FUNTZIONAMENDU ARAUAK

1. FAMILIENTZAKO PROTOKOLOA

Ikastetxearen funtzionamendua hobetu nahian, zuen semealaben heziketan parte hartzenduten esparru ezberdinetako arduradunekin hitz  egiteko jarraitu behar dituzuen pausoak bidaