komunikatzeko erabiltzea. 

4.1. Ea probak egiten dituen ahotsarekin eta erabiltzen dituen hainbat material, musika-produktu bat edo ikusizko produktu bat egiteko.
4.2. Ea aukera bat baino gehiago probatzen duen lan bat interpretatzeko edo berregiteko.
4.3. Ea interesik eta ekimenik erakusten duen arte-ekoizpenerako.
4.4. Ea ideiarik ematen duen musika-lana edo ikusizko lana hobetzeko.

5. Lanaren plangintza egiten du, proposamen jakin baten arabera ezarriko diren faseak arrazoituz.

5.1. Ea itxaroten duen apur bat lanean hasi aurretik.
5.2. Ea ordenatzen dituen arte-lanean egin beharreko esku-hartzeak.
5.3. Ea arazoak igarri eta konponbideak bilatzen dituen.
5.4. Ea jarrera kritiko eta eraikitzailea duen ikaskuntza-prozesuan.

6. Hainbat garai historikotako eta hainbat kulturatako ikusizko kulturako eta musika-kulturako arteen eta produktuen zenbait funtzio eta erabilera ezagutzea, gertuko esperientziatik abiatuta.

6.1. Ea artearen gizarte-funtzioak ezagutzen dituen.
6.2. Ea bereizten duen hautematen dituen musika-mezuen eta ikusizko mezuen norabidea.
6.3 Ea musika-materialak eta ikusizko materialak erabileraren arabera bilatzen dituen.
6.4 Ea ardura zaion bere kultura-ondarea eta beste kulturen ondarea ezagutzea.

7. Irudiak eta musika egiteko hainbat moduren arteko aldeak ezagutzea, irudi eta musika horiek sortzen diren testuinguru historikoak eta kultura-testuinguruak kontuan hartuta.

7.1. Ea bereizten dituen artelanaren alderdi garrantzitsuak, testuinguru barruan aurkeztuta.
7.2. Ea egiten duen galderarik musika-objektuari edo ikusizko objektuari buruz.
7.3. Ea ikusminik ageri duen lanak sortzen diren testuingurua ezagutzeko.
7.3. Ea iritzirik ematen duen landutako musika-lanari edo ikusizko lanari buruz.

8. Arte-ekoizpen errazak taldean egitea.

8.1. Ea laguntzen duen lan-erritmo egokia izaten, eta saiatzen den erritmoari eusten.
8.2. Ea arretaz erabiltzen eta jasotzen dituen laneko materialak.
8.3. Ea moldatzeko gaitasunik duen, aldaketarik sortuz gero.
8.4. Ea ahal duen neurrian laguntzen dien gainerakoei.

9 Arte-jardueretan, ideiak, gertaerak, esperientziak eta bizipenak inhibiziorik gabe agertzea, sormenez eta modu pertsonalean.

9.1. Ea atsegin duen artea adierazpide gisa erabiltzeko.
9.2. Ea askatasunez erabiltzen dituen soinu-elementuak eta ikusizko elementuak, sentimenduak adierazteko.
9.3. Ea lanak azken ukituak eginda aurkezten dituen.
9.4. Ea adierazkortasunik ematen dien lanei.

10. Ikusizko adierazpen estetikoen eta musika-adierazpenen arteko aldeak eta alderdi komunak ikustea eta hautematea, eta kulturaaniztasun eta –aberastasuntzat hartzea.

10.1. Ea egiten duen galderarik inguruko arte-adierazpenei buruz.
10.2. Ea hautematen dituen kultura-ereduen arteko desberdintasunak.
10.3. Ea ageri duen interesik kultura-jardueretan parte hartzeko.
10.4. Ea lilura sortzen dioten arte-adierazpenek.. 

INGELESA

1. Ahozko testu sinpleak eta testuinguru batean jarriak ulertzea.  Testu horiek lotura zuzena izan behar dute ikaslearen bizipenekin eta gelako jarduera arruntekin, eta ohiko generoak landu behar dituzte. Horrekin batera, testu horien informazio garrantzitsua bereiztea eta ulertutakoa beste egoera batzuetan aplikatzea.

1.1. Ea testuko gaia antzematen duen.
1.2. Ea gelan erabili ohi diren ahozko testuen informazio orokorra eta informazio zehatz batzuk ulertzen dituen.
1.3. Ea testuaren oinarrizko elementuen (lexikoa, lokuzioak) zentzua interpretatzen duen, beharrezkoak direnak testu osoa ulertzeko.
1.4. Ea entzundako testu baten oinarrizko ideia batzuk gogoratzen dituen, eta ahoz adierazten dituen, galdera zuzenei erantzunez.
1.5. Ea jasotako informazioa erabiltzen duen jarduerak egiteko, banakako edo taldekako ikas-ekintzetan.
1.6. Ea emandako aginduei edo jarraibideei jarraitzen dien, jarduerak egiteko.
1.7. Ea gogoz entzuteko jarrera daukan.

2. Ikaslearen bizipenekin eta gelako ohiko jarduerekin lotura zuzena duten testu idatzi sinple eta laburrak, ohiko generotakoak, ulertzea, eta testu horien zentzu orokorrak hartzea, aurrez emandako analisijarraibideak erabilita.

2.1.Ea testu idatzi errazak ulertzen dituen, testu horiek aurrez gelan ahoz landutako gaiei buruzkoak izanik: moldatutako edo benetako ipuinak
eta poemak, errezetak, menuak, liburuxkak, publizitatea, arauak, gutunak…
2.2. Ea gelan ahoz landutako gaiei buruzko testu idatzi errazen gaia antzematen duen, eta testu horien zentzu orokorrak atzematen.
2.3. Ea testuaren oinarrizko zenbait ideia gogoratzen dituen.

3. Ahozko testu labur eta errazak sortzea, ereduei jarraituz. Testu horiek ohiko generoren batekoak izan behar dute, eta gelako jarduera arruntekin lotura zuzena izan.

3.1. Ea ulertzeko moduan adierazten dituen ahozko testu erraz eta laburrak, ereduei jarraituz.
3.2. Ea ulertzeko moduan adierazten dituen bere ideiak, emandako ereduko oinarrizko elementuak ordeztuz.
3.3. Ea gogoz eta ekarpen eraikitzaileak eginez parte hartzen duen gelako lanetan.

4. Gelan, irakasleak zuzendutako ahozko elkarrizketetan parte hartzea, elkarrizketetako oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonekiko errespetua adieraziz.

4.1. Ea ulertzeko moduan erantzuten dien (hitzez eta hitzik gabe) eskaerei eta arauei.
4.2. Ea ulertzeko moduan (hitzez nahiz hitzik gabe) eta lagunduta adierazten dituen berehalako komunikazio-premiak: eskaerak egitea, taldean lan egitea, azalpenak eskatzea.
4.3. Ea ulertzeko moduan ematen duen bere buruari buruzko informazioa, hitzezko eta hitzik gabeko hizkuntza-baliabideak erabilita, eta laguntza
jasota.
4.4. Ea gogotsu hartzen duen parte komunikazio-egoera ezagunetan: ohiturak, gelako hizkuntza, simulazioak, antzezpenak, errezitaldiak eta
kantak, eta gelako beste jardueretan.
4.5. Ea gogotsu parte hartzen duen elkarrizketetan, galderei erantzunez eta elkarrizketa-gaiarekin lotutako iruzkinak eginez.
4.6. Ea gizartean ohiko diren komunikazio-arauak aplikatzen dituen: arretaz entzutea, txanda itxarotea, errespetuz parte hartzea, solaskideak esandakoaren arabera hitz egitea, eta gizalegezko arau batzuk betetzea.
4.7. Ea gogotsu parte hartzen duen elkarrekiko lan-kidetzan eta ikaskuntzan.

5. Idatzi oso labur eta errazak sortzea, ereduei jarraituz. Testu horiek ohiko generoren batekoak izan behar dute, eta gelako jarduera arruntekin lotura zuzena izan.

5.1. Ea ulertzeko moduan adierazten dituen testu idatzi erraz eta laburrak, ereduei jarraituz.
5.2. Ea ulertzeko moduan adierazten dituen bere ideiak, emandako ereduko oinarrizko elementuak ordeztuz.
5.3. Ea testuak sortzeko lanetan laguntzen duen.
5.4. Ea lehen hizkuntzaren idazketa-sistemari buruz ikasitakoak transferitzen dituen, oinarrizko konbentzioak erabiliz: fonemak eta horien grafia bat etortzea, hitzen segmentazioa eta puntuazio-markaren bat.
5.5. Ea gelan landutako zenbait ortografia-arau aplikatzen duen.
5.6. Ea bere idazlanen txukuntasuna zaintzen duen.
5.7. Ea gogoz eta ekarpen eraikitzaileak eginez parte hartzen duen gelako lanetan.

6. Laguntza jasota, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea, ikaslearen mailari egokitutako euskarrien bidez; erabilpen horren xedea ikastea izanik.

6.1. Ea informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzen dituen ikasteko, bere mailari egokitutako euskarriak erabilita.       

6.2. Ea programa informatiko hezitzaile nagusiak erabiltzen dituen, mezu xumeak irakurtzeko eta idazteko.

7. Hizkuntzen sistemari buruz eta erabilpen-arauei buruzko gogoeta egitea, eta jakintza hori erabiltzea, komunikazioa hobetzeko.

7.1. Ea gelako komunikazio-trukean, egoki bereizten eta ereduaren antzera errepikatzen dituen ahoskerari, erritmoari, azentuari eta intonazioari dagozkion oinarrizko zenbait arau.
7.2. Ea irakasleak hautatutako formazko zenbait alderdi garrantzitsu ezagutzen dituen, eta horiei buruzko gogoeta egiten hasi den.
7.3. Ea ikasturtean landutako oinarrizko lexikoa ezagutzen eta erabiltzen duen.
7.4. Ea, jarraibideak emanda, testuak ulertze- eta sortze-prozesuan landutako hizkuntzei buruzko jakintzak eta ortografia-arauak aplikatzen hasia den.
7.5. Ea dagokien komunikazio-egoera zehatzetan erabiltzen dituen landutako hizkuntza-formulak: gizalegezkoak, adostasunezkoak, eskaerakoak, ezezkoak…
7.6. Ea laguntza-euskarriak erabiltzen dituen (aurrez emandako adibideak eta ereduak), sortze-prozesuko zalantzak argitzeko.
7.7. Ea jarraibideei atxikita, bere testuetako oinarri-oinarrizko akatsak ezagutzen eta zuzentzen hasia den.

8. Atzerriko hizkuntza nola erabiltzen den, eta komunikazio-egoera hainbatetan beste hizkuntzekin duen harremana ikusiz eta gogoeta eginez, ikasitakoa erabiltzea.

8.1. Ea lehen hizkuntzaren idazketa-sistemari buruz ikasitakoak transferitzen dituen, oinarrizko konbentzioak erabiliz: fonemak eta horien
grafia bat etortzea, hitzen segmentazioa eta puntuazio-markaren bat.
8.2. Ea testu moten ezaugarriei buruz beste hizkuntza batzuetan ikasi duena erabiltzen duen ahozko eta idatzizko bere lanetan.

9. Atzerriko hizkuntzarekiko interesa eta jakin-mina adieraztea, komunikaziorako bide eta ikasteko tresna den aldetik.

9.1. Ea gogotsu parte hartzen duen gelako komunikazio-truke xumeetan.
9.2. Ea inguruko hizkuntzen aniztasuna onartzen duen.
9.3. Ea atzerriko hizkuntza ikasteko interesik daukan.
9.4. Ea jakin-minik daukan atzerri-hizkuntza batean edo berea ez bezalako batean hitz egiten dutenekiko.

10. Literatura-testua plazer-iturritzat erabiltzea, kulturak hurbiltzeko eta hizkuntza eta norbera aberasteko.

10.1. Ea bere adinera eta interesetara moldatutako literatura-lanak (narrazioak eta olerkiak) entzuten eta ulertzen dituen.
10.2. Ea eskolako liburutegia eta mediateka erabiltzen hasi den.
10.3. Ea gogotsu parte hartzen duen olerkiak, abestiak eta ipuinak antzezten, birsortzen, buruz ikasten eta errezitatzen.
10.4. Ea, laguntza jasota, testuari buruzko iritzia ematen duen, hitzez eta modu sinplean.
10.5. Ea liburutegian irakurtzea sustatzeko egiten diren jardueretan parte hartzen duen.
10.6. Ea gelako liburutegia erabiltzeko arauak betetzen dituen eta hura zaintzen eta erabiltzeko moduan mantentzen laguntzen duen.

11. Ikasten ikasteko estrategia nagusiak erabiltzea, eta hobeto ikasteko alderdi batzuk ezagutzea.

11.1.Irudiak eta keinuak erabiliz bere burua ulertaraztea eta besteak ulertzea.
11.2. Ea laguntza eta azalpenak eskatzen dituen.
11.3. Ea hiztegi irudidunak erabiltzen dituen, zalantzak argitzeko eta hitzen esanahiak bilatzeko.
11.4. Ea egin dituen aurrerapenen balorazio oinarrizkoak egiten dituen.
11.5. Ea akatsak egitea ikas-prozesuaren parte dela onartzen duen.

12. Laguntza jasota, gogoz parte hartzea norberaren ikaskuntza ebaluatzeko jardueretan.

12.1. Ea irakasleak lagunduta, autoerregulazioko zenbait estrategia erabiltzeari ekin dion.

EUSKERA ETA GAZTELANIA

1. Ahozko diskurtsoen esanahia ulertzea, haien erabilerako testuinguruan kokatuta. Testu horien informazio garrantzitsua antzematea, eta beste egoera batzuetan aplikatzea ulertutakoa.

1.1. Ea testuko gaia identifikatzen duen.
1.2. Ea gelan erabili ohi diren ahozko testuen informazio orokorra eta zehatza ulertzen duen.
1.3. Ea interpretatzen duen testuaren oinarrizko elementuen (lexikoa, lokuzioak) zentzua, beharrezkoak direnak testu osoa ulertzeko.
1.4. Ea jarraitzen dien jarduerak egiteko emandako aginduei edo jarraibideei.
1.5. Ea jasotako informazioa erabiltzen duen jarduerak egiteko, banakako edo taldekako ikaste-ekintzetan.
1.6. Ea arretaz entzuten duen.

2. Haurren bizitzarekin loturako testu idatzi errazak ulertzea, aurrez emandako azterketa-jarraibideak erabiliz.

2.1. Ea testuaren generoa bereizten duen, eta haren gaia ondorioztatzen duen.
2.2. Ea ulertzen duen eskolan erabiltzen diren testuetan argi adierazten den informazioa: abisuak, oharrak, gonbidapenak eta eskolako testuak.
2.3. Ea testuak zer dioen azaltzen duen, haren zentzu orokorra adieraziz.
2.4. Ea interpretatzen dituen testuko elementu linguistiko eta ezlinguistiko oinarrizkoenak, testua osorik ulertzeko beharrezkoak direnak (lexikoa, irudiak, tipografia eta testuaren egitura).
2.5. Ea, laguntza jasota, ulermen-arazoak argitzeko estrategiak aplikatzen dituen.
2.6. Ea bere ideiekin erlazionatzen dituen eduki berriak, eta testuko elementu zehatzei buruzko iritzia ematen duen, deigarriak egin zaizkion neurrian.

3. Laguntza jasota, informazio zehatza aurkitzea eta hautatzea, irakurketaren helburua, aurrez ezarritakoa, betetzeko.

3.1. Ea informazio zehatza aurkitzen duen eskolan edo ikaslearen ingurunean erabili ohi diren testuetan, jarraibideak oinarri hartuta.
3.2. Ea, informazioa aurkitzeko orduan, erabiltzen dituen hizkuntzakoak ez diren osagaiak: irudiak, testuaren egitura, tipografia…
3.3. Ea aurkitzen duen emandako testuei buruz egiten zaizkien galderei erantzuteko informazioa.

4. Hitzez adieraztea gertaerak, bizipenak edo ideiak era antolatuan azaltzen dituzten testu erraz eta laburrak

4.1. Ea ikasleak ulertzeko moduan eta erraz adierazten dituen bere ideiak, iritziak, bizipenak eta jakintzak, ikasgelan gertatzen diren ohiko egoeretan.
4.2. Ea, ikaste-egoeretan, ahozko testu erraz eta laburrak sortzen dituen (deskribapenak, azalpenak), aurrez emandako ereduei jarraituz.
4.3. Ea gogotsu hartzen duen parte ikaskuntza antolatzeko elkarrizketetan, edo eskolako edukiei buruzko informazioa trukatzen.
4.4. Ea argi eta ozen hitz egiteko ardurarik duen.

5. Ikastetxeko harreman-egoeretan parte hartzea, harremanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.

5.1. Ea solaskideari begiratu eta entzuten dion.
5.2. Ea hitz egiteko txandaren zain egoten den.
5.3. Ea gizabidezko arau batzuk erabiltzen dituen.
5.4. Ea gogotsu parte hartzen duen elkarrekiko lan-kidetzan eta ikaskuntzan.

6. Eredu argiez baliatuta, haurren bizipenekin zerikusia duten testu idatzi erraz eta laburrak sortzea, irakaskuntza-mailari dagozkion egokiera eta zuzentasuna erakutsiz.

6.1. Ea egiten dituen testuak sortzeko prozesuaren urratsak (plangintza egitea, testua idaztea eta testua berrikustea), emandako jarraibideak
betez.
6.2. Ea gogoz parte hartzen duen testuaren plangintza egiteko, idazteko eta berrikusteko talde-jardueretan.
6.3. Ea gero eta hobeto idazten duen, idazketaren oinarrizko arauak betez: fonemak eta horien grafia bat etortzea, hitzen segmentazioa eta puntuazio-markaren bat.
6.4. Ea komunikazio-egoerara egokitutako edukiak adierazten dituen.
6.5. Ea egiten duen, laguntza jasota, idatzitako testua berrikusi eta zuzenketaren bat.
6.6. Ea testua txukun eta argi aurkezten duen.

7. Lagundu jasota, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea, ikaslearen mailari egokitutako euskarrien bidez eta erabilpen horren xedea ikastea izanik.

7.1. Ea ikasteko erabiltzen dituen informazio- eta komunikazioteknologiak, bere mailari egokitutako euskarriez baliatuta.

8. Idazketari buruz gogoeta egitea —testuak, esaldiak eta hitzak konparatuz eta eraldatuz—, eta, jakintza hori erabiliz, idazketasistemaren erabilera sendotzea.

8.1. Ea ohartzen den esaldien eta testuen ordena aldatzeak, ezabatzeak eta txertatzeak ondorioak dituela.
8.2. Ea ezagutzen dituen ohiko testuetan esaldia, hitza eta silaba.
8.3. Ea landutako ortografia-arauak betetzen dituen.

9. Bi hizkuntzetan berdina den oinarrizko terminologia ezagutzea, eta hizkuntza-jardueretan erabiltzea.

9.1. Ea dakien zein diren landutako testu-generoen izenak eta idazketaren kontzeptu eta konbentzio nagusiak (testua, esaldia, hitza, silaba, letra, letra larria, letra xehea eta puntua).
9.2. Ea interesik duen bere idazlanetan ortografia-arauak betetzeko.

10. Gelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasuna ezagutzea eta harekiko jarrera baikorra izatea, inguruan hizkuntzak nola erabiltzen diren ikusiz.

10.1. Ea identifikatzen duen beraren eta ikaskideen hizkuntzaerrepertorioa, haiekiko jakin-mina eta errespetua adieraziz.
10.2. Ea hizkuntzekiko jarrera ona duen.

11. Hizkuntza gutxituak garatzearen eta normaltzearen alde dago.
11.1. Euskarazko jardueretan parte hartzen du eskolan nahiz eskolatik kanpo.
11.2. Ea euskara erabili ohi duen eskolako elkarrizketetan.
11.3. Ea parte hartzen duen euskal kulturaren transmisioarekin eta sorrerarekin zerikusia duten eskola-jarduera anitzetan.

12. Gelako liburutegia eta mediateka erabiltzea eta haien antolaketa eta funtzionamendua ezagutzea.

12.1. Ea bere zaletasunen arabera aukeratzen dituen literatura-testuak.
12.2. Ea parte hartzen duen irakurketa sustatzeko ekintzetan.
12.3. Ea liburutegia erabiltzeko arauak errespetatzen dituen eta laguntzen duen ongi funtziona dezan.
12.4. Ea gelako liburutegiaren funtzionamendua ezagutzen duen, eta bere kabuz erabiltzen duen.

13. Zikloari dagozkion literatura-testuak irakurtzea, entzutea eta adieraztea: aho-tradiziokoak, haur-literaturakoak eta helburu ludikoestetikoa dutenak.

13.1. Ea entzuten dituen era bateko eta besteko literatura-testuak, bere interesekin bat datozenak.
13.2. Ea irakurtzen dituen bere adinari egokitutako literatura-testuak.
13.3. Ea gogotsu parte hartzen duen esanahi parte-katuak sortzeko negoziazioetan.
13.4. Ea bere bizipenekin erlazionatzen duen obraren edukia.
13.5. Ea ulertzen duen landutako ahozko literaturako eta literatura idatziko testuen esanahia.
13.6. Ea narrazioetako pertsonaia eta gertaera nagusiak hautematen dituen.
13.7. Ea gogotsu parte hartzen duen olerkiak, bertsoak, abestiak, jolasak eta narrazioak antzezten, birsortzen eta errezitatzen, eta hori guztia erritmo, ahoskera eta abiadura egokiz egiten duen.

14. Ikasten ikasteko estrategia batzuk erabiltzea, eta hobeto ikasten lagunduko dioten alderdi batzuk identifikatzea.

14.1. Ea laguntzarik eta azalpenik eskatzen duen.
14.2. Ea egin dituen aurrerapenen balorazio oinarrizkoak egiten dituen.
14.3. Ea, emandako jarraibideak betez, gero eta hobeto zuzentzen dituen normalean egiten dituen akatsetako zenbait.

MATEMATIKA

1. Eguneroko bizitzako zenbakizko testuetan zenbakiek duten balioa interpretatzea eta adieraztea, eta kopuru txikiei (kontatzea, irakurtzea, idaztea, eta alderatzea eskatzen duten gertaera edo egoeretatik ateratakoak) buruzko galdera eta problema errazak formulatzea, hiru zifra bitarteko zenbakiak  ordenatzea eta haien posizio-balioa adieraztea.

1.1. Ea zuzen interpretatzen duen zenbakien balioa; esaterako, ea zentzuz ematen duen erakusleihoetako prezioetako informazioa eta eguneroko bizitzako testuetako zenbakizko informazioa. 
1.2. Ea zenbatzen dituen zenbakiak banaka eta multzoka (hamarnaka, ehunaka).
1.3. Ea dakien irakurtzen eta idazten hiru zifra arteko zenbaki arruntak, eta ea dagozkien izenekin lotzen dituen zenbakiok.
1.4. Zifren posizioa aintzat hartuta, ea dakien alderatzen eta ordenatzen hiru zifra arteko zenbaki arruntak, eta ea adierazten dituen zenbakizko zuzenean.
1.5. Ea zenbakiak deskonposatzen eta konposatzen dituen, eta dakien biribiltzen hamarreko edo ehuneko hurbilenera arte.
1.6. Ea galderarik eta problemarik formulatzen duen, eguneroko bizitzan zenbakiak zenbatuz, irakurriz, idatziz eta alderatuz ebazten diren egoerei buruz.

2. Eguneroko egoera ohikoetan batuketa- eta kenketa-eragiketen bidez oinarrizko zenbakizko kalkuluak egitea; horretarako, prozedura mentalak, algoritmoak, kalkulagailua eta nork bere estrategiak erabiltzen dira.

2.1. Ea identifikatzen dituen batuketa- eta kenketa-eragiketak egin beharreko eguneroko egoerak.
2.2. Ea buruz erabiltzen dituen batuketa- eta kenketa-taulak, kalkuluak egin behar dituenean.
2.3. Ea erabiltzen duen honako estrategia erraz hauetakorik, buruzko kalkuluak egiteko: hamarreko eta ehuneko zehatzak batu; zenbakiak biribildu; emaitza zenbatetsi eta biribildu; edo batugaien ordena aldatu hala errazagoa egingo duela pentsatzen badu.
2.4. Ea zuzen egiten duen batuketaren algoritmo akademikoa, bururakorik gabe zein bururakoekin.
2.5. Ea zuzen egiten duen kenketaren algoritmo akademikoa, bururakorik gabe zein bururakoekin. 
2.6. Ea azaltzen duen zein prozesuri jarraitu dion batuketak eta kenketak egitean.

3. Neurketarekin zerikusia duten zenbakizko testu errazak interpretatzea; eta ohiko objektuak, espazioak eta denborak neurtzea, neurri-unitate ez-konbentzionalak (arrak, urratsak, lauzak…) eta konbentzionalak erabilita (kilogramoa, metroa, zentimetroa, litroa, eguna eta ordua); neurketa horietarako eskura dauden tresnak erabilita, eta egokiena hautatuta kasu bakoitzerako.

3.1. Ea zuzen interpretatzen dituen neurriekin zerikusia duten zenbakizko testu errazak eta eguneroko bizitzan ohikoak direnak.
3.2. Ea luzerak neurtzen dakien, tresna eta unitate ez-konbentzionalak (arrak, urratsak…) eta konbentzionalak (erregela/cm eta zinta metrikoa/m) erabiliz.
3.3. Ea masa/pisua neurtzen dakien, tresna eta unitate ez-konbentzionalak (beste objektu batzuekin alderatu) eta konbentzionalak (balantzak eta pisuak, gr eta kg-koak) erabiliz.
3.4. Ea edukiera neurtzen dakien, tresna eta unitate ez-konbentzionalak (potoak eta graduatu gabeko beste ontzi batzuk) eta konbentzionalak (litroko, litro erdiko… ontzi graduatuak) erabiliz.
3.5. Ea erabiltzen dituen denboran orientatzearekin eta hura neurtzearekin zerikusia duten adierazpen ohikoenak (hila, astea, eguna, goiza, arratsalde, ordua).
3.6. Zer neurtu behar duen aintzat hartuta, ea neurri-unitate eta tresna egokiak aukeratzen dituen, eta ea zuzen adierazten duen emaitza.

4. Inguru hurbilean duen objekturen baten kokapena deskribatzea, eta baita bera abiapuntu duten lekualdatzeak edo ibilbideak deskribatzea ere; espazio erlazioei buruzko informazioa duten mezu errazak interpretatzea; horretarako zenbait kontzeptu erabiltzen ditu: ezker/eskuin, aurrea/atzea, gora/behera, eta gertu/urruti eta hurbila/urruna.

4.1. Ea erabiltzen dituen ezker/eskuin, aurrea/atzea, gora/behera, gertu/urruti eta hurbil/urrun kontzeptuak, objektu baten kokapena deskribatzean.
4.2. Ea erabiltzen dituen aipatu kontzeptu horiek lekualdatze edo ibilbideren bat deskribatu behar duenean (eskuinetara, ezkerretara, gorantz…), eta ea eransten duen elementu kuantitatiborik (bost urrats aurrerantz…).
4.3. Ea antzematen duen non dagoen azalpeneko objektua, ahozko azalpena emanda.
4.4. Ea antzematen duen zein den azaldutako ibilbidea eta ea gai den ibilbide hori egiteko.

5. Inguru hurbilean forma angeluzuzenak, triangeluarrak, zirkularrak, kubikoak eta esferikoak dituzten objektuak eta espazioak hautematea, eta ikasleek nork bere erara deskribatzea.

5.1. Ea hautematen dituen irudi lau eta espazial ohikoenak, inguruko objektuetan eta espazioetan.
5.2. Ea gai den forma laukizuzenak, triangeluarrak eta zirkularrak bereizteko eta deskribatzeko hiztegi informala erabilita (lerro kurboak eta zuzenak, aldeak).
5.3. Ea antzematen eta marrazten dituen laukizuzena, triangelua eta zirkulua, ahozko deskripzioa adituta edota antzeko irudi bat ukituta.
5.4.Ea gai den forma kubikoak eta esferikoak bereizteko eta deskribatzeko hiztegi informala erabilita (errodatzen duen ala ez, forma kurboak ala zuzenak).
5.5. Ea antzematen dituen forma kubikoak eta esferikoak, ahozko deskripzioa adituta edota begiak itxita dituela objektua ukituta.

6. Barra-grafikoetan eta bi sarrerako tauletan adierazten diren datuen oinarrizko interpretazioa egitea, galderak formulatuz, eta grafikoak eta sarrera bikoitzeko koadroak irakurtzea eskatzen duten problema errazak ebatziz

6.1. Ea identifikatzen dituen zenbakizko testu modura eguneroko bizitzako grafikoak eta sarrera bikoitzeko koadroak.
6.2. Ea, irakurrita, zuzen interpretatzen dituen sarrera bikoitzeko koadroetan eta grafiko errazetan adierazitako datuak eta informazioa.
6.3. Ea galderarik formulatzen duen, sarrera bikoitzeko koadroa edo grafiko erraz bat irakurri ondoren.
6.4. Ea dakien ebazten grafikoei eta koadroei buruzko problema errazak.

7. Eguneroko bizitzako objektuekin, gertaerekin eta egoerekin zerikusia duten problema errazak ebaztea, problema horietarako batuketa- eta kenketa-eragiketa errazak hautatuta, eta horiei dagozkien oinarrizko algoritmoak edo beste ebazpen-prozeduraren bat erabilita, kalkulagailua barne. Problema ebazteko erabili duen prozesua ahoz adieraztea.

7.1. Eguneroko bizitzako truke-, konbinazio-, berdintze- eta alderatzeegoera errazetan, ea identifikatzen, ebazten eta asmatzen dituen eragiketa bakarreko batuketa-problemak.
7.2. Ea antzematen dituen problemetako zenbakizko datuak eta oinarrizko elementuak, eta, horiek ebazteko, ea bere erara erabiltzen dituen estrategiak.
7.3. Ea dakien zer eragiketa egin behar den problema bat ebazteko.7

7.4. Ea matematikoki adierazten dituen egin beharreko kalkuluak.
7.5. Ea dakien ebazten problemari dagokion eragiketa, dela buruz, dela algoritmoa erabiliz, dela kalkulagailuz.
7.6. Ea egiaztatzen duen emaitza, eta ea argi azaltzen duen zer prozesu erabili duen problema ebazteko.

8. Zenbakiei, kalkuluei, neurriei eta geometriari buruzko problemaegoera irekiak ebaztea eta matematika-ikerketa errazak egitea, horretarako, zenbait estrategia erabilita, eta ikaskideek elkarri lagunduta; problemok ebazteko erabilitako prozesua eta ondorioak ahoz azaltzea.  

8.1. Ea ebazten dituen honako mota hauetako problemak: datuak sobera edo faltan dituzten problemak, ekintza hautatzeko problemak, enuntziatua abiapuntu hartuta galdera bat asmatzekoak, galdera bat edo eragiketa bat abiapuntu hartuta problema bat asmatzekoak…
8.2 Ea egiten duen zenbaki-sistemarekin zerikusia den ikerketa errazik, zenbakien ezaugarriak erabiliz.
8.3 Ea egiten duen kalkuluekin zerikusia duen ikerketa errazik, eragiketen ezaugarriak, kalkulagailua eta bere erara antolatutako estrategiak erabiliz.
8.4. Ea egiten duen neurtzearekin eta geometriarekin zerikusia duen ikerketa errazik. 
8.5. Ea besteekin batera aritzen den lanean problema-egoera irekiak eta ikerketak ebazteko.
8.6. Ea argi adierazten dituen erabilitako estrategiak eta lortutako ondorioak.

9. Matematika-lanetarako jarrera ona izatea, kalkuluak txukun eta ondo antolatuta aurkeztea ontzat jotzea, norberak dituen ahalmenetan konfiantza izatea, eta erronkak eta ikaskuntzarekin zerikusia duten hutsegiteak gainditzeko jarrera izatea.

9.1. Ea adierazten duen matematika-jarduerak egiteko interesik.
9.2. Ea saiatzen den ebazpideak bilatzen problema bat ebatzi behar duen bakoitzean.
9.3. Ea ardura zaion matematika-lanak txukun eta ordenatuta aurkeztea.
9.4. Ea bere buruan konfiantzarik duen matematika-jarduerak egiterakoan.
9.5. Ea gai den bere kabuz aritzeko zailtasunei eta matematika-erronkei aurre egitean.

4. 2 ZIKLOA
INGURUNE

1. Datuak bilduz eta neurketa-aparatuak erabiliz, Inguru fisikoko zenbait faktoreren (erliebea, lurzorua, klima, landaretza) eta bizimodu eta portaeren arteko harremanak hauteman eta azaltzea, eta oreka ekologikoa errespetatzeko jarrerak bereganatzea balioestea.

1.1. Ea ezagutzen dituen pertsonen zenbait jarduera eta bizimoduren (etxebizitza mota, laborantza, paisaia, janzkera, berokuntza…) eta  inguru fisikoko oinarrizko faktoreen (klima, erliebea, zenbait animalia- eta landare-espezie egotea) arteko harremanak.
1.2. Ea jabetzen den garapen iraunkorra bermatzeko baliabide natural horiek zaindu beharraz eta gai den behar hori azaltzeko.
1.3. Ea antzematen dituen gizakion bizimodu eta jarduerek ingurunean  dituzten eragin positibo eta negatiboak (baliabideak, ingurumen-kalitatea, bizitza naturala, paisaia…).
1.4. Ea proposatzen duen ingurumen-inpaktua murrizteko alternatibarik, eguneroko etxeko bizitza, ikastetxea eta/edo herria abiapuntutzat hartuta.
1.5. Ea ingurunearekiko errespetu-jarrera ageri duen eta ekiten dien baliabide naturalak zaintzeko ekintzei.

2. Animaliak eta landareak identifikatu eta sailkatzen ditu irizpide zientifikoei jarraituz.

2.1. Ea sailkatzen dituen izaki bizidun eta bizigabeak irizpide zientifiko sinpleei jarraituz; adibidez, elikadura mota, ugalketa forma edo morfologia (izaki bizidunen kasuan), eta gogortasuna.
2.2. Ea agertzen duen landareak eta animaliak zaindu eta kontserbatzeko jokabide aktiboa.
2.3. Ea ezagutu eta sailkatzen dituen bere inguruko animalia eta landareak, haien ezaugarrien arabera.
2.4. Ea hainbat informazio-iturri, -baliabide eta -euskarri erabiltzen dituen (behaketa zuzena, argazkiak, IKTak, testuak…), bai sailkapenak egiteko, baita egindako lana ezagutzera emateko ere.
2.5. Ea ezagutzen dituen inguruko animalia eta landareak beren habitatean: basoan, ibaian, parkean, putzuan…

3. Elikadura- eta higiene-ohiturak, jarduera fisikoak eta aisiaren erabilera jakin batzuk identifikatzea, eta horiek osasunean eta norberaren garapenean dituzten ondorioak modu kritikoan azaltzea.  

3.1. Ea deskribatzen dituen elikadura, higiene eta aisialdia erabiltzean osasungarriak ez diren ohiturak, baieta horiek osasunean dituzten ondorioak ere.
3.2. Ea egin dezakeen ohitura egokien kudeaketa eli-kadura- eta higiene-ohiturei, jarduera fisikoari, eta aisia erabiltzeari eta gozatzeari
dagokienez.
3.3. Ea aurrera egiten duen bere burua ezagutzen, gatazkak konpontzen eta jokabide osasungarriei buruzko erabakiak hartzen.
3.4. Ea gero eta autonomia eta espiritu kritiko zorrotzagoa duen ikusentzunezko hedabideetan osasunarekin lotuta agertzen diren  informazioei buruz.

4. Eguneroko bizitzako adibideetatik abiatuta, baliabide naturalen erabilera garrantzitsuenak identifikatzea eta abantailak eta desabantailak aipatzea, eta ondasun edo zerbitzu batek izandako prozesua aztertzea, sortzen denetik erabili edo kontsumitzen den arte.

4.1. Ea dakien baliabide naturalak agor daitezkeela, eta ea horiek era arrazionalean erabiltzeko beharra azaltzen duen.
4.2. Ea zenbait ondasun eta zerbitzuren prozesuen adibiderik jartzen duen (sortzen direnetik kontsumitu eta edo erabiltzen diren arte).
4.3. Ea ezagutzen eta ikertzen dituen ondasun eta zerbitzu bat sortzen denetik kontsumitu edo erabiltzen denera arteko prozesuko pausoetan erabiltzen diren baliabide naturalak.
4.4. Ea balioesten dituen ondasun eta zerbitzuak, eta pertsonentzat eta ingurumenerako dituzten abantaila eta desabantailak adierazten dituen.
4.5. Ea gai den teknologiak ekonomian, ingurunean eta gizartean duen garrantzia adibideekin azaltzeko, bai eta inguru hurbilean eta  globalean dituen zenbait ondorio adierazteko ere.

5. Euskal Herriko administrazioaren eta bizitza publikoan parte hartzen duten erakundeen (GKEak, sindikatuak, alderdi politikoak…) zenbait funtzio azaltzea, bai eta horiek gizartearen funtzionamendu politikoan duten eragina ere, eta erantzukizun kolektiboetan banakoen parte-hartzeak duen garrantzia balioestea.

5.1. Ea ezagutzen duen eskolaren eta udalaren antolakuntza; ea identifikatzen dituen hango kideen zenbait funtzio, eta, eskola-bizitzan, ea modu aktiboan hartzen duen parte, partaidetza-bide demokratikoak erabiliz.
5.2. Ea ezagutzen eta balioesten dituen ohiko udal-zerbitzuen funtzioak: liburutegia, kiroldegia, udaltzainagoa, zabor-bilketa…
5.3. Ea deskriba dezakeen Euskal Herriaren oinarrizko banaketa politiko-administratiboa.
5.4.Ea ezagutzen duen bere inguruneko zenbait erakunde eta errespetu- eta lankidetza-jarrera duen haiekin.
5.5.Ea hartzen arduraz duen parte inguruko jardueretan; eta ea modu demokratikoan eta enpatiaz aurre egiten dien gatazkei.

6. Espazioaren nozioak (planoak eta mapak) eta puntu kardinalak erabiltzea norbera ingurunean kokatzeko, zehaztutako espazioetan objektuak kokatzeko eta haien kokapena deskribatzeko, planoak eta eskala grafikodun mapak erabiliz.

6.1. Ea planoak ondo erabiltzen dituen ikasgelako elementuak kokatzeko.
6.2. Ea gai den paisaiako elementurik nabarienak herriko planoan kokatzeko.
6.3. Ea hiriko planoa erabiltzeko gai den kale bat, eliza bat, museo bat eta abar kokatzeko.
6.4. Ea gai den mapa edo plano batean eskala grafiko erraz bat interpretatzeko, eta han ibilbide zehatz bat egiteko biderik laburrena zehazteko.
6.5. Ea auzoko edo herriko plano edo mapa egiten duen eta/edo maketa egiten duen.

7. Adibide zehatzekin, gertakari historiko nabariekin lotutako eguneroko bizitzako alderdiren baten eboluzioa azaltzea, iraupen, segida eta aldiberekotasun nozioak identifikatuz.

7.1. Ea sailkatzen dituen denbora historikoaren oinarrizko nozioak: oraina/iragana/etorkizuna, lehenagokoa/ondorengoa, iraupena eta
aldiberekotasuna (-ren aurretik, -ren ostean, aldi berean, bitartean…)
7.2.Ea ezagutzen dituen garai historiko jakin bateko gizarte baten bizimoduaren adierazgarriak diren hondarrak, erabilerak, ohiturak, jarduerak, erremintak eta abar.
7.3.Ea adierazten dituen bere bizitzako gertakariak, bere familiaren eta herriaren historiatik abiatuta, eta denbora historikoaren oinarrizko alderdiak erabiliz: iragana, oraina, etorkizuna, lehenagokoa, ondorengoa, aldiberekoa.
7.4. Ea erabiltzen dituen ahozko, entzunezko, ikus-entzunezko… iturriak bere historia eta hurbileko familiaren historia berreraikitzeko.
7.5. Ea errespetatzen dituen gure arbasoen ohitura eta bizimoduak eta Euskal Herriko zein bere herriko kultura- eta natura-ondarea.

8. Planetako energia-iturriak eta horiek lortzeko prozedura eta makinak identifikatzea, energiaren erabilera praktikoaren adibideak jartzea, erabilera arduratsua aintzat hartzea eta aurrezteko neurriak proposatzea.

8.1. Ea identifikatzen dituen energia-iturri arruntenak (haizea, eguzkia, erregaiak eta abar) eta ea ezagutzen duen energia horiek gure eguneroko bizitzan duten erabilera.
8.2. Ea deskribatzen dituen energiaren transformazio sinpleak (auto bat mugiarazteko behar den motorraren errekuntza, lanparak funtzionatzeko behar duen energia elektrikoa eta abar).
8.3. Ea balioesten duen energia moten erabilera arduratsua.
8.4. Ea ematen duen ideiarik ikastetxean, etxean eta taldean energia aurrezteko.
8.5. Ea dakien beroa energia-transferentzia dela behagarriak diren prozesu fisikoetan.

9. Objektu eta makinen osagai nagusiak eta horietako bakoitzaren funtzioak aztertzea; objekturen bat egiteko prozesu erraz bat planifikatzea eta egitea, betiere talde-lanean lankidetza-jarrera izanda, tresnak era egokian erabili eta zainduta, eta segurtasunneurriak errespetatuta.

9.1. Ea ezagutu eta azaltzen dituen makina edo objektu baten parteak, eta ea gai den parte bakoitza bere funtzioarekin lotzeko.
9.2. Ea aplikatzen dituen ezagutza matematiko eta teknologikoak objektu errazak egiteko.
9.3. Ea jarrera ona duen talde-lanean, lankidetzarako ideiak aurkeztuz, besteen ideiak errespetatuz, praktika demokratikoa baliatuz eta inolako diskriminaziorik egin gabe.
9.4. Ea balioesten duen esfortzuz, kontuz eta zehaztasunez egindako eskulana.
9.5. Ea behar bezala erabili eta zaintzen dituen lanerako erremintak, tresnak eta objektuak, erabiltzean segurtasun-neurriak errespetatuz.

10. Aurretik zehaztutako gertakari edo fenomeno nabarmenei buruzko informazioa lortzea eta gertakari natural edo sozialei buruzko aurreikuspenak egitea, oinarrizko iturrietatik (ingurua, liburuak, Internet…) abiatuta egindako behaketa zuzenetik eta zeharkakotik
lortutako datuak bilduz; lortutako emaitzak ezagutzera ematea, hainbat euskarri erabiliz.

10.1. Ea txostenak eta galdetegiak jarraibideak errespetatuz egiten dituen; eta ea datuak ezaugarrien arabera banatuta jasotzen dituen eta esperimentuen behaketatik abiatuta egiten dituen aurreikuspenak.
10.2. Ea erantzukizunez aritzen den ikasgelan, taldeko zereginetan, erabakiak hartuz, iritziak emanez eta gainerakoenak errespetatuz.
10.3. Ea ekimenik eta sormenik ageri duen ikerketa-lanak egiteko.
10.4. Ea sentsibilizatuta dagoen hedabideek iritziak sortzeko duten eraginarekin, batez ere publizitatearen eta kontsumoaren bidez.
10.5. Ea eraginkortasunez biltzen duen informazioa ikastetxeko liburutegitik eta Internetetik.
10.6. Ea elkarrizketarik planifikatzen eta egiten duen hainbat erakunde, gizarte-talde, lan eta lanbideren funtzionamenduari buruzko
informazioa lortzeko.
10.7. Ea azterlan egokiak egiten dituen, eta ea hainbat euskarriren bidez jakinarazten dituen lortutako emaitzak (ahoz, idatziz, bitarteko 
digitalen bidez…), irudien, taulen, grafikoen, eskemen eta bestelako bitarteko batzuez lagunduta eta ikasitako hitz espezifikoak erabiliz. . 

.

ARTE HEZKUNTZA

1. Arte-gertaerak hainbat gizarte eta garai historikoetako kulturaren oinarrizko elementutzat eta komunikazio- eta adierazpen-modu unibertsaltzat hartzea.

1.1. Ea interesik duen jardueretan musika edo ikusizko arteak erabiltzeko.
1.2. Ea erabiltzen duen artearen eta kultura-produktuen komunikazioalderdia.
1.3. Ea behar bezala aukeratzen dituen beharrei erantzuteko behar dituen musika-materialak edo ikusizko materialak.
1.4. Ea adierazten duen artelan jakin batek egiten dion ekarpena.

2. Adierazpen- eta komunikazio-asmoak garatzea, teknikak eta oinarrizko prozedurak jakinaren gainean erabiliz.

2.1. ezagutzen eta erabiltzen dituen musika-hizkuntzaren edo ikusizko hizkuntzaren kodeak.
2.2. Ea erabiltzen dituen komunikazioan arte-hizkuntzen oinarrizko elementuak.
2.3. Ea bereizten dituen desberdintasunak soinu-parametroetan edo ikusizko parametroetan.
2.4. Ea kalitatezko lana eskaini nahi izaten duen.

3. Arte-ekoizpenen motak ikustea eta ulertzea, eta prozesuak ondorioztatzen eta zergatik gertatzen diren jakiten saiatzea.

3.1. Ea arreta jartzen duen aztertzen ari diren artelana entzuteko edo ikusteko.
3.2. Ea hautematen dituen artelanaren zenbait ele-mentu garrantzitsu, aurretik artelana aurkeztuta.
3.3. Ea ateratzen dituen lan baten aurkezpenean azaldutako oinarrizko ideiak.
3.4. Ea ematen duen iritzirik, lanaren musika-xehetasunak edo ikusizko xehetasunak azaltzen dituzten argudioak erabiliz.

4. Ideiak, sentimenduak, bizipenak… sormenez eta modu originalean irudikatzea.

4.1. Ea irudimenik erabiltzen duen musika-produktua edo ikusizko produktua egiteko.
4.2. Ea erabiltzen duen baliabiderik lan bat interpretatzeko edo berregiteko.
4.3. Ea erabiltzen duen baliabiderik inprobisatzeko edo sortzeko.
4.4. Ea ematen duen ideiarik, musika-lanari edo ikusizko lanari originaltasuna emateko.

5. Garatuko den proiektuari buruz gogoeta egitea, eta proposamenaren eta norberaren interesen arabera antolatzea.

5.1. Ea baliabiderik erabiltzen duen arte-ekoizpenean egin beharreko egokitzapenak egiteko.
5.2. Ea antolatzen dituen artelana egiteko egin be-harreko urratsak.
5.3. Ea hobetzeko irtenbideak bilatuz konpontzen dituen arazoak.
5.4. Ea jarrera kritiko eta eraikitzailea duen ikaskuntza-prozesuan.

6. Ikusizko irudien eta irudi soinudunen esanahiak eta erabilerak identifikatzea eta bereiztea, alderdi kulturalak, sozialak eta pertsonalak kontuan hartuta.

6.1. Ea hautematen dituen artearen gizarte-funtzioak.
6.2. Ea ezagutzen duen hautematen dituen musika-mezuen eta ikusizko mezuen esanahia.
6.3. Ea musika-produktu edo ikusizko produktu berriak eginkizun jakinera egokituta egiten dituen.
6.4. Ea interesik ageri duen bere kultura-ondarea eta beste kulturen ondarea ezagutzeko.

7. Ikusizko hainbat ekoizpenetako eta musika-ekoizpenetako alderdi nabariak arrazoi teknikoekin, materialekin… lotzea, eta garai historiko eta kultura-garai jakin bateko adierazpentzat hartzea.

7.1. Ea lanak dagokien garai historiko edo kultura-garai jakinarekin erlazionatzen dituen.
7.2. Ea ezagutzen dituen musika-gertaeraren edo ikusizko gertaeraren oinarrizko ezaugarriak.
7.3. Ea errespetatzen dituen lan ezezagunak, eta ikusmina sortzen dioten.
7.4. Ea hitzez adierazten dituen artelanari buruzko ideiak eta sentimenduak, eta egokiro azaltzen dituen.

8. Taldean artelanak egiten parte hartzea, arauak errespetatuz, proposamenak eginez eta konponbideak bilatuz.

8.1. Ea ardurak onartzen dituen taldean.
8.2. Ea arreta jartzen dien lana garatzeko bete beharreko jarraibideei.
8.3. Ea laguntzen duen lana harmonikoki egiten.
8.4. Ea atsegin duen jarduerak taldean egitea.

9. Arteen bidez adierazteko eta komunikatzeko aukerak balioestea, eta ongizatearen eta garapen pertsonalaren iturritzat hartzea.

9.1.Ea berrikusten duen bere lana, lanaren amaierako urrats gisa.
9.2.Ea lana hark duen helburuekin bat eginda azaltzen duen.
9.3.Ea komunikatzeko bitarteko gisa erabiltzen dituen musikaadierazpeneko edo ikusizko adierazpen moduak.
9.4.Ea uztartzen dituen bere adierazpen-baliabideak eta ezagutza teknikoa.

10. Hainbat kulturatako arte-adierazpenak elkarrekin lotzea, eta bakoitzaren berezitasunak balioestea.

10.1. Ea bereizten dituen hainbat motatako kultura-adierazpenak.
10.2. Ea parte hartzen duen kultura arteko jardueretan.
10.3. Ea galdetzen duen zergatik dauden hainbat arte-adierazpen.
10.4. Ea errespetatzen duen eta atsegin zaion zein-nahi kulturaren artejarduera.

INGELESA

1. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako ahozko testu errazak, genero askotakoak, ulertzea, testu horien ideia nagusiez eta informazio baliagarriaz jabetzea, eta informazio horren ulermena ikas-lanetan aplikatzea. 

1.1. Ea gelan landutako ahozko testuen generoak ezagutzen dituen.
1.2.Ea ahozko testu baten ideia orokorra antzematen duen, komunikazioegoeran dauden eta hizkuntzakoak eta ez hizkuntzakoak diren osagaien laguntzarekin.
1.3. Ea hitz eta esaera ezagunak ezagutzen dituen, gero eta testu konplexuagoetan.
1.4. Ea antzematen dituen eskolan landutako gaiak jorratzen dituzten ahozko testu erraz eta laburren gaia eta ideia nagusi batzuk.
1.5. Ea datu zehatzak identifikatzen eta erabiltzen dituen, hainbat jarduera osatzeko, banakako edo talde-kako ikaste-ekintzatan.
1.6. Ea estrategia sinpleak erabiltzen dituen, testuak irakurtzerakoan zalantzak argitzeko.
1.7. Ea gogoz entzuteko jarrera daukan. 

2. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako ahozko testu errazak, laburrak eta genero askotakoak sortzea, ereduak erabilita eta egokitasun-maila onargarria erakutsiz.

2.1. Ea eredu bati jarraituta eta laguntza jasota adierazten dituen ikasteegoerekiko ideiak eta bizipenak.
2.2. Ea zentzuzko galderak egiten dituen informazioa bilatzerakoan, ikaskuntza-egoeretan.
2.3. Ea gai ezagunei buruzko ahozko testu errazak eta laburrak (kontakizunak, azalpenak) sortzen eta azaltzen dituen, ereduei jarraituta eta aurrez plangintza gidatu bat eginda.
2.4. Ea nahiko ongi intonatu eta ahoskatzen duen.
2.5. Ea ahotsa eta keinuak kontrolatzen dituen, neurriren batean.

3. Hitzezko eta irakasleak zuzendutako elkarrekintzetan parte hartzea gelan. Interakzio-harreman horiek eduki eta garapen ezaguna izan behar dute, eta gizartean komunikatzeko arauak bete.

3.1. Ea berehalako komunikazio beharrak adierazten dituen, laguntza jasota: eskaerak egitea, taldean lan egitea, azalpenak eskatzea.
3.2. Ea erraz ematen duen bere buruari buruzko informazioa.
3.3. Ea gogotsu hartzen duen parte komunikazio-egoera ezagunetan: ohiturak, gelako hizkuntza, simulazioak, antzezpenak, errezitaldiak eta kantak, eta gelako beste jardueretan.
3.4. Ea gizarteko komunikazio-arauak aplikatzen dituen: arretaz entzutea, txanda itxarotea, errespetuz parte hartzea, solaskideak esandakoaren arabera hitz egitea, eta gizalegezko arau batzuk betetzea.

4.Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako testu idatzi errazak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien zentzu orokorrak hartzea, aurrez emandako analisi-jarraibideak erabilita.

4.1. Ea testu idatzi errazak ulertzen dituen, testu horiek gelan landutako gaiei buruzkoak izanik: moldatutako edo benetako ipuinak eta olerkiak, errezetak, menuak, liburuxkak, publizitatea, arauak, gutunak…
4.2. Ea testuaren generoa eta gaia bereizten dituen.
4.3. Ea testu idatzi arrunten esanahi orokorra hartzen duen.
4.4. Ea, lagunduta, testuaren ideia nagusiak antzematen dituen.
4.5. Ea datu zehatzak antzematen eta erabiltzen dituen, hainbat jarduera osatzeko, banakako edo taldekako ikaste-ekintzetan.
4.6. Ea estrategia sinpleak erabiliz argitzen dituen ulermen-arazoak.
4.7. Ea, lagunduta, bere ideiekin erlazionatzen dituen eduki berriak, eta edukiaren alderdi zehatzei buruzko iritzia modu sinplean ematen duen.

5. Informazio esplizitua aurkitzea eta hautatzea, irakurketaren helburua, aurrez ezarritakoa, betetzeko.

5.1. Ea, informazioa aurkitzeko orduan, hizkuntzarenak diren eta ez diren osagaiak erabiltzen dituen: irudiak, testuaren banaketa, letra mota, aurkibideak…
5.2. Ea, jarraibideak betez, informazio esplizitua hautatzen duen, eskolako testuen irakurketa-helbururako adierazgarria den neurrian.
5.3. Ea estrategia sinpleak erabiltzen dituen, testuak irakurtzerakoan zalantzak argitzeko.

6. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako testu idatzi erraz eta laburrak, genero askotakoak, sortzea, testuak sortzeko prozesuko urratsak eginez, lagunduta: plangintza egitea, idaztea eta berrikustea.

6.1. Ea, ereduez lagunduta, testu sinpleak idazten ditun gai ezagunei buruz, aurrez gidoia finkatu ondoren, paperean eta euskarri digitalean.
6.2. Ea eredu bati jarraituz literatura-testu xumeak birsortu eta berridazten dituen; adibidez, komikiak, poema eta antzezlan txikiak eta ipuin laburrak.
6.3. Ea kontsultako materiala erabiltzen duen paperean eta euskarri digitalean.
6.4. Ea sortze- eta berrikuste-lanetan laguntzen duen.
6.5. Ea argi eta txukun aurkezten duen testua.
6.6. Ea gogoz eta ekarpen eraikitzaileak eginez parte hartzen duen gelako lanetan.

7. Atzerriko hizkuntza hainbat jatorritako pertsonekin hitz egiteko eta elkar ulertzeko erabiltzea, eta hizkuntza hori ikasteko tresna gisa erabiltzea.

7.1. Ea gogotsu hartzen duen parte gelako komunikazio-trukean.
7.2. Ea ikasteko tresna gisa erabiltzen duen atzerriko hizkuntza.
7.3. Ea inguruko hizkuntzen aniztasuna aberastasuntzat hartzen duen.
7.4. Ea atzerriko hizkuntza ikasteko interesik daukan.
7.5. Ea jakin-minik eta errespeturik adierazten duen atzerri-hizkuntza batean edo berea ez bezalako batean hitz egiten dutenekiko.

8. Atzerriko hizkuntza erabiliz beste errealitate eta kultura batzuk aurkitzea, eta beste kulturen ezaugarri, ohitura eta tradizioak ezagutzea, behar bezala ulertuz eta errespetatuz.

8.1. Ea ezagutzen dituen atzerri-hizkuntza hitz egiten den herrialdeetan dauden ezaugarri, ohitura eta tradizio batzuk; laguntza emanda egingo da jarduera hori.
8.2. Ea kanpoko eta bertako elementu soziokulturaletako batzuk erlazionatzen dituen, kulturarteko kontzientzia garatzeko.
8.3. Ea desberdintasuna errespetatu eta altxortzat hartzen duen.

9. Hizkuntzen sistemari buruz eta erabilpen-arauei buruz gogoeta egitea (testuak, esaldiak eta hitzak konparatuz eta eraldatuz), eta jakintza hori erabiltzea, komunikazioa hobetzeko.

9.1. Ea ereduaren antzeko ahoskera, erritmoa, azentua eta intonazioa ezagutu eta errepikatzen dituen, bai gelako komunikazio-trukean, bai gogoz
entzuterakoan eta bai ozen irakurtzerakoan.
9.2. Ea testuak edo esaldiak osatzen eta eraldatzen dituen, emandako irizpideei jarraituz.
9.3.Ea ikasturtean landutako oinarrizko lexikoa ezagutzen eta erabiltzen duen.
9.4. Ea jarraibideak emanda, hizkuntzei buruzko jakintza eta landutako ortografia-arauak aplikatzen dituen, testuak ulertzeko eta sortzeko.
9.5. Ea komunikazio-egoera zehatzetan erabiltzen dituen landutako hizkuntza-formulak: gizalegezkoak, adostasunezkoak, eskaerakoak, ezezkoak…
9.6. Ea laguntza-euskarriak erabiltzen dituen (aurrez emandako adibideak eta ereduak, bere hiztegia), sorrera-prozesuko zalantzak edo testuen berrikuspenekoak argitzeko.
9.7. Ea bere eta besteren testuetako oinarri-oinarrizko akatsak identifikatu eta zuzentzen dituen, jarraibideak erabilita.

10. Ikasten ikasteko estrategia batzuk erabiltzea, eta hobeto ikasi ahal izateko alderdi pertsonal batzuk ezagutzea.

10.1. Irudiak eta keinuak erabiliz bere burua ulertaraztea eta besteak ulertzea.
10.2. Ea laguntzarik eta azalpenik eskatzen duen.
10.3. Ea hiztegi irudidun eta elebidunez gainera baliabide teknologiko xumeak erabiltzen dituen, zalantzak argitzeko eta informazioa bilatzeko.
10.4. Ea bere aurrerapenen balorazio xumeak egin, eta hobeto ikasteko lagungarri dituen estrategien adibideak jartzen dituen.
10.5. Ea hitzetik hortzera eta autonomia pixka batekin erabiltzen dituen eguneroko egitura xumeak.
10.6. Ea gero eta hobeto ezagutzen eta zuzentzen dituen normalean egiten dituen akatsetako zenbait.
10.7. Ea akatsak egitea ikasprozesuaren parte dela onartzen duen.

11. Laguntza jasota, gogoz parte hartzea norberaren ikaskuntza ebaluatzeko jardueretan.

11.1. Ea ebaluazio-irizpideak zehazteko kontrol-zerrendak ezagutzen dituen, eta horiek erabiltzen hasi den.
11.2. Ea, jarraibideak betez, berrikuspen-lanetan parte hartzen duen eta bere sormen-lanak hobetzen ari den.
11.3 Ea, laguntza jasota, hizkuntzetako batean era-bilitako autoerregulazio-estrategiak erabiltzen dituen beste hizkuntzetan landutako testuak ulertzeko eta sortzeko.

12. Atzerriko hizkuntza nola erabiltzen den eta, komunikazio-egoeretan beste hizkuntzekin duen harremana ikusiz eta gogoeta eginez,  ikasitakoa erabiltzea.

12.1. Ea irakasleak hautatutako alderdi formal esanguratsu batzuk identifikatu, horiei buruz gogoeta egin eta aplikatzen dituen bere ahozko eta idatzizko lan lagunduetan.
12.2. Ea esaera eta hitz batzuk konparatzen dituen dakizkien hizkuntzetan.
12.3. Ea testu-generoen ezaugarriei buruz beste hizkuntzetan ikasi duena erabiltzen duen ahozko eta idatzizko bere lanetan.

13. Literatura-testua plazer-iturritzat erabiltzea, kulturak hurbiltzeko eta hizkuntza eta norbera aberasteko.

13.1. Ea bere adinera eta interesetara moldatutako literatura-lanak irakurtzen edo entzuten dituen (narrazioak eta olerkiak), eta bere irizpideak azaltzen hasia den, irakurgaiak hautatzerakoan.
13.2. Ea gogotsu parte hartzen duen errimak, abestiak, aho-korapiloak, asmakizunak, ipuinak edo antzezlan txikiak antzezten, birsortzen, buruz ikasten eta errezitatzen (erritmo, ahoskera, azentu eta intonazio egokiz), horretarako antzezpenaren estrategia sinple batzuk erabiliz.
13.3. Ea gelako liburutegiaren funtzionamendua ezagutzen duen, eta gero eta autonomia handiagoz erabiltzen duen.
13.4. Ea testuari buruzko iritzia ematen duen, hitzez eta modu sinplean.

EUSKERA ETA GAZTELANIA

1. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien ideia nagusiak ezagutzea, informazio baliagarria hautatzea, eta ulertutakoa beste egoera batzuetan aplikatzea.

1.1. Ea gelan landutako ahozko testuen generoak ezagutzen dituen.
1.2. Ea antzematen dituen gaia eta igorlearen helburua.
1.3. Ea entzute-helburuaren xedeko informazioak antzematen eta bereganatzen dituen.
1.4. Ea gelan landutako ahozko testuen ideia nagusiak antzematen dituen.
1.5. Ea estrategia sinpleak erabiltzen dituen, testuak ulertzerakoan sortzen zaizkion zalantzak argitzeko.
1.6. Ea arretaz entzuten duen.
1.7. Ea erabiltzen duen, jarduerak egiteko, banakako nahiz taldekako ikaste-saioetan jasotako informazioa.
1.8. Ea ulertzen duen diskriminazioa adierazten duten esapide arruntenen zentzua.

2.Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskolan erabilitako testu idatziak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien zentzu orokorrak hartzea, aurrez emandako analisi-jarraibideak betez.

2.1. Ea testuaren generoa bereizten duen, bai eta gaia eta egilearen helburua ere.
2.2. Ea testuaren esanahi orokorra hartzen duen.
2.3. Ea testuaren ideia nagusiak antzematen dituen.
2.4. Ea kontzeptuzko eskema eta mapa sinpleak osatzen dituen testuko ideia nagusiak erabilita.
2.5. Ea estrategia sinpleak erabiliz argitzen dituen ulermen-arazoak.
2.6. Ea, laguntza jasota, bere ideiekin erlazionatzen dituen eduki berriak, eta testuaren alderdi zehatzei buruzko iritzi arrazoitua ematen duen.
2.7. Ea ohiko erabilpen diskriminatzaile batzuk antzematen dituen.

3. Informazio esplizitua aurkitzea eta hautatzea, irakurketaren helburua, aurrez ezarritakoa, betetzeko.

3.1. Ea, eredu bat emanda, irakurketa mota bat edo bestea erabiltzen duen, helburuari egokituta.
3.2. Ea, jarraibideak betez, aurrez emandako informazio-iturri analogiko eta digitalak erabiltzen dituen, irakurketaren helburuari erantzuteko.
3.3. Ea informazioa aurkitzeko orduan, hizkuntzarenak diren eta ez diren osagaiak erabiltzen dituen: irudiak, testuaren banaketa, tipografia, aurkibideak…
3.4. Ea jarraibideak betez, informazio esplizitua hautatzen duen, eskolako testuen irakurketa-helbururako adierazgarria den neurrian.

4. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskolan erabilitako ahozko testuak, genero askotakoak, sortzea; eta sorkuntza hori nahikoa koherentea izatea, baliabide ez-linguistikoak erabilita (keinuak, euskarri bisualak) eta komunikazio-egoeraren ezaugarriak aintzat hartuta.

4.1. Ea nahiko argi adierazten dituen ikaste-egoerekiko dituen ideiak, bizipenak eta jakintzak.
4.2. Ea emandako jarraibideak erabiltzen dituen sortuko dituen ahozko testuen edukia planifikatzeko.
4.3. Ea aurrez planifikazio gidatua eginda, ahozko testu erraz eta laburrak sortzen eta azaltzen dituen (deskribapenak, azalpenak), argi, behar bezala antolatuta eta ikusizko euskarriak erabilita.
4.4. Ea gogotsu parte hartzen duen gelan, ikasteko egoeren eztabaidetan.
4.5. Ea moldatzen den komunikazio-egoeraren oinarrizko alderdietara: helburura, solaskidera eta gaira.
4.6. Ea ez dituen ohiko esapide diskriminatzaileak erabiltzen.
4.7. Ea behar bezain ongi intonatu eta ahoskatzen duen.
4.8. Ea ahotsa eta keinuak kontrolatzen dituen, neurri batean.

5. Ikastetxeko eta ingurune hurbileko harreman-egoeretan parte hartzea, naturaltasunez eta egokitasunez hitz eginez, hartu-emanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.

5.1. Ea elkarrizketak hasi, mantendu eta amaitzen dituen.
5.2. Ea nahiko ongi aplikatzen dituen gizartean komunikatzeko arauak: arretaz entzutea, txanda itxarotea, errespetuz parte hartzea, solaskideak esandakoaren arabera hitz egitea, eta gizalegezko arau batzuk betetzea.
5.3. Ea argitasun eta erraztasun nahikoz adierazten dituen ideiak, gertakariak, bizipenak eta sentipenak, egoera bakoitzerako egokia den erregistroa erabiliz.
5.4. Ea testuingurura egokitutako hitzak eta esamoldeak erabiltzen dituen.
5.5. Ea iritziak adierazten dituen.
5.6. Ea egiten duen elkarrizketaren harira datorren galderarik edota iruzkin egokirik.
5.7. Ea intonazio, jarrera eta keinu egokiak erabiltzen dituen.
5.8. Ea gogotsu parte hartzen duen elkarrekiko lan-kidetzan eta ikaskuntzan.
5.9. Ea ohiko esaera diskriminatzaileak identifikatu eta saihesten dituen.

6. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskolan erabilitako testu idatziak, genero askotakoak, sortzea, testuak sortzeko prozesuko urratsak eginez, laguntza jasota: plangintza egitea, testua idaztea eta hura berrikustea; betiere, egokitasun-, zuzentasun- eta kohesio-maila onargarria erakutsiz.

6.1. Ea, jarraibideak beteta, eskema edo oharren bidez planifikatzen duen  testuaren edukia, komunikazio-egoeraren ezaugarriak eta sortu beharreko
testuaren egitura aintzat hartuta.
6.2. Ea paragrafoen bidez antolatzen duen informazioa.
6.3. Ea oinarrizko zenbait kohesio-prozedura erabiltzen duen, testuko ideiak eta zatiak lotzeko.
6.4. Ea egoki islatzen dituen aurrez zehaztutako helburuak.
6.5. Ea egoerari dagozkion lexikoa eta erregistroa erabiltzen dituen.
6.6. Ea gramatikako eta ortografiako oinarrizko arauak betetzen dituen.
6.7. Ea argi eta txukun aurkezten duen testua.
6.8 Ea sortze-eta berrikuste-lanetan laguntzen duen.

7. Laguntza jasota, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea, ikaslearen mailari egokitutako euskarrien bidez; betiere, haiek erabiltzeko interesa erakutsiz eta erabilpen horren xedea izanik informazioa biltzea, ereduetan oinarritutako testu errazak sortzea eta ikastea.

7.1. Ea informazioa bilatzen duen, ikaslearen mailara egokitutako euskarriez baliatuz.
7.2. Ea testu-prozesadoreen oinarrizko funtzioetako batzuk erabiltzen dituen testuak editatzeko eta zuzentzeko.
7.3. Ea informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzen dituen ikasteko, bere mailari egokitutako euskarriak erabilita.

8. Hizkuntzen sistemari buruz eta erabilpen-arauei buruzko gogoeta egitea —testuak, esaldiak eta hitzak konparatuz eta eraldatuz—, eta jakintza hori erabiltzea, ulermen- eta sorkuntza-arazoak konpontzeko.

8.1. Ea egoki eta zuzen osatzen eta aldatzen dituen testuak eta esaldiak, aurrez emandako irizpideei jarraituz.
8.2. Ea ohartzen den esaldietan eta testuetan segmentatzeak, tokiz aldatzeak, ezabatzeak eta txertatzeak eragiten dituzten ondorioez.
8.3. Ea jarraibideak emanda, hizkuntzei buruzko jakintza eta landutako ortografia-arauak aplikatzen dituen, testuak ulertzeko eta sortzeko.
8.4. Ea komunikazio-egoera zehatzetan erabiltzen dituen landutako hizkuntza-formulak: gizalegezkoak, adostasunezkoak, eskaerakoak, ezezkoak…
8.5. Ea laguntza-euskarriak erabiltzen dituen (hiztegia, zuzentzaile ortografikoa…), testua egitean sortutako zalantzak argitzeko.
8.6. Ea bere eta besteren testuetako akats nagusiak identifikatu eta zuzentzen dituen, jarraibideak erabilita.

9. Bi hizkuntzetan berdina den oinarrizko eta landutako lexikoa ezagutzea, eta hura erabiltzea hizkuntza-jardueretan.

9.1. Ea ulertzen duen zikloan landutako oinarrizko terminologia, testuen sorkuntzari eta berrikuspenari buruzko azalpenak eta jarraibideen jarraipena egiteko beharrezkoa.
9.2. Ea dakien zer izen dituzten testu-generoek, esaldien elementuek eta esaldi eta hitz motek.
9.3. Ea landutako hizkuntza-elementu oinarrizkoak antzematen dituen, ohikotasunez erabilitako testu anitzekin egindako lanari erreparatuta.

10. Gelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasuna ezagutzea eta balioestea, inguruko errealitate linguistikoari erreparatuta.

10.1 Ea gelako hizkuntza-errepertorioko hizkuntzak identifikatzen dituen, eta haiekiko jakin-mina eta errespetua adierazten duen, hizkuntzen eta horien hiztunen gaineko aurrejudizioak alde batera utzita.
10.2. Ea hizkuntzekiko jarrera ona duen eta denei ematen dien balioa.

11. Hizkuntza gutxituak garatzearen eta normaltzearen aldeko jarrera du.

11.1 Ea euskarazko jardueretan parte hartzen duen eskolan nahiz eskolatik kanpo.
11.2. Ea euskara erabili ohi duen komunikazio-trukean.
11.3. Ea parte hartzen duen euskal kulturaren transmisioarekin eta ,sorrerarekin zerikusia duten eskolako eta ikaslearen inguruneko jarduera anitzetan.

12. Zikloari dagozkion literatura-testuak irakurtzea, entzutea eta adieraztea: aho-tradiziokoak, haur-literaturakoak eta helburu ludikoestetikoa dutenak.

12.1. Ea arretaz irakurtzen eta entzuten dituen literatura-genero askotako testuak, bere mailari eta interesei egokituak.
12.2. Ea gogotsu parte hartzen duen esanahi parte-katuak sortzeko negoziazioetan.
12.3. Ea literaturako generoak ezagutzen dituen.
12.4. Ea ahozko literaturako eta literatura idatziko testuen esanahi orokorra ulertzen duen, hainbat ezaugarri kontuan hartuz.
12.5. Ea ipuineko gatazka antzematen duen, eta istorioko pertsonaien arteko harremanak ulertzen dituen.
12.6. Ea gogotsu hartzen duen parte antzezpenetan, birsortzen, olerkiak errezitatzen, bertsotan eta kontakizun-jardueretan.

13. Literatura erabiltzea gozatzeko, mundua ezagutzeko, eta identitate pertsonala, kulturala eta soziala eraikitzeko.

13.1. Ea literatura-obrak irakurri ohi dituen, une atseginak igarotzeko.
13.2. Ea bere bizipenekin erlazionatzen duen obraren edukia.
13.3. Ea irakurritako literatura-obrei buruzko iritzia ematen duen, ahoz eta idatziz.
13.4. Ea aurrez plangintza egin ondoren eta ereduetan oinarrituta sortzen dituen helburu literarioa duten testu arrazak, ahozkoak eta idatzizkoak.
13.5. Ea parte hartzen duen gelako eta eskolako literatura-jardueretan.

14. Gelako eta eskolako liburutegia eta mediateka erabiltzea, eta haien antolaketa, funtzionamendua eta aukerak ezagutzea.

14.1. Ea irizpide propioei jarraituz, literatura-obrak hautatzen dituen (ahozko literaturakoak, idatzizko literaturakoak edo horiekin lotutako beste arte-arlo batzuetakoak), une atseginak igarotzeko.
14.2. Ea ezagutzen duen gelako liburutegiaren funtzionamendua, eta gero eta autonomia handiagoz erabiltzen duen.
14.3. Ea errespetatzen dituen eskolako liburutegia erabiltzeko arauak, eta hura zaintzen laguntzen duen.
14.4. Ea egindako irakurketetatik aterako informazioak eta gogoetak  plazaratzen dituen, haiei buruzko elkarrizketen harira.

15. Ikasten ikasteko estrategia batzuk erabiltzea, eta hobeto ikasi ahal izateko alderdi batzuk ezagutzea.

15.1. Ea erabiltzen dituen eskola-hiztegiak, kontsul-tarako emandako materiala eta baliabide teknologiko sinple batzuk, zalantzak argitzeko, eta informazioa bilatzeko eta antolatzeko.
15.2. Ea laguntzarik eta azalpenik eskatzen duen.
15.3. Ea bere aurrerapenen balorazio xumeak egin, eta hobeto ikasteko lagungarri dituen estrategien adibideak jartzen dituen.
15.4. Ea gero eta hobeto ezagutzen eta zuzentzen dituen normalean egiten dituen akatsetako zenbait.
15.5. Ea onartzen duen akatsak egitea ikasprozesuaren parte dela.
15.6. Ea, laguntza jasota, hizkuntzetako batean era-bilitako autoerregulazio-estrategiak erabiltzen dituen beste hizkuntzetan landutako testuak ulertzeko eta sortzeko.

MATEMATIKA

1. Sei zifra arteko zenbaki arruntak eguneroko testuinguruetan irakurtzea eta idaztea, zifra horien posizio-balioa interpretatzea, eta posizio-balioaren eta zenbakizko zuzenean duten posizioaren arabera zenbakiak alderatzea eta ordenatzea. Eguneroko bizitzako zenbakizko testuetan zatiki errazen esanahia interpretatzea.

1.1. Ea zuzen interpretatzen duen zenbakien balioa; esaterako, ea zentzuz ematen duen erakusleihoetako prezioetako informazioa, publizitate liburuxketako zenbakiak eta antzekoak.
1.2. Ea erabiltzen duen zenbaketa selektiboa (10naka, 100naka…).
1.3. Ea dakien sei zifra arteko zenbakiak irakurtzen eta idazten,  konposatzen eta deskonposatzen, eta biribiltzen, zenbakien posizio-balioa aintzat hartuta.
1.4. Ea gai den zenbaki arruntak alderatzeko eta ordenatzeko, posiziobalioa eta zenbakizko zuzenean non adierazita dauden aintzat hartuta.
1.5. Ea dakien irakurtzen eta idazten oinarrizko zatikiak (izendatzaile hauek dituztenak: 2, 3, 4, 5, 6, 8, 10).

2. Zenbakizko batuketa-, kenketa-, biderketa- eta zatiketa-kalkulu errazak egitea, buruzko kalkulu zehatzak eta gutxi gorabeherako kalkuluak egiteko nork bere estrategia erabilita.

2.1. Ea erraz erabiltzen dituen batuketa-, kenketa-, biderketa- eta zatiketa-taulak buruzko kalkulu automatikoetan.
2.2. Ea erabiltzen duen estrategia mentalik zenbaki errazekin batuketak eta kenketak egiteko: eragiketak hamarreko, ehuneko eta milako zehatzekin egin; batuketak eta kenketak unitateka egin, edo biribiltze eta konpentsazio bidez; zenbakien bikoitzak eta erdiak kalkulatu…
2.3. Ea erabiltzen duen honako hauetako estrategia mentalik zenbaki errazekin biderketak eta zatiketak egiteko: 2z, 4z, 5ez, 10ez, 100ez biderkatu eta zatitu; eragiketen ezaugarriak aintzat hartuta zenbakion deskonposizioa eginez eta haiek lotuz biderkatu eta zatitu…
2.4. Ea estrategiarik erabiltzen duen zenbaki arruntekin egin behar diren eragiketen emaitzak estimatzeko; esate baterako, buruz kalkulatu  aurretik zenbakiok biribilduz.
2.5. Ea bere erara antolatutako bestelako estrategiarik erabiltzen duen buruzko kalkuluak egiteko, eta ea gai den azaltzeko aplikazio-prozesu propio hori nolakoa den.

3. Zenbaki arrunten problemak ebazteko prozesuetan zenbakizko kalkuluak egitea, algoritmo hauek erabilita: batuketa, kenketa, bi zifrako zenbakiz egindako biderketa eta zifra bateko zenbakiz egindako zatiketa; kalkulu konplexuagoetarako, berriz, kalkulagailua erabilita.

3.1. Ea batuketa-, kenketa-, biderketa- eta zatiketa-eragiketak identifikatzen dituen eguneroko egoeretan.
3.2. Ea zuzen egiten dituen bururakoak dituzten batuketen eta kenketen algoritmo akademikoak.
3.3. Ea zuzen egiten duen bi zifrako zenbakiz egindako biderketen algoritmo akademikoa.
3.4. Ea zuzen egiten duen zifra bateko zenbakiz egindako zatiketaren algoritmo akademikoa.
3.5. Ea kalkulagailua zentzuz eta bere kaxa erabiltzen duen kalkulu konplexuak egiteko.
3.6. Ea argi azaltzen duen kalkuluak egiteko gauzatu duen prozesua.

4. Neurtzearekin zerikusia duten zenbakizko testuak interpretatzea eta egoera errealetan estimazioak eta neurketak egitea; horretarako, ohiko neurri-unitateen eta -tresnen artean neurtu beharreko objektuaren tamainari eta izaerari ondoen egokitzen zaizkionak aukeratuta.

4.1 Ea zentzuz interpretatzen dituen neurriekin eta haien magnitudeekin zerikusia duten eguneroko bizitzako zenbakizko testuak.
4.2. Ea erabiltzen dituen tresna sinpleak (erregelak, metroak, balantzak, ordulariak, ontzi graduatuak…) neurketak egiteko; magnitude-ordenaren  arabera aukeratuta tresna eta unitateak, eta ea dakien prozedura ahoz adierazten.
4.3. Ea erabiltzen dituen, testuinguru errealetan, luzera-unitate ohikoenak (cm, m, km), pisu/masa-unitate ohikoenak (gr, kg, t), edukieraunitate ohikoenak (cl, l), denbora-unitate ohikoenak (ordua, minutuak eta segundoak), txanponak eta bileteak, eta, egoeraren arabera, ea aukeratzen duen egokiena.
4.4. Ea alderatzen eta ordenatzen dituen magnitude bereko unitateak eta kopuruak, unitate-aldaketa ohikoenak eginez.
4.5. Ea, eguneroko bizitzako egoeretan, ondo estimatzen dituen objektuen neurriak eta neurketen emaitzak (distantziak, tamainak, pisuak, edukierak, denborak), eta ea argi azaltzen duen kalkuluak egiteko erabilitako prozesua.

5. Irudikapen espazialak deskribatzea (krokisa, kalemapa, plano errazak…), egoerei eta lekualdatzeei buruzko informazioa interpretatzea eta osatzea (emandako ibilbide bati jarraitu, helbide bat non dagoen adierazi) eta arte-adierazpenak balioestea, oinarrizko geometria-nozioak erreferentzia-elementutzat erabilita (kokapena, errenkada, lekualdatzeak).

5.1. Ea ezagutzen dituen orientazio-nozioak eta irudikapen espazialeko nozioak erabiltzea dakarten eguneroko bizitzako egoerak hizkuntza zehatzarekin (eskuina/ezkerra, zuzenak, paraleloak, perpendikularrak, angeluak, lekualdatzeak).
5.2. Ea dakien interpretatzen espazio erreal bat, krokis bat, kale-mapa bat, plano bat…, eta gai den deskribatzeko non dagoen kokatuta horietan kokatutako objektu, kale, pertsona baten edo dena delakoa, eta horretarako guztirako ea geometria-nozioak erabiltzen dituen erreferentzia-elementu gisa.
5.3. Ea interpretatzen eta deskribatzen dituen espazio erreal batean, krokis batean, kale-mapa batean, plano batean… egindako lekualdatzeak eta ibilbideak, eta ea geometria-nozioak erabiltzen dituen erreferentziaelementutzat.
5.4. Ea, beste norbaitek emandako azalpenak abiapuntu hartuta, zehatz identifikatzen dituen kokapenak, lekualdatzeak eta ibilbideak, eta ea gai den horiek adierazteko espazio errealetan edo geometria-testu errazetan (krokisa, planoa, mapa).
5.5. Ea identifikatzen eta erreproduzitzen dituen simetriak eta translazioak dituzten arte-lanak.

6. Materialak erabiliz eta behaketaren bidez espazioko formak eta gorputz geometrikoak hautematea eta deskribatzea (poligonoak, zirkuluak, kuboak, prismak, zilindroak, esferak), eta zenbait irizpideren araberako sailkapenak egitea.

6.1. Ea ezagutzen dituen irudi lauak eta espazialak eta eguneroko bizitzako formak eta objektuak.
6.2. Ea forma eta gorputz geometrikoak deskribatzen dituen, haien berezko ezaugarriak manipulatuta eta haiei erreparatuta, eta hizkuntza geometriko egokia erabilita.
6.3. Ea alderatzen eta sailkatzen dituen irudiak, horretarako berak aukeratutako ditu irizpideak erabilita.
6.4. Ea hautematen duen irudi bat laua edo espaziala den ahozko deskripzioa abiapuntu hartuta.

7. Eguneroko bizitzako gertaerei eta objektuei buruzko datuak biltzea, horretarako teknika errazak erabilita; datu horiek ordenatzea, sailkapen-irizpidea kontuan hartuta; eta emaitza taula edo grafiko batean adieraztea. Problemak formulatzea eta ebaztea, sarrera bikoitzeko koadroetan eta grafikoetan adierazitako zenbakizko testuak irakurtzea eta interpretatzea abiapuntu hartuta.

7.1. Ea antzematen eta deskribatzen dituen sarrera bikoitzeko koadro baten eta grafiko erraz baten oinarrizko elementuak.
7.2. Ea interpretatzen eta deskribatzen dituen sarrera bikoitzeko koadroetan eta grafiko errazetan adierazten diren datuak eta informazioak.
7.3. Ea egiten duen sarrera bikoitzeko koadrorik eta grafiko errazik eguneroko bizitzako egoeretan sortzen diren datuak abiapuntu hartuta, haiek ordenatzeko eta informazioa hobeto emateko.
7.4. Sarrera bikoitzeko koadroetan eta grafikoetan adierazitako datuen interpretazioa abiapuntu hartuta, ea horko problemak ebazten dituen, eta
datuokin problemarik formulatzen duen.

8. Nolabaiteko planifikazioa eskatzen duten inguru hurbileko problemak ebaztea, gehienez zenbaki arrunteko bi eragiketa aplikatuta, eta ebazteko zenbait estrategia eta prozedura erabilita, kalkulagailua barne; eta egindako prozesua ahoz eta idatziz adieraztea.

8.1. Ea ezagutzen, ebazten eta asmatzen dituen, eguneroko bizitzako egoeretan, eragiketa bateko eta biko batuketa-problemak (truke-, konbinazio-, berdintze-  eta alderatze-egoerak) eta biderketa-problemak (neurri eta eskala errazak errepikatzea).
8.2. Ea bere kasako estrategiarik erabiltzen duen problemak ebazteko.
8.3. Ea baliatzen dituen hurbilketa eta biribiltzea kalkulatzeko zein izan daitekeen problema baten emaitza logikoa.
8.4. Ea hautematen eta aplikatzen dituen problemari dagozkion eragiketa edo eragiketak, eta ea berak aukeratzen duen nola ebatzi (buruz,  algoritmoa erabiliz edo kalkulagailuz).
8.5. Ea matematikoki adierazten dituen egindako kalkuluak; emaitza egiaztatzen duen, eta argi azaltzen eta adierazten duen ebazteko erabilitako prozesua.

9. Zenbakiekin, kalkuluekin, neurriekin, geometriarekin eta informazioa tratatzearekin zerikusia duten arazo irekiak, matematika-ikerketak eta lan-proiektu txikiak ebaztea, horietan zenbait estrategia erabiltzea, gainerako ikaskideekin elkarlanean aritzea, eta ebazteko egindako prozesua eta ondorioak ahoz komunikatzea.

9.1. Ea gai den mota hauetako problemak ebazteko: datuak sobera izatea, datu bat falta eta hura asmatu behar izatea, hautaketa-problemak, enuntziatua abiapuntu duela galdera bat asmatu behar izatea, galdera bat abiapuntu duela problema asmatu behar izatea, adierazpen matematikoa abiapuntu duela problema bat asmatzea, erantzuna duela problema bat asmatzea …
9.2. Ea egiten duen zenbaketarekin eta kalkuluekin zerikusia duten ikerketa errazik, horretarako, zenbakien eta eragiketen ezaugarriak erabilita, edo kalkulagailua, edo eta bere erara antolatutako estrategiak.
9.3. Ea egiten duen neurtzearekin, geometriarekin eta informazioa tratatzearekin zerikusia duten ikerketa errazak, horretarako ikasitako edukiak erabilita.
9.4. Ikerketak eta proiektu txikiak ebazten dituenean, ea horietara egokitzen den, eta sormenik erakusten duen.
9.5. Ikerketak eta proiektu txikiak ebazteko, ea aritzen den gainerako ikaskideekin elkarlanean.
9.6. Ea argi adierazten dituen erabilitako estrategiak eta ateratako ondorioak.

10. Ikerketak egiteko eta problemak ebazteko, eta beste ikaskideekin elkarlanean aritzeko jarrera ona izatea, azalpenak elkarri adieraziz eta besteenak errespetatuz; arduratsua izatea; eta kalkuluak, neurketak, eraketak eta ebazpen-prozesuak txukun eta ordenatuta aurkeztea.

10.1. Ea ardura zaion matematika-jarduera.
10.2. Ea saiatzen den problemen soluzioa bilatzen.
10.3. Ea erraz adierazten dituen matematikari buruzko bere iritziak besteen aurrean.
10.4. Ea errespetatzen dituen beste ikaskideen azal-penak.
10.5. Ea duen parte hartze zuzenik taldekako lanetan.
10.6. Ea ardura zaion matematika-lanak txukun eta ordenatuta aurkeztea.

11. Nork bere ahalmenetan konfiantza duela, saiatua dela eta bere kabuz aritzeko gai dela erakustea, hobetzearen eta modu autonomoan ikastearen aldeko jarrera izatea.

11.1. Ea bere buruan konfiantzarik duen matematika-jarduerak egitean.
11.2. Ea saiatua den lanean.
11.3. Ea ekimenik duen, eta oztopoei aurre egitearen aldeko jarrerarik  duen.
11.4. Ea erakusten duen bere kabuz aritzeko gai den matematikajarduerak egitean.

5. TERCER CICLO
INGURUNE

1. Gizakion portaerak ingurumenari era positibo edo negatiboan nola eragiten dion erakusten duten adibideak zehaztea, eta jarduera kaltegarrien zenbait efektu deskribatzea (kutsadura, baliabideak neurrigabeki erabiltzea), pertsonetan, animalietan, landareetan eta haien inguruan. Arazoak saihesteko eta murrizteko aukerak proposatzea eta naturaren babesaren aldeko jarrerak izatea.

1.1. Ea azaltzen duen nola eragiten dioten hainbat habitati -kide biziei (gizakiak barne) nahiz bizigabeei-ingurumeneko aldaketek, bai prozesu naturalen ondoriozkoek, baita giza jardueraren ondorio direnek ere.
1.2. Ea ematen duen adibiderik baliabide naturalak eguneroko bizitzan nola erabiltzen diren erakusteko eta ea azaltzen duen baliabideok zaintzeko beharra.
1.3. Ea identifikatzen dituen baliabide naturalak edo kontsumo edo erabilera ez-iraunkorrak, bai eta haien zenbait ondorio ere.
1.4. Ea deskribatzen dituen kutsadura mota arrunten efektuak eta ea adierazten duen kutsadura nola saihestu edo murriztu daitekeen.
1.5. Ea kontziente den gizakion jarduerak ingurumenari eragiten diola eta ea ematen duen jarduera positiboen zein inpaktu negatiboen adibiderik.

2. Hurbileko paisaia garrantzitsuenak deskribatzea; horiek osatzen dituzten eragile fisikoak eta giza eragileak aztertzea; gizakionjarduerek lurraldean duten inpaktuaren adibideak jartzea, baita paisaiak zaintzea zein garrantzitsua den erakusten duten adibideak ematea ere.

2.1. Ea ezagutzen dituen Euskal Herriko eta Europako paisaia mota nagusiak, eta ea egiten dituen haien arteko konparazioak (antzekotasun eta
desberdintasunak).
2.2. Ea bereizten dituen paisaiaren funtsezko ele-mentuak, bai eta giza kokalekuen mota nagusiak ere.
2.3. Ea ulertzen duen gizakiaren esku-hartzeak baia-saiak aldatzean eta/edo zaintzean duen garrantzia.
2.4. Ea lotzen dituen lurralde batean egiten diren jarduerak eta ikus daitekeen paisaia.
2.5. Ea azaltzen dituen paisaiak babestu, zaindu eta/ edo berreskuratzeko zenbait neurri: lurraldearen antolamendua, zenbait eremu babestea, paisaia berreskuratzea, erabilera publikorako arauak, ingurumenhezkuntza…

3. Giza gorputzaren bizi-funtzioetan parte hartzen duten organo garrantzitsuenak identifikatzea eta kokatzea, eta haien arteko interkonexioaz eta funtzionamenduaren eta zenbait osasun-ohituren arteko harremanaz jabetzea.

3.1. Ea dakien giza gorputzak nola funtzionatzen duen. Zelulak, ehunak, organoak, aparatuak, sistemak.
3.2. Ea era kritikoan aztertzen dituen bizimoduek osasunean eragiten dituzten ondorioak, eta ea lotzen dituen gorputzaren funtzionamendua eta zenbait osasun-ohitura. 
3.3. Ea onartzen dituen bere gorputza eta bere sexu-nortasuna; ea desberdintasunak era positiboan balioesten dituen.
3.4. Ea dakien larrialdi-egoeretan nola jokatu behar den (adibidez: larrialdietarako telefonoak, ebakuazio-arauak) eta gainera, ea ezagutu eta erabiltzen dituen bere burua eta besteak zaintzeko maniobra errazak: lehen laguntzak.
3.5. Ea jarrera kritiko eta arrazoitua ageri duen «Mirari-produktuei», botikei eta abarri buruzko iragarki eta propagandaren aurrean.

4. Inguruneko aldaketa eta transformazio sozial, kultural, ekonomiko eta teknologikoko zenbait prozesu (batik bat, globalizazioak eragindakoak) aztertu eta deskribatzea, eta munduak egun bizi dituen desberdintasunen kausak identifikatzea eta balioestea.

4.1. Ea jabetzen den bizitzan eta ingurunean komunikazioaren hobekuntzari eta teknologiari esker sortutako aldaketez eta ea balioesten dituen.
4.2. Ea jabetzen den komunikazioek giza bizitzari ekarri dizkioten abantailen eta ingurumenak behar duen errespetuaren arteko orekaz.
4.3. Ea deskribatzen dituen Euskal Herriko jarduera ekonomiko berriak.
4.4.Ea gertatutako aldaketak iraunkortasunaren ikuspegitik balioesten dituen.
4.5. Ea aztertzen duen hurbileko gizarte-erakunde baten funtzionamendua simulazio jolasen bidez.
4.6. Ea antzeman eta proposatzen dituen ondasun eta zerbitzuak eskuratzeko desberdintasunak eragiten dituen aldeak gainditzeko formak; eta ea ezagutzen dituen hainbat lan eta lanbide.

5. Zenbait erakundetako aginte-organo nagusiak ezagutzen ditu (udalak, autonomia-erkidegoak, Europar Batasuna, etab.), bai eta haien funtzioak ere; ohartzen da parte-hartze demokratikoak eta zerbitzu publikoak kudeatzeak herritarrentzat garrantzia handia dutela.

5.1. Ea kokatzen dituen lurralde-antolamenduko figurak (gertukoetatik Europar Batasuneraino) beren mapa politikoetan.
5.2.Ea identifikatzen dituen zerbitzu publikoen erabilera nagusiak eguneroko bizitzako adibideen bidez, eta ea lotzen dituen zerbitzuok dagozkien administrazioekin.
5.3.Ea dakien herritarren parte-hartzeak bere inguruko kudeaketa demokratikoa bermatzen duela eta ea modu positiboan balioesten duen, eta hobekuntzarako proposamenak eransten dituen udal-eremuaren barruan.
5.4. Ea eskolan ardurak hartzen dituen.
5.5. Ea identifikatzen dituen taldeetako bizikidetza-arauak eta errespetatzen dituen pertsonen oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.
5.6. Ea balioa ematen dion arauak errespetatzeari, bai eta elkarrizketari ere, gatazkak konpontzeko ezinbesteko bidea den aldetik.
5.7. Ea deskribatzen dituen administrazio bakoitzeko gobernuorganoak eta haien funtzioak: udalekoa, lurraldekoa, erkidegokoa, estatukoa eta Europakoa.
5.8.Ea balioesten duen zerbitzu publikoak egoki kudeatzea guztiok erabil ditzagun.

6. Ohiko ikurrak eta eskala grafikoak erabiliz, plano eta mapak egitea, interpretatzea eta erabiltzea.

6.1. Ea deskribatzen duen irudikapenak zertarako erabiltzen diren.
6.2.Ea era egokian darabiltzan ezagutza matematikoak.
6.3. Ea egin eta interpretatzen dituen irudikapen grafikoak espazioan.
6.4. Ea informaziorik ateratzen duen irudikapen espazialetatik (argazkiak, planoak, mapak…), xehetasunen interpretaziotik abiatuta.
6.5. Ea taldeari planoak eta mapak interpretatu eta oharrak azaltzen dizkion, ahoz eta idatziz; horretarako, ea erabiltzen duen kasuan kasuko estrategia eta tresna teknologiko egokiena.

7. Iraganeko garaietako Euskal Herriko eta Espainiako gizarteen bizimoduen ezaugarri adierazgarrienak identifikatzea —Historiaurrea, Erdi Aroa, aurkikuntzen aroa, garapen industrialaren aldia eta XX. mendea—, eta gertakizun garrantzitsuak denbora-lerroetan kokatzea.

7.1. Ea eguneroko bizitza-formen eboluzioaren adibiderik ematen duen (etxebizitzan, janzkeran, familiaren eta gizartearen antolaketan, lanformetan…) Euskal Herriko zein Espainiako gizarteetan eta historian zehar: gizarte primitiboak, Antzinaro Klasikoa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea.
7.2. Ea ezagutzen dituen Euskal Herriko iraganeko eta egungo ohiturak, tradizioak eta adierazpen kulturalak.
7.3. Ea gai den familiaren historiaren friso historikoa egiteko, eta ea kokatzen dituen, denbora-lerro batean, Euskal Herriko eta Espainiako gertakari historiko adierazgarrienak.
7.4. Ea topatzen dituen, Interneten, iraganeko Euskal Herriko eta Espainiako gizarteen tradizioak, kontakizunak, istorioak, sinesmenak, esaerak eta bizimoduak.
7.5. Ea antzematen dituen Euskal Herrian eta Espainian topatu daitezkeen askotariko ohitura, tradizio eta adierazpen kulturalak eta ea ageri duen haiek ezagutzeko errespeturik eta interesik. 

8. Argiak, elektrizitateak, magnetismoak, beroak edo soinuak gorputzetan duten eragina aztertzeko ikerketa errazak planifikatzea eta egitea talde-lanean, eta emaitzak ezagutzera emateko erreminta egokiena hautatzea.

8.1. Ea erantzuten dien fenomeno fisiko eta kimikoei buruzko arazoei, esperientzia eta ikerketa txikiak eginez.
8.2. Ea lan-hipotesiak aurkeztu, ikerketa garatu, frogak egin eta emaitzak eta ondorioak ateratzen dituen.
8.3. Ea planifikatzen duen esperientzia nola egin, be-harrezkoa izango duen materiala prestatuz, eta denbora eta espazio egokiak kalkulatuz.
8.4. Ea bilatzen duen ikerketa garatzeko behar duen informazioa, bere inguruan dauden baliabide teknologiakoak erabiliz.
8.5 Ea partekatzen duen taldearekin ikerketaren prozesu osoa; eta ea modu argi eta txukunean aurkezten dituen ikerketaren emaitzak eta ondorioak, bide egokiena erabiliz.

9. Objektu eta tresnak egiteko proposatutako arazo bati erantzuna ematea, energia-iturri, eragile(mekaniko) eta material egokiak erabiliz, behar bezalako esku-trebetasunez, eta banakako zein taldeko lana bateratuz.

9.1. Ea ezagutzen dituen energia-iturriak, bai eta nola erabiltzen diren ere; gainera, ea hautatzen duen energia-iturririk egokiena eraikitzen ari den aparatuaren funtzionamendurako.
9.2. Ea planifikatu eta burutzen dituen objektu edo tresnak egiteko proiektuak; bestalde, ea hartzen dituen aintzat norberaren eta besteen segurtasun-neurriak.
9.3. Ea hartzen duen kontuan materialen erabileraren ingurumeninpaktua, eta birzikla daitezkeen materialak erabiltzen dituen, ahal den neurrian.
9.4. Ea baliatzen duen hainbat eragile mekanikori buruzko ezagutza (gurpila, balazta, etengailua, biela, engranajea, malgukia, txirrika) proiektuan aplikatzeko.
9.5. Ea arduraz egiten dituen banakako lanak.
9.6. Ea dakien taldean lankidetzan aritzen, taldekideak berdintasunez tratatuz eta guztion helburuak lortzeko elkarrizketa eta adostasuna nahitaezko erremintatzat hartuz.
9.7. Ea behar bezala aplikatzen dituen ezagutza ma-tematiko eta teknologikoak
9.8. Ea egiten duen ikaste-prozesuari buruzko gogoeta.

10. Egoera edo arazo errazei buruzko txosten bat aurkeztea euskarri digitalean eta paperean; hainbat iturritatik informazioa jasotzea (zuzenekoak, liburuak, Internet…); lan-plangintzari jarraitzea, eta ondorioak ateratzea.

10.1. Ea plangintzarik egiten duen hainbat iturritatik informazio esanguratsua lortzeko, aurrehipotesiak planteatuz eta iturriok sistematizatuz.
10.2. Ea jaso eta hautatzen dituen, helburu zehatz batekin, egoerei  eta gertakizunei buruzko hainbat iturritako datuak (iturri zuzenetakoak, liburuetakoak, komunikabideetakoak, Internetekoak…).
10.3. Ea antolatu eta aztertzen duen jasotako informazioa (laburpenak, galdetegiak…) helburu jakin batekin, ondorioak ateratzeko.
10.4. Ea ematen duen lortutako konklusioen berri, kasuan kasuko metodo egokiena (grafikoa, idatziz…) eta forma komenigarriena hautatuz (horma-irudia, laburpena, koadroa…) eta ahalik eta era argienean, dela euskarri digitalean dela paperean.
10.5. Ea era txukunean eta argiro azaltzen dituen lan-plangintza jakin bati jarraituz egindako prozesua, emaitzak eta ondorioak.

ARTE HEZKUNTZA

1. Adierazpen estetiko-artistikoko bitartekoen arteko loturak finkatzea: musika, ikusizko arteak, dantza, literatura, poesia… Antzekotasunak kontuan hartzea.

1.1. Ea erabiltzen dituen musika edo ikusizko arteak egiten dituen jardueretan. 
1.2. Ea enpatiarik ageri duen artearen eta kultura-produktuen komunikazio-alderdiarekin.
1.3. Ea behar bezala aukeratzen duen musika-materiala edo ikusizko materiala, une bakoitzeko beharrak oinarri hartuta.
1.4. Ea artelanean intereseko kultura-baliorik hautematen duen. 

2. Ikusizko ekoizpenak eta musika-ekoizpenak egiteko, norberaren premietara egokitutako teknikak, baliabideak eta arauak erabiltzen ditu, eta haiek aukeratzeko arrazoiak ematen ditu. 

2.1. Ea behar bezala erabiltzen dituen musika-hizkuntzaren edo ikusizko hizkuntzaren kodeak.
2.2. Ea egoki antolatzen dituen arte-hizkuntzen oinarrizko elementuak, komunikazioan erabiltzeko eta musika-hizkuntza eta ikusizko hizkuntza deszifratzeko.
2.3. Ea halako autonomia batez baliatzen den arte-hizkuntzaren bitartez komunikatzeko.
2.4. Ea teknika egokia erabiltzen duen arte-eremuan komunikatzeko.

3. Baliabide teknikoekin eta musikako eta ikusizko arteetako hizkuntzabaliabideekin lotutako gaietan eman izan diren konponbideak aztertzea, eta erreferente estetiko berri gisa sartzea.

3.1. Ea gelan aztertzen ari diren artelana aztertzen duen bere gaitasunen arabera.
3.2. Ea behar bezala erabiltzen dituen aurretik dituen ezagutzak artelan bat ikustean.
3.3. Ea hautematen dituen aurretik aurkeztutako musika-lan edo ikusizko lan baten alderdi garrantzitsuak.
3.4. Ea bere iritzia ahoz koherentziaz argudiatuz eta eman beharreko mezuaren adierazpen-mailarekin uztartzen saiatuz adierazten duen.

4. Ideiak, irudikapenak, lanak… eraldatzeko, irudimena, bilaketa, manipulazioa… erabiltzea. 

4.1. Ea prozesatzen dituen irakasgaiari buruz dituen ezagutzak, musikaproduktu bat edo ikusizko produktu bat egiteko.
4.2. Ea buruz prestatzen duen interpretatu edo berregin behar duen lana.
4.3. Ea behar bezala antolatzen dituen arte-ekoizpenerako egin beharreko urratsak.
4.4. Ea ematen duen musika-lana edo ikusizko lana zehazteko eta lanari azken ukitua emateko balio duen ideiarik.

5. Bakoitzaren lan-prozesuaren plangintza egitea, arrazoituz,  komunikazio-premien arabera.

5.1. Ea baliabiderik duen arte-ekoizpenean egin be-harreko egokitzapenak egiteko.
5.2. Ea egiten duen arte-lanean egin beharreko esku-hartzeen plangintzarik.
5.3. Ea erabiltzen dituen irakasgaia ikasten jarraitzeko bete beharreko ebaluazio-jarraibideak.
5.4. Ea jarrera kritiko eta eraikitzailea duen ikaskuntza-prozesuan. 

6. Irudiek eta musikak eguneroko ingurunean dituzten esanahiak eta erabilerak kritikoki interpretatzea.

6.1. Ea hautematen dituen artearen gizarte-funtzioak.
6.2. Ea ezagutzen duen hautematen dituen musika-mezuen eta ikusizko mezuen helburua.
6.3. Ea erabiltzen dituen bere arte-esperientziaren ondorioak ingurunera egokitutako musika-produktu edo ikusizko produktu berriak egiteko.
6.4. Ea interesik ageri duen bere kultura-ondarea eta beste kulturen ondarea ezagutzeko.

7. Gizarte-alderdiek (botere-harremanek, generoak, ideologiak…) artelanak sortzeko duten garrantzia ulertzea, eta ikuspegi kritikoa garatzea.

7.1. Ea bereizten duen artelanaren balioa, testuinguruaren barruan aurkeztuta.
7.2. Ea hautematen dituen musika-gertaeraren edo ikusizko gertaeraren oinarrizko alderdiak.
7.3. Ea identifikatzen dituen estilo jakin bateko lanen ezaugarri komunak.
7.4. Ea argudiatzen dituen hainbat lanen artean dauden loturak.

8. Taldeko jardueretan parte hartzea, eta lankidetza-jarrerak erakustea, jarduera horiek ondo ateratzeko.

8.1. Ea taldearekin lan egiten duen, arte-ekoizpena ahalik eta gehien  egokitu dadin bere gaitasunetara eta adierazpen estetikoaren premietara.
8.2. Ea harmonikoki parte hartzen duen taldean, eta bere ekarpen materialaren bidez arte-produktu on bat sor dadin saiatzen den.
8.3. Ea entzuten dituen jarduera egiten ari diren taldeko gainerako kideen ekarpenak.
8.4. Ea laguntzen dien arte-jarduerako gainerako kideei, elkartasunez jokatuta.

9. Taldean egiten diren arte-jardueretan norberaren ekarpenak duen  garrantzia balioestea, bai eta pertsonen arteko kohesioan lankidetzak duena ere.

9.1. Ea bere artelana aztertzen duen, eta hobetzen saiatzen den.
9.2. Ea jartzen dituen bitartekoak bere arte-jardueraren bidez bere burua garatzeko.
9.3. Ea arte-adierazpena bere burua ezagutzeko bide gisa erabiltzen duen.
9.4. Ea atsegin duen kalitatezko lanak egitea.

10. Hainbat jatorri eta kulturatako arte-adierazpenen arteko erlazioa elementu aberasgarria eta prozesu historiko errepikaria dela ulertzea.

10.1. Ea hautematen dituen inguruko arte-adierazpenak.
10.2. Ea ezagutza-iturri gisa hartzen dituen bere kultura-ondarearen arteadierazpenak.
10.3. Ea aitortzen duen kulturen arteko ekarpenen interesa.
10.4. Ea interesatzen zaizkion inguru hurbileko arte-berrikuntzak.

INGELESA

1. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien ideia nagusiak ezagutzea, informazio baliagarria hautatzea eta informazio horren ulermena ikaste-lanetan aplikatzea.

1.1. Ea ahozko testuen genero ohikoak ezagutzen dituen.
1.2. Ea gaia eta igorlearen helburua antzematen dituen.
1.3. Ea entzute-helburuaren xedeko informazioak antzematen eta bereganatzen dituen.
1.4. Ea antzematen dituen gai akademikoak jorratzen dituzten ahozko testu erraz eta laburren gaia eta ideia nagusi batzuk.
1.5. Ea datu zehatzak antzematen eta erabiltzen dituen, hainbat jarduera osatzeko, banakako edo talde-kako ikaste-ekintzetan; eta ea horiek jasotzen dituen, informazioa erregistratzeko zenbait bitarteko erabiliz. 
1.6. Ea entzundako testuen ideia nagusiak gogoratzen dituen eta hitzez adierazten.
1.7. Ea gogoz entzuteko jarrera daukan.

2. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako testu idatziak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien zentzu orokorrak hartzea, aurrez emandako analisi-jarraibideak erabilita.

2.1. Ea testu idatziak ulertzen dituen, gai jakinei buruzkoak: moldatutako edo benetako ipuinak eta olerkiak, errezetak, menuak, liburuxkak,  publizitatea, arauak, gutunak…
2.2. Ea testuaren generoa eta gaia bereizten dituen.
2.3. Ea testuaren esanahi orokorra hartzen duen.
2.4. Ea testuaren ideia nagusi batzuk laburtzen dituen.
2.5. Ea, emandako jarraibideei atxikirik, kontzeptuzko eskema eta mapa sinpleak osatzen dituen, testuko ideia nagusiak erabilita.
2.6. Ea estrategia egokiak erabiliz argitzen dituen ulermen-arazoak.
2.7. Ea bere ideiekin erlazionatzen dituen eduki berriak, eta edukiaren alderdi zehatzei buruzko iritzia modu sinplean ematen duen.

3. Informazio garrantzitsua aurkitzea eta aukeratzea, irakurketaren  helburuari erantzunez.

3.1. Ea dakien irakurketaren helburua zein den, eta helburu bakoitzaren araberako estrategia egokiak erabiltzen dituen.
3.2. Ea informazio-iturri analogiko eta digitalak erabiltzen dituen,laguntza jasota, hartara irakurketaren helburuari erantzuteko.
3.3. Ea informazioa aurkitzeko orduan, hizkuntzarenak diren eta ez diren osagaiak erabiltzen dituen: testuaren banaketa, letra mota, aurkibideak…
3.4. Ea eskolako testuetan, irakurketaren xedeari funtsezkoa zaion informazioa hautatzen duen, eta datuak erregistratzeko bitartekoen bidez biltzen (taulak, eskemak, galdetegiak…).
3.5. Ea estrategia sinpleak erabiltzen dituen testuak irakurtzerakoan  zalantzak argitzeko.

4. Era egokian parte hartzea, gelan, hitzezko harremanetan, gaiezagunei buruz eta arau sozio-komunikatiboak errespetatuz.

4.1.Ea berehalako komunikazio-beharrak adierazten dituen: eskaerak egitea, taldean lan egitea, azalpenak eskatzea.
4.2. Ea bere buruari buruzko informazioa ematen duen.
4.3. Ea gogotsu hartzen duen parte komunikazio-egoera ezagunetan: ohiturak, gelako hizkuntza, simulazioak, antzezpenak, errezitaldiak eta kantak, eta gelako beste jardueretan.
4.4. Ea gizarteko komunikazio-arauak aplikatzen dituen: arretaz entzutea, txanda itxarotea, errespetuz parte hartzea, solaskideak esandakoaren arabera hitz egitea, eta gizalegezko arau batzuk betetzea.

5. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako ahozko testu errazak eta genero askotakoak sortzea,  ereduak erabilita eta egokitasun-, kohesio- eta zuzentasun-maila onargarria erakutsiz.

5.1. Ea, ereduez lagunduta, ahozko testu errazak sortzen dituen gai ezagunei buruz, aurrez gidoia finkatu ondoren.
5.2. Ea komunikazio-egoera bakoitzaren oinarrizko ezaugarrietara moldatzen dituen bere sorkuntzak, kontuan hartuz alderdi formal nagusiak.
5.3. Ea zentzuzko galderak egiten dituen informazioa bilatzerakoan, bai hedabideen, bai ikaskuntzaren giroan.
5.4. Ea oharrik, eskemarik eta gidoirik erabiltzen duen sortuko dituen ahozko testuen edukia planifikatzeko.
5.5. Ea gogoz eta ekarpen eraikitzaileak eginez parte hartzen duen gelako lanetan.

6. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako testu idatzi errazak, genero askotakoak, sortzea, testuak sortzeko prozesuko urratsak eginez, lagunduta: plangintza egitea, testua idaztea eta hura berrikustea; betiere, lan horietan egokitasun-, zuzentasun- eta kohesio-maila onargarri bat erakutsiz.

6.1. Ea, ereduez lagunduta, testu xumeak idazten dituen gai ezagunei buruz, aurrez gidoia finkatu ondoren, paperean eta euskarri digitalean.
6.2. Ea komunikazio-egoera bakoitzaren oinarrizko ezaugarrietara moldatzen dituen bere sorkuntzak, kontuan hartuz alderdi formal nagusiak.
6.3. Ea eredu bati jarraituz literatura-testu xumeak birsortu eta idazten dituen; adibidez, komikiak, poema eta antzezlan txikiak eta ipuin laburrak.
6.4. Ea paperean eta euskarri digitalean dagoen kontsulta-materiala erabiltzen duen zalantzak argitzeko eta hipotesiak baieztatzeko.
6.5. Ea sortze- eta berrikuste-lanetan laguntzen duen. 
6.6. Ea oinarrizko zenbait kohesio-prozedura erabiltzen duen, testuko ideiak eta zatiak lotzeko.
6.7. Ea oinarrizko gramatika- eta ortografia-arau batzuk aplikatzen dituen.
6.8. Ea argi eta txukun aurkezten duen testua.
6.9. Ea gogoz eta ekarpen eraikitzaileak eginez parte hartzen duen gelako lanetan.

7. Atzerriko hizkuntza hainbat jatorritako pertsonekin hitz egiteko eta elkar ulertzeko erabiltzea, eta hizkuntza hori ikasteko tresna gisa erabiltzea.

7.1. Ea gogotsu hartzen duen parte gelako komunikazio-harremanean.
7.2. Ea atzerriko hizkuntza, ikasteko tresna gisa erabiltzen duen.
7.3. Ea atzerriko hizkuntza erabiltzen duen jendarteko harremanak finkatzeko eta eskolen arteko postaren bidez proiektuetan aritzeko, bai ahoz bai idatziz, teknologia berriak erabiliz.
7.4. Ea inguruko hizkuntzen aniztasuna aberastasuntzat hartzen duen.
7.5. Ea atzerriko hizkuntza ikasteko interesik daukan.

8. Atzerriko hizkuntza erabiliz beste errealitateak eta kulturak  aurkitzea, eta beste kulturen ezaugarri, ohitura eta tradizioak ezagutzea, behar bezala ulertuz eta errespetatuz.

8.1. Ea ezagutzen dituen atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdeetan dauden ezaugarri, ohitura eta tradizio batzuk.
8.2. Ea kanpoko eta bertako elementu soziokulturalak erlazionatzen dituen, kulturarteko kontzientzia garatzeko.
8.3. Ea desberdintasuna errespetatu eta altxortzat hartzen duen.

9. Lagunduta, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea, informazioa bilatu, hautatu, prozesatu eta komunikatzeko, ereduetan oinarritutako testuak sortzeko eta posta elektronikoaren bidez eta komunikazio-ingurune birtualen bidez harreman pertsonalak egiteko, tresna horiek erabiltzeko interesa adieraziz.

9.1. Ea informazio-bilaketak eta –hautaketak egiten dituen, bilatzaileak jarraibideen arabera erabiliz eta aurrez adierazitako webguneetara sartuz.
9.2. Ea testu-prozesadoreen oinarrizko funtzioak erabiltzen dituen testuak editatzeko eta zuzentzeko.
9.3. Ea behar bezala antolatuta eta argitasunez aurkezten dituen eskolajardueretan landutako informazio errazak, informazio- eta  omunikaziobitarteko eta -teknologiak emandako jarraibideak betez erabilita.
9.4. Ea harreman pertsonalak egiteko erabiltzen dituen informazio- eta komunikazio-teknologiak.

10. Hizkuntzen sistemari buruz eta erabilpen-arauei buruzko gogoeta egitea —testuak, esaldiak eta hitzak konparatuz eta eraldatuz—, eta jakintza hori erabiltzea, ulermen-arazoak konpontzeko eta testuak sortzeko eta laguntzaz berrikusteko.

10.1. Ea gelako komunikazio-trukean, ereduaren antzera eta zuzentasunez errepikatzen duen ahoskera, erritmoa, azentua eta intonazioa.
10.2. Ea ahoskera, erritmo, azentu eta intonazio egokiko mezuak sortzen dituen gelako jardueretan.
10.3. Ea egoki eta zuzen osatzen eta aldatzen dituen testuak eta esaldiak, aurrez emandako irizpideei jarraituz.
10.4. Ea ikasturtean landutako oinarrizko termino-logia ezagutzen eta erabiltzen duen.
10.5. Ea, jarraibideak emanda, hizkuntzei buruzko jakintza eta landutako ortografia-arauak aplikatzen dituen, testuak ulertzeko eta sortzeko.
10.6. Ea komunikazio-egoera zehatzetan erabiltzen dituen landutako hizkuntza-formulak: gizalegezkoak, adostasunezkoak, eskaerakoak, ezezkoak…
10.7. Ea laguntza-euskarriak erabiltzen dituen (hiztegia, zuzentzaile ortografikoa…), testua sortzerakoan zalantzak argitzeko.
10.8. Ea bere eta besteren testuetako akats nagusiak ezagutu eta zuzentzen dituen, jarraibideak erabilita.

11. Atzerriko hizkuntza nola erabiltzen den, eta komunikazio-egoeretan beste hizkuntzekin duen harremana ikusiz eta gogoeta eginez, ikasitakoa
erabiltzea.  
11.1. Ea irakasleak hautatutako alderdi formal esanguratsu batzuk ezagutu, horiei buruz gogoeta egin eta aplikatzen duen bere ahozko eta idatzizko lan lagunduetan.
11.2. Ea kategoria gramatikal, esaera eta hitz batzuk konparatzen dituen dakizkien hizkuntzetan.
11.3. Ea testu moten ezaugarriei buruz beste hizkuntzetan ikasi duena erabiltzen duen ahozko eta idatzizko bere lanetan.

12. Literatura-testua plazer-iturritzat hartzea, kulturak hurbiltzeko eta hizkuntza eta norbera aberasteko.
12.1. Ea bere adinera eta interesetara moldatutako literatura-lanak  irakurri edo entzuten dituen, eta bere irizpideak azaltzen, irakurgaiak hautatzerakoan.
12.2. Ea liburutegia, mediateka edota Internet erabiltzen duen.
12.3. Ea gogotsu parte hartzen duen –erritmo, ahoskera, azentu eta intonazio egokiz- antzezteko, testuak birsortzeko, eta horiek buruz ikasteko eta errezitatzeko lanetan, antzezpenaren estrategia sinpleak erabiliz.
12.4. Ea hitzez eta idatziz adierazten duen testuari buruz duen iritzia, modu sinplean.

13. Ikasten ikasteko estrategia batzuk erabiltzea, eta hobeto ikasi ahal izateko alderdi batzuk ezagutzea.

13.1.Irudiak eta keinuak erabiliz bere burua ulertaraztea eta besteak ulertzea.
13.2. Ea laguntzarik eta azalpenik eskatzen duen.
13.3. Ea hiztegiak, kontsultarako materiala eta baliabide teknologiko xume batzuk erabiltzen dituen, zalantzak argitzeko, eta informazioa bilatzeko eta antolatzeko.
13.4. Ea egin dituen aurrerapenak neurtzen dituen, eta hobeto ikasteko baliabide eta estrategia batzuk ezagutzen dituen.
13.5. Ea bere kabuz erabiltzen dituen egunero bizitzako testuen egitura sinpleak, akatsik arruntenak pixkanaka zuzenduz.
13.6. Ea akatsak egitea ikasprozesuaren parte dela onartzen duen.

14. Laguntza emanda, norberaren eta gainerako ikasleen ikaskuntzalanaren ebaluazioan parte hartzea(autoebaluazioa, koebaluazioa), jarrera gogotsua erakutsiz.

14.1. Ea ezagutzen eta erabiltzen dituen ebaluazio-irizpideak zehazteko kontrol-zerrenda errazak.
14.2. Ea dakien zer ikasketa-helburu eta ebaluazio-irizpide finkatu diren.
14.3. Ea, jarraibideak emanda, parte hartzen duen norberaren nahiz besteren sorkuntza lanak berrikusteko eta hobetzeko lanetan (autoebaluazioa eta talde-ebaluazioa), eta ea balioesten dituen gainerako pertsonek egindako ekarpenak.
14.4. Ea erabiltzen dituen, lagunduta, hizkuntzetako batean erabilitako autoerregulazio-estrategiak beste hizkuntzetan landutako testuak ulertzeko eta sortzeko.

EUSKERA ETA GAZTELANIA

1. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskolan erabilitako ahozko testuak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutzea, informazio baliagarria hautatzea, eta informazio horren ulermena beste egoera batzuetan aplikatzea.

1.1. Ea ezagutzen dituen ahozko testuen genero ohikoak.
1.2. Ea antzematen dituen gaia eta igorlearen helburua.
1.3. Ea entzute-helburuaren xedeko informazioak antzematen eta bereganatzen dituen.
1.4. Ea antzematen dituen testu akademikoen lehen eta bigarren mailako ideiak.
1.5. Ea era bateko eta besteko lanak egiteko behar diren datu zehatzak ezagutzen eta jasotzen dituen, informazioa erregistratzeko bitarteko zenbait erabilita.
1.6. Ea testuak ulertzeko sortzen diren zalantzak argitzeko estrategia egokiak erabiltzen dituen.
1.7. Ea arretaz entzuten duen.
1.8. Ea entzundako testuen ideia nagusiak gogoratzen dituen eta hitzez adierazten.
1.9. Ea jasotako informazioa erabiltzen duen jarduerak egiteko, banakako edo taldekako ikas-ekintzetan.
1.10. Ea ulertzen duen diskriminazioa adierazten duten adierazpideen zentzua.

2. Ikaslearen inguruko gizarte-esparruetan eta eskola-esparruan erabilitako testu idatziak, genero askotakoak, ulertzea, eta testu horien zentzu orokorrak hartzea, aurrez emandako analisi-jarraibideak erabilita.

2.1. Ea testuaren generoa bereizten duen, bai eta gaia eta egilearen helburua ere.
2.2. Ea testuaren esanahi orokorra hartzen duen.
2.3. Ea testuaren ideia nagusiak laburtzen dituen.
2.4. Ea kontzeptuzko eskema eta mapa sinpleak osatzen dituen testuko mideia nagusiak erabilita.
2.5. Ea estrategia egokiak erabiliz argitzen dituen ulermen-arazoak.
2.6. Ea bere ideiekin erlazionatzen dituen eduki berriak, eta testuaren alderdi zehatzei eta testuaren formari buruzko iritzi arrazoitua ematen duen.
2.7. Ea antzematen dituen hizkuntzaren erabilpen diskriminatzaile ohikoak.

3. Informazio garrantzitsua aurkitzea eta aukeratzea, irakurketaren  helburua betez.

3.1. Ea dakien irakurketaren helburua zein den, eta helburuak lortzeko estrategia egokiak erabiltzen dituen.
3.2. Ea informazio-iturri analogiko eta digitalera jotzen duen, laguntza jasota, irakurketaren helburuari erantzuteko.
3.3. Ea informazioa aurkitzeko orduan, erabiltzen dituen hizkuntzako eta hizkuntzaz kanpoko elementuak: testuaren banaketa, letra mota, aurkibideak…
3.4. Ea eskolako testuetan, irakurketaren xedeari funtsezkoa zaion informazioa hautatzen duen, eta erregistro-bitartekoen bidez biltzen (taulak, eskemak, galdetegiak…) dituen datuak.

4. Eskola-esparruko edo komunikabideetako ahozko testuak, genero askotakoak, sortzea; eta sorkuntza hori koherentea, osoa eta zuzena izatea, baliabide ez-linguistikoak (keinuak, ikusizko euskarriak) behar bezala erabilita eta komunikazio-egoeraren ezaugarriak aintzat hartuta.

4.1. Ea argi adierazten dituen ikas-egoerekiko dituen ideiak, bizipenak eta jakintzak.
4.2. Ea zentzuzko galderak egiten dituen informazioa bilatzerakoan, bai hedabideen esparruan, bai ikaskuntzaren esparruan.
4.3. Ea oharrik, eskemarik eta gidoirik erabiltzen duen sortuko dituen  ahozko testuen edukia planifikatzeko.
4.4. Ea aurrez planifikazio gidatua eginda, ahozko testuak argi eta behar bezala antolatuta azaltzen dituen (deskribapenak, prozesuen azalpenak eta
bestelako azal-penak), ikusizko euskarriak erabilita.
4.5. Ea gogoz eta ekarpen eraikitzaileak eginez parte hartzen duen gelako ikaste-dinamiken barruan sortzen diren hausnarketa eta eztabaidetan.
4.6. Ea moldatzen den komunikazio-egoeraren oinarrizko alderdietara: helburura, solaskidera eta gaira.
4.7. Ea ez dituen ohiko esaera diskriminatzaileak erabiltzen.
4.8. Ea behar bezala intonatzen eta ahoskatzen duen.
4.9. Ea nahiko ondo kontrolatzen dituen ahotsa, keinuak eta gorputzaren jarrera.

5. Ikastetxeko eta gertuko inguruneko harreman-egoeretan parte hartzea, behar bezalako naturaltasun, egokitasun eta zuzentasunez hitz eginez, harremanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.

5.1. Ea elkarrizketak hasi, mantendu eta amaitzen dituen.
5.2. Ea behar bezala aplikatzen dituen hitzezko harremanetako gizarteeta komunikazio-arauak.
5.3. Ea koherentzia, argitasun eta erraztasun nahikoz adierazten dituen ideiak, gertakariak, bizipenak eta sentipenak, egoera bakoitzerako egokia den erregistroa erabiliz.
5.4. Ea testuingurura egokitutako hitzak eta esamoldeak erabiltzen dituen.
5.5. Ea solaskidearen jardunera egokitzen duen bere hizketaldia.
5.6. Ea iritzi arrazoituak ematen dituen.
5.7. Ea elkarrizketaren harira doazen galdera eta iruzkin egokiak egiten dituen.
5.8. Ea intonazio, jarrera eta keinu egokiak erabiltzen dituen.
5.9. Ea gogotsu parte hartzen duen elkarrekiko lan-kidetzan eta ikaskuntzan.
5.10 Ea ohiko esaera diskriminatzaileak antzematen dituen eta horiek ez erabiltzen saiatzen den.

6. Genero eta erabilera-esparru askotako testu idatziak sortzea, testuak sortzeko prozesuko urratsak eginez, laguntza jasota: plangintza egitea, testua idaztea eta hura berrikustea; betiere, egokitasun-, koherentzia-, zuzentasun- eta kohesio-maila onargarri bat erakutsiz.

6.1. Ea jarraibideak beteta, eskema edo oharren bidez planifikatzen duen testuaren edukia, komunikazio-egoeraren ezaugarriak eta sortu beharreko testuaren egitura aintzat hartuta.
6.2. Ea paragrafoetan antolatzen duen informazioa.
6.3. Ea oinarrizko zenbait kohesio-prozedura erabiltzen duen, testuko ideiak eta zatiak lotzeko.
6.4. Ea egoki betetzen dituen aurrez zehaztutako xedeak.
6.5. Ea egoerari dagozkion lexikoa eta erregistroa erabiltzen dituen.
6.6. Ea gramatikako eta ortografiako oinarrizko arauak betetzen dituen.
6.7. Ea argi eta txukun aurkezten duen testua.
6.8. Ea sortze- eta berrikuste-lanetan laguntzen duen.

7. Laguntza jasota, informazio- eta komunikazio-teknologiak erabiltzea, informazioa bilatu, hautatu, prozesatu eta komunikatzeko, ereduetan  oinarritutako testuak sortzeko eta posta elektronikoaren bidez eta komunikazio-ingurune birtualen bidez harreman pertsonalak egiteko, tresna horien erabiltzeko interesa adieraziz.

7.1. Ea informazio-bilaketak eta –hautaketak egiten dituen, bilatzaileak jarraibideen arabera erabiliz eta aurrez adierazitako webguneetara sartuz.
7.2. Ea testu-prozesadoreen oinarrizko funtzioak erabiltzen dituen testuak editatzeko eta zuzentzeko.
7.3. Ea behar bezala antolatuta eta argitasunez aurkezten dituen eskolajardueretan landutako informazioak, informazio- eta komunikazio-bitarteko eta -teknologiak emandako jarraibideak betez erabilita.
7.4. Ea harreman pertsonalak egiteko erabiltzen dituen informazio- eta komunikazio-teknologiak.

8. Hizkuntzen sistemari buruz eta erabilpen-arauei buruzko gogoeta egitea —testuak, esaldiak eta hitzak konparatuz eta eraldatuz—, eta jakintza hori erabiltzea ulermen-arazoak konpontzeko eta testuak gero eta autonomia handiagoz sortzeko eta berrikusteko.

8.1. Ea egoki eta zuzen osatzen eta aldatzen dituen testuak eta esaldiak, aurrez emandako irizpideei jarraituz.
8.2. Ea ohartzen den esaldietan eta testuetan segmentatzeak, tokiz aldatzeak, ezabatzeak eta txertatzeak eragiten dituzten ondorioez.
8.3. Ea, jarraibideak emanda, aplikatzen dituen hizkuntzei buruzko jakintza eta landutako ortografia-arauak, testuak ulertzeko eta sortzeko.
8.4. Ea komunikazio-egoera zehatzetan erabiltzen dituen landutako hizkuntza-formulak: gizalegezkoak, adostasunezkoak, eskaerakoak, ezezkoak…
8.5. Ea nahiko ongi erabiltzen dituen komunikazio-egoerarako egokia den erregistro formala edo informala.
8.6. Ea antzematen dituen edozein motatako aurreiritziak adierazten dituzten hizkuntza-estereotipoak beste pertsona batzuek egindako testuetan, eta horiek ez erabiltzen saiatzen den.
8.7. Ea laguntza-euskarriak erabiltzen dituen (hiztegia, zuzentzaile ortografikoa…), testua sortzerakoan zalantzak argitzeko.
8.8. Ea jarraibideei atxikita, oinarrizko akatsak antzematen dituen bere eta besteren testuetan, gero eta autonomia handiagoa erakutsiz testuen
berrikuspenean eta hobekuntzan.

9. Bi hizkuntzetan berdina den oinarrizko terminologia ezagutzea, eta hura erabiltzea hizkuntza-jardueretan.

9.1. Ea testuak sortzeko eta berrikusteko jardueren azalpenak eta arauak jarraitu ahal izateko terminologia nagusia ulertzen duen.
9.2. Ea testu-generoen izenak, esaldien elementuen eta esaldi- eta hitz moten izenak ezagutzen dituen, eta oinarrizko terminologia hori erabiltzen hasi den, hizkuntzari buruzko hausnarketa-jardueretan.
9.3. Ea landutako hizkuntza-elementu oinarrizkoak ezagutzen dituen, ohikotasunez erabilitako testu anitzekin egindako lanari erreparatuta.

10. Gelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasuna ezagutzea eta balioestea, inguruko errealitate linguistikoari erreparatuta.

10.1. Ea identifikatzen dituen gelako eta inguruko zenbait pertsonaren hizkuntza-errepertorioko hizkuntzak, eta adierazten duen haiekiko jakinmina eta errespetua, hizkuntzen eta horien hiztunen gaineko aurrejudizioak alde batera utzita.
10.2. Ea inguruko egoera soziolinguistiko konkretuak deskribatzen eta komentatzen dituen, errespetua adieraziz eta hizkuntzekin eta horien hiztunekin lotutako aurreiritziak alde batera utziz.
10.3. Ea euskara batua eta euskalki nagusiak ezagutzen dituen, horien komunikazio-balioa aitortuz.
10.4 Ea hizkuntzekiko jarrera ona duen eta denei ematen dien balioa.

11. Hizkuntza gutxituak garatzearen eta normaltzearen aldeko jarrera du.

11.1. Ea euskarazko jardueretan parte hartzen duen eskolan nahiz eskolatik kanpo.
11.2. Ea euskara erabili ohi duen komunikazio-ekintzetan. 
11.3. Ea parte hartzen duen euskal kulturaren transmisioarekin eta sorrerarekin zerikusia duten eskolako eta ikaslearen inguruneko jarduera
anitzetan.

12. Zikloari dagozkion literatura-testuak irakurtzea, entzutea eta adieraztea: aho-tradiziokoak, haur-literaturakoak eta helburu ludikoestetikoa dutenak.

12.1. Ea arretaz irakurtzen eta entzuten dituen literatura-genero askotako testuak, bere interesei egokituak.
12.2. Ea gogotsu parte hartzen duen esanahi parte-katuak sortzeko negoziazioetan.
12.3. Ea ahozko eta idatzizko literatura-testuen esanahia ulertzen duen, hainbat ezaugarri kontuan hartuz.
12.4. Ea naturaltasunez eta modu adierazkorrean ikasten eta errezitatzen dituen literatura-testu sinpleak (olerkiak, abestiak, bertsoak, testu dramatikoak), tradizionalak nahiz gaur egungoak.
12.5. Ea naturaltasun eta adierazkortasun nahikoz kontatzen dituen askotariko narrazio-testuak (ipuinak, txisteak, pasadizoak, etab.).
12.6. Ea gogotsu parte hartzen duen –erritmo, ahoskera, azentu eta intonazio egokiz- antzezten, testuak birsortzen eta olerkiak, bertsoak eta kontakizunak errezitatzen, horretarako antzezpenaren estrategia sinple batzuk erabiliz.

13. Liburutegi-mediatekak erabiltzea, eta idazlanak eta bestelako materialak antolatzeko eta hautatzeko prozedurak ulertzea.

13.1. Ea irizpide propioei jarraituz, literatura-obrak hautatzen dituen  (ahozko literaturakoak, literatura idatzikoak edo horiekin lotutako beste arte-arlo batzuetakoak), une atseginak igarotzeko.
13.2. Ea eskolako liburutegiaren funtzionamendua ezagutzen duen, eta bere kabuz erabiltzen duen.
13.3. Ea eskolako liburutegia zaintzen duen eta hari dagozkion mantentzelanak egiten laguntzen duen.
13.4. Ea egindako irakurketetatik aterako informazioak eta gogoetak plazaratzen dituen, haiei buruzko elkarrizketen harira.

14. Literatura erabiltzea gozatzeko, mundua ezagutzeko, eta identitate pertsonala, kulturala eta soziala eraikitzeko.

14.1. Ea literatura-obrak irakurri ohi dituen une atseginak igarotzeko.
14.2. Ea bere bizipenekin erlazionatzen duen obraren edukia.
14.3. Ea gogotsu parte hartzen duen literaturari buruzko elkarrizketetan eta bere bizipenak eta ikuspegia adierazten dituen.
14.4. Ea irakurritako literatura-obrei buruzko iritzia ematen duen, ahoz eta idatziz.
14.5. Ea lagundutako plangintza eginda, literatura-asmoko testu idatziak nahiz ahozkoak sortzen dituen euskarri anitzetan, gelan irakurri edo komentatutako literatura-testu bat eredutzat hartuta eta bere ideiez eta bizipenez baliatuta.
14.6. Ea gelako eta eskolako literatura-jardueretan parte hartzen duen.

15. Ikasten ikasteko estrategia batzuk erabiltzea, eta hobeto ikasteko alderdi batzuk ezagutzea. 

15.1. Ea laguntzarik eta azalpenik eskatzen duen.
15.2. Ea hiztegiak, kontsultarako materiala eta baliabide teknologiko xume batzuk erabiltzen dituen, zalantzak argitzeko, eta informazioa bilatzeko eta antolatzeko.
15.3. Ea neurtzen dituen egin dituen aurrerapenak, eta hobeto ikasi ahal izateko baliabide eta estrategia batzuk ezagutzen dituen.
15.4. Ea bere kabuz erabiltzen dituen eguneroko egitura xumeak, akatsik arruntenak pixkanaka zuzenduz.
15.5. Ea onartzen duen akatsak egitea ikas-prozesuaren zati dela. 
15.6. Ea, laguntza jasota, hizkuntzetako batean erabilitako autoerregulazio-estrategiak erabiltzen dituen beste hizkuntzetan landutako testuak ulertzeko eta sortzeko. 

MATEMATIKA

1. Zenbait zenbaki mota (arruntak, osoak, zatikiak eta ehunenetara arteko hamartarrak) irakurtzea, idaztea eta ordenatzea zenbakizko testu akademikoetan eta eguneroko bizitzakoetan, arrazoibide egokiak erabilita eta zifra guztien posizio-balioa interpretatuta.

1.1. Ea dakien irakurtzen eta idazten zenbaki arruntak, osoak eta ehunenetara arteko hamartarrak.
1.2. Ea dakien irakurtzen eta idazten zatiki errazak.
1.3. Ea konposatzen, deskonposatzen eta biribiltzen dituen zenbaki arruntak eta hamartarrak, zifren posizio-balioa aintzat hartuta.
1.4. Ea ordenatzen dituen zenbaki arruntak, osoak, hamartarrak eta oinarrizko zatikiak, horiek alderatuz, aintzat hartuta non dauden adierazita zenbakizko zuzenean eta zenbaki-bihurketak eginez.

2. Problemak ebaztean, zenbaki arruntekin eta ehunenetara bitarteko hamartarrekin eragiketa eta zenbakizko kalkulu errazak zehatz eta gutxi gorabehera egitea, zenbait prozedura mental, algoritmoa eta kalkulagailua erabiliz.

2.1. Ea gai den kalkuluak buruz egiteko lau eragiketekin, bere erara moldatutako estrategiak eta estrategia akademikoak erabiliz eta aintzat hartuta eragiketen hierarkia.
2.2. Ea estrategiarik erabiltzen duen eragiketa erraz baten emaitza estimatzeko.
2.3. Ea zuzen egiten dituen zenbaki arrunten eta hamartarren arteko batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak, algoritmo akademikoak erabiliz.
2.4. Ea zentzuz eta bere kabuz erabiltzen duen kalkulagailua, saioak eta ikerketak egiteko eta problemak ebazteko.
2.5. Ea berak erabakitzen duen, kalkulu motaren arabera, zein prozedura erabili (mentala, algoritmoak, gutxi gorabeherakoa, estimazioa,kalkulagailua), eta argi azaltzen duen erabilitako prozesua.

3. Zenbaki arruntak, hamartarrak, zatikiak eta ehuneko errazak erabiltzea, eguneroko bizimoduan informazioa interpretatzeko eta trukatzeko; zenbaki horien baliokidetasuna erabiltzea, kalkulu errazak egiteko eta problemak ebazteko

3.1. Ea ezagutzen eta interpretatzen dituen eguneroko bizitzako zenbakizko testuetako datuak eta mezu errazak (fakturak, publizitateliburuxkak,  eherapenak, banaketak…).
3.2. Ea kalkulu errazak egiten dituen oinarrizko zatikiekin eta ehunekoekin (zenbaki baten ehunekoa kalkulatu eta haren baliokidea eman zatikien bidez).
3.3. Ea egiten dituen oinarrizko zenbaki-sareen baliokidetasunak (1/2, 0,5, % 50, erdia).
3.4. Ea aplikatzen dituen zatikien, hamartarren eta ehunekoen arteko zenbakizko baliokidetasunak mezuak trukatzeko eta komunikatzeko.
3.5. Ea aplikatzen dituen zatikien, hamartarren eta ehunekoen arteko zenbakizko baliokidetasunak, problema errazak ebazteko.

4. Neurriarekin zerikusia duten zenbakizko testuak interpretatzea; testuinguru errealetan ohiko neurketa-tresnen eta neurri-unitateen artean egokienak aukeratzea aldez aurretik estimazioak eginda; luzera- , azalera-, pisu/masa-, edukiera- eta denbora-unitateak eta monetasistematik eratorritakoak zehatz adieraztea, eta, egoerak hala eskatzen duenean, unitateen arteko bihurketak egitea.

4.1. Ea interpretatzen dituen neurriekin eta haien unitateekin zerikusia duten eguneroko bizitzako zenbakizko testuak.
4.2. Ea neurketarik egiten duen tresna sinpleak erabilita, eta, magnitudeordenaren arabera, ea tresna eta unitate egokienak aukeratzen dituen.
4.3. Ea zehatz adierazten dituen luzera-, azalera-, pisu/masa-, edukieraeta denbora-unitateak, zein moneta-sistemaren unitateak.
4.4. Ea alderatzen eta ordenatzen dituen magnitude bereko unitateak eta kopuruak, bihurketa ohikoenak eginez.
4.5. Eguneroko bizitzako egoeretan, ea estimatzen dituen objektuen neurriak eta neurketen emaitzak (distantziak, tamainak, pisuak, edukierak ,azalerak),.
4.6. Ea argi azaltzen duen kalkuluak eta neurketak egiteko edota estimatzeko erabilitako prozesua, eta autonomoagoa den zeregin horretan.

5. Eguneroko bizitzako egoerak, mezuak eta gertaerak deskribatzea eta ulertzea; irudikapen espazialak interpretatzea eta osatzea (ibilbide baten krokisa, etxeen planoak eta maketak), oinarrizko nozio geometrikoak (kokapena, lekualdatzea, paralelotasuna, perpendikulartasuna, eskala, simetria, perimetroa, azalera), eta koordenatu kartesiarrezko sistema erabilita.

5.1. Ea interpretatzen eta deskribatzen dituen bizitzako egoerak, mezuak eta gertaerak, horretarako oinarrizko hiztegi geometrikoa erabilita: helbide bat non dagoen adieraztea, ibilbide bat azaltzea, espazioan antolatzea, marrazki bat handitu edo txikitzea, eraikuntzak simetrikoak izatea…
5.2 Ea deskribatzen eta interpretatzen dituen koordenatu kartesiarrezko sisteman adierazitako kokapenak eta lekualdatzeak.
5.3. Ea koordenatu kartesiarrezko sistema erabiltzen duen, kokapenak eta lekualdatzeak adierazteko: koordenatuak, distantziak, angeluak, biraketak…
5.4. Ea irakurtzen eta interpretatzen dituen, eskalak erabilita, planoak, maketak eta mapak.
5.5. Ea egiten duen maketa, plano eta mapa errazik eskalak erabilita.

6. Irudi eta gorputz geometrikoak ikastea, haien oinarrizko elementuak deskribatzea, zenbait irizpideren arabera sailkatzea, eta irudi eta gorputz geometrikoak erreproduzitzea; eta eguneroko bizitzako egoerak eta gertaerak ulertzeko haiek duten baliagarritasuna aintzat hartzea.

6.1. Ea hautematen dituen, inguruko objektuetan eta espazioetan, irudi lau eta gorputz geometriko ohikoenak.
6.2. Ea hautematen, deskribatzen eta sailkatzen dituen irudi eta gorputz geometrikoak, haien oinarrizko zenbait ezaugarri oinarri hartuta (aldeak 
angeluak, aurpegiak, erregulartasunak), eta, deskripzioetan, bere adinari dagokion hizkuntza erabiltzen duen.
6.3. Ea erreproduzitzen dituen irudi eta gorputz geometrikoak, haien ezaugarrien deskripzioa emanda, eta, horretarako, zenbait prozedura eta  material erabilita (marrazketa, hagatxoak…).
6.4. Ea irudien perimetro eta azalera kontzeptuak aplikatzen dituen; besteak beste, geoplanoei, planoei, espazio errealei buruzko kalkuluak egiteko, eta laukizuzenen, karratuen eta triangeluen perimetroa eta azalera kalkulatzeko.
6.5. Ea baliatzen dituen irudi eta gorputz geometrikoei buruzko ezaguerak, eguneroko bizitzako egoerak interpretatzeko (zoruan lauzak jartzeko, gela bat margotzeko, objektuak egiteko, etxe bat berritzeko…).

7. Problemak ebazterakoan, inguru hurbilarekin zerikusia duen datu multzo bat adierazten duten taulak eta grafikoak osatzea, eta horiek irakurtzea eta interpretatzea.

7.1. Ea antzematen dituen hainbat grafiko motatan (barra-diagrama, piktogramak, maiztasun-poligonoak, sektore-diagramak) adierazten diren datuak, sarrera bikoitzeko eta maiztasun-tauletakoak, eta ea horietako mezuak interpretatzen dituen.
7.2. Ea gai den egiteko sarrera bikoitzeko taulen eta maiztasun-taulen bidez adierazitako zenbakizko testurik, egoera bati buruzko datuak edo emandako grafiko bat abiapuntu hartuta.
7.3. Ea gai den egiteko grafikoen bidez adierazten den zenbakizko testurik (barra-diagramak, piktogramak, maiztasun-poligonoak, sektorediagramak), egoera bati buruzko datuak edo sarrera bikoitzeko koadro bat abiapuntu hartuta.
7.4. Ea ezagutzen eta kalkulatzen dituen estatistika-parametro erraz batzuk: batez besteko aritmetikoa, moda eta heina, eta ea horiez baliatzen den informazioa komunikatzeko.
7.5. Ea baliatzen dituen estatistika-ezaguerak, komunikabideetan estatiskiken bidez emandako informazioak behar bezala interpretatzeko.

8. Ausazko jolasetako eta egoera errazetako emaitzari buruzko estimazioak egitea, esperientzian oinarrituta (litekeena, ezinezkoa, ziurra, aukera handia edo txikia), eta emaitza egiaztatzea.

8.1. Ea identifikatzen dituen ausazko egoerak.
8.2. Ea jolas ohikoetako (dadoak, txanponak, karta-jolasak, erruleta, loteria…) emaitzei buruzko susmorik izaten duen eta estimaziorik egiten duen.
8.3. Ea ausazko gertakarien emaitzei buruzko usterik izaten duen, eta horiei buruzko estimaziorik egiten duen.
8.4. Ea erabiltzen dituen zoriarekin zerikusia duten terminoak, bere adinari dagokion zehaztasunez.

9. Problema errazak ebazteko arrazoizko emaitza zein izan daitekeen aurreikustea, eta matematika-prozedura egokienak bilatzea, ebazpenprozesuari ekiteko. Estrategiak balioestea, eta datuak eta emaitza zehatzak bilatzen saiatzea, problema formulatzeko zein problema ebazteko. Problemak ebazteko erabilitako prozesua modu ordenatu eta argian adieraztea, ahoz zein idatziz.

9.1. Ea, eguneroko bizitzako egoeretan, ezagutzen, ebazten eta asmatzen dituen eragiketa bateko eta biko batuketa- eta biderketa-problemak eragiketa horietan, hainbat zenbaki-mota erabilita (arruntak, hamartarrak, ehunekoak eta oinarrizko zatikiak), eta baita haien arteko baliokidetasunak
ere.
9.2. Ea bere erara antolatutako estrategiak eta estrategia heuristikoak erabiltzen dituen problemak ikertzeko eta ebazteko.
9.3. Ea kalkulatzen duen problemaren gutxi gorabeherako emaitza hurbilketa eta biribiltze bidez.
9.4. Ea hautematen duen problema ebazteko zer eragiketa egin behar den, hori aplikatzen dion problemari, eta ea bere kasa aukeratzen duen zer ebazpen-prozesu erabili (buruz, algoritmoa erabiliz edo kalkulagailuz).
9.5. Ea matematikoki adierazten dituen egindako kalkuluak; emaitza egiaztatzen duen, eta ea argi azaltzen eta adierazten duen problema ebazteko erabilitako prozesua.

10. Zenbakiei, kalkuluei, neurketari, geometriari eta informazioa tratatzeari buruzko problemak, matematika-ikerketak eta lanproiektuak ebaztea eta formulatzea, zenbait estrategia erabilita eta taldean parte-hartzea aktiboa izanda; ebazpidea eta ondorioak ahoz zein idatziz komunikatzea.

10.1. Ea gai den mota hauetako problemak ebazteko: galdera bat eta emaitza abiapuntu hartuta, edo datu batzuk eta emaitza abiapuntu hartuta, problema asmatu, zenbaketa sistematikoko problemak, bihurketaproblemak, osatzeko problemak…
10.2. Ea egiten duen zenbaki mota eta kalkulu motarekin zerikusia duen ikerketarik; aintzat hartuta, horretarako, zenbakien eta eragiketen ezaugarriak eta baliokidetasunak, kalkulagailua erabilita eta bere erara egokitutako estrategiak.
10.3. Ea egiten duen neurketarekin, geometriarekin eta informazioa tratatzearekin zerikusia duen ikerketarik, eta, horretarako, ikasitako edukiak eta prozesu egokienak aplikatuta.
10.4. Ea sormenik duen eta azkarra den erabakiak hartzen, ikerketak eta proiektuak egiten dituenean.
10.5. Ea taldean jarrera aktiboa duen ikerketak eta matematikaproiektuak ebaztean, eta mahaigaineratzen dituen bere estrategiak eta ezaguerak.
10.6. Ea argi adierazten dituen erabilitako estrategiak eta ateratako ondorioak.

11. Ikerketen eta matematika-problemen emaitzak bilatzeko interesa eta gogoa izatea, eta horiek txukun aurkeztea; eta ikasleak aintzat hartzea beharrezkoa dela hausnartzea, taldean lan egitea, azalpenak elkarri jakinaraztea eta gainerakoen planteamenduak eta iritziak errespetatzea.

11.1. Ea adierazten duen matematika-jarduerekiko interesik.
11.2. Ea ordenatua eta saiatua den problemen emaitzak bilatzen.
11.3. Ea erraz adierazten dituen gainerakoen aurrean matematikari buruzko bere iritziak eta usteak.
11.4. Ea errespetatzen dituen beste ikaskideen azalpenak.
11.5. Ea ondo eta besteekin batera aritzen den taldean lan egitean.
11.6. Ea ardura zaion matematika-lanak txukun eta ordenatuta aurkeztea.

12. Nork bere ahalmenean konfiantza duela, jarrera kritikoa duela eta autonomoa dela erakustea, edukiekin zerikusia duten erroreei, erronkei eta matematika-lanei aurre egiteko.

12.1. Ea erakusten duen bere buruan konfiantzarik matematika-jarduerak egiterakoan.
12.2. Ea sortzeko gaitasunik duen, eta ea ez den akatsen beldur.
12.3. Ea jarrera kritikorik duen egoerak interpretatzen direnean, eta horien gainean argumentatu eta ebazpideak ematen direnean.
12.4. Ea autonomoa den zenbait teknologia-tresna erabiltzeko (kalkulagailua, neurketa-tresnak, ordenagailu-programak…).
12.5 Ea erakusten duen autonomiarik matematika-edukiak eguneroko bizitzan aplikatzean, eta ea gai den haien arteko erlaziorik ezartzeko

HERRITARTASUNA

1. Norberaren eta kideen desberdintasunak eta ezaugarri pertsonalak errespetatzea, bai eta pribatutasunerako eskubidea ere;  eta norberaren ekintzen ondorioak balioestea eta horien erantzukizuna onartzea.

1.1. Ea bakarra izatera daramaten ezaugarriak hantze-mateen dituen.
1.2. Ea onartzen dituen bere buruaz gehien gustatzen zaiona, bere lorpenak eta bere zailtasunak.
1.3. Ea onartzen duen bere ekintzen ondorioen erantzukizuna.
1.4. Ea onartzen dituen bere inguruko pertsonen sentimendu eta emozioak, bai eta horiek pribatutasuna gordetzeko duten eskubidea ere.
1.5. Ea jarrera konstruktiboz eta errespetuzkoaz egiten dien aurre gainerakoen jokaerei.

2. Eguneroko bizitzan eta taldeko harremanetan autonomiaz eta erantzukizunez komunikatzea, adieraztea eta jokatzea.

2.1. Ea antzematen dituen eguneroko egoeretako sentimendu positiboak eta negatiboak: bere buruarekin, familiarekin, ikastetxearekin, lagunekin.
2.2. Ea erabiltzen dituen hitzezko komunikaziorako eta hitzik gabekorako trebetasunak: aktiboki entzuten duen; bestearen lekuan jartzen den; beste ikuspuntu batzuk errespetatzen dituen; sentimenduak eta ideiak errespetuz adierazten dituen.
2.3. Ea bake- eta solidaritate-harremanak ezartzen dituen.
2.4.Ea eguneroko jardueran, autonomiaz eta erantzukizunez jarduten duen, bai eskolan, bai familian, bai eta ingurune hurbilean ere.

3. Bizikidetza-arauak proposatzea, ezartzea eta betetzea, gatazkari aurre egiteko eta elkarrizketa eta bitartekotza erabiltzeko.

3.1. Ea bizikidetza-arauak betetzen dituen eta, taldean, giro ona lortzen laguntzen duen.
3.2. Ea gatazkak sorrarazten dituzten egoerak hautematen laguntzen duen eta horrelakorik ez sortzeko jokaera egokiak proposatzen parte hartzen duen.
3.3. Ea bere ingurune hurbileko gatazka-egoera bat deskribatzen duen eta konponbideak edo alternatibak bilatzeko estrategiak jartzen dituen martxan.
3.4. Ea elkarrizketaz baliatzen den desadostasunak gainditzeko eta akordioetara iristeko.
3.5. Ea erakusten duen, ohiko jarreran eta hizkeran, errespetua eta balioespen kritikoa eta konstruktiboa aintzat hartzen dituela.

4. Gertuko erreferentzia-taldeen jardueretan parte hartzea (familia, eskola, auzoa, herria), lankidetza-jarrerarekin eta erantzukizunez.

4.1. Ea laguntza eskatzen duen behar duenean, eta behar duenari laguntza ematen dion.
4.2. Ea ideiak eta ekintzak proposatzen dituen, eta taldean parte hartzen duen denen artean erabakitako helburua lortzeko.
4.3. Ea bere iritziak errespetuz arrazoitzen eta defendatzen dituen.
4.4. Ea erantzukizunez jarduten duen ikasgelan, ikastetxean edo ingurune hurbilean egokitutako lanetan.
4.5.Ea parte hartzen duen bere ingurune hurbila hobetzen laguntzen duten jardueretan.

5. Gizarteko aniztasuna onartzea, positiboki balioestea eta norberarenengandik desberdinak diren gainerako pertsonen eta herrialdeen ohiturak eta bizimoduak errespetatzea.

5.1. Ea beste kultura batzuen alderdi positiboak onartzen dituen.
5.2. Ea informazioa biltzen duen hainbat talde kulturali buruz.
5.3. Ea beste kulturak eta bizimoduak errespetatzen dituen.
5.4. Ea parte hartzen duen kultura bakoitzean gertaera sozialak nola ospatzen diren aztertzen duten lanetan.
5.5. Ea parte hartzen duen gainerakoak baino geroago eskolatu diren ikasleen harrera-jardueretan.

6. Giza Eskubideen nazioarteko aitorpenean eta haurren eskubideei buruzko Konbentzioan jasotako eskubide eta betebeharrak ezagutzea eta balioestea, bai eta eskubide horiek urratzen dituzten egoerak ere.

6.1. Ea ezagutzen dituen Giza Eskubideen nazioarteko aitorpenean eta haurren eskubideei buruzko Konbentzioan jasotako zenbait Giza Eskubide.
6.2. Ea egoera bidegabeak eta Giza Eskubideak urratzen dituzten egoerak antzematen, onartzen eta hitzez adierazten dituen, bai bere inguruan gertatu direnak, bai eta komunikabideen bidez ezagutu dituenak ere.
6.3. Ea informazioa bilatzen duen haurren Eskubideak urratzen dituzten egoerei buruz eta ikaskideekin batera aztertzen duen.
6.4. Ea informazioa biltzen duen herrian eta probintzian haurren eskubideak zaintzen dituzten zerbitzuei eta erakundeei buruz.
6.5 Ea iritzi kritikoak ematen dituen bidezkoa denari eta ez denari buruz, gizateriarentzat desiragarri denari buruz eta datozen belaunaldientzat desiragarri denari buruz.

7. Komunitate bateko kide sentitzea, horren dinamikak aztertzea eta norberaren eta gainerakoen ekarpenak aintzat hartzea, elkarren artean ulertzeko eta solidaritatea eta kohesio soziala errazteko.

7.1. Ea antzematen dituen gelaren edo ikastetxearen barruan taldeko pertsona bat bakartzea edo baztertzea eragin dezaketen egoera edo ekintzak.
7.2. Ea laguntzen duen gelara edo ikastetxera iritsi berri diren ikasleentzako harrera-planak egiten.
7.3. Ea taldeko jardueretan aktiboki parte hartzen duen gelan, ikastetxean eta komunitatean, bere ingurune hurbileko bizitza demokratikoa hobetzen laguntzeko.
7.4. Ea hainbat bitartekoren bidez, bere inguruneko gainerako kideak animatzen dituen ingurunea modu iraunkorrean kudeatzen parte hartzera.

8. Bidegabekeria- eta bereizkeria-egoerak antzematea, aztertzea eta baztertzea, hala nola generoagatik, jatorriagatik, etniagatik, sinesmenengatik, desberdintasun sozialengatik eta pertsonalengatik, orientazio afektiboagatik edo sexualagatik edo beste edozein arrazoirengatik gertatzen direnak.

8.1. Ea antzematen dituen parte hartzen duen taldeetan gertatzen diren bereizkeria-egoera konkretuak.
8.2. Ea bereizkeria mota edo forma oro baztertzen duen.
8.3. Ea aztertzen eta proposatzen dituen bereizkeria-egoeren aurrean hartu beharreko neurriak, bai ikastetxean, bai eta lagunartean ere.
8.4. Ea ezagutzen dituen ikastetxean eta herrian bidegabekeriaegoerak salatzeko dauden bideak.

9. Pertsona guztien eskubide- eta aukera-berdintasuna defendatzea, gizonezkoen eta emakumezkoen eskubide-berdintasuna balioestea, bereizkeria dakarten estereotipoak, aurreiritziak eta rolak baztertzea, eta berdintasunezko jarrerak bultzatzea pertsonaren garapen integrala bermatzeko.

9.1.Ea aztertzen eta debatitzen dituen gizonezkoen eta emakumezkoen artean desberdintasun-egoerak sorrarazten dituzten gertaerak edo arazoak.
9.2. Ea parte hartzen duen estereotipoak eta bereizkeria-irudiak baliogabetzeko dinamiketan.
9.3. Ea, rol-jokoen bidez, hainbat eskubide-urratze antzezten dituen, eta bere analisiak ikaskideei azaltzen dizkien.
9.4. Ea publizitate-hizkuntzan, emakumezkoaren irudiari erasotzen dioten estereotipoak eta rolak antzematen dituen.
9.5. Ea hitzezko hizkuntza eta hitzik gabekoa era ez-sexistan erabiltzen dituen.

10. Ingurumenaren egoeraz ohartzea eta kontsumismoarekiko eta ingurune hurbila zaintzeko erantzukizun-jarrerak indartzea.

10.1 Ea arauak betetzen dituen ikastetxeko eta ingurune hurbileko baliabideen kudeaketa egokiari buruz.
10.2. Ea erantzukizunez jokatzen duen kontsumoari dagokionez, eta bere ingurune fisiko hurbila zaintzearekin konprometituta dagoen.
10.3. Ea ikerketa txikiak egiten dituen baliabide naturalak eta produktuak ekoiztearen eta horiek kontsumitzearen artean dauden erlazioei buruz.
10.4. Ea adibideen bidez ulertu eta aztertzen duen gizakiak baliabideak ustiatzean ingurumena aldatzen dela.
10.5. Ea informazioa biltzen duen bere herrian edo probintzian ondare naturala berreskuratzeko eta mantentzeko egiten ari diren jarduerei buruz.
10. 6. Ea, aisia-jardueretarako planak egiterakoan, kontuan hartzen dituen irizpide ez-kontsumistak, sortzaileak eta ingurumena errespetatzen dutenak.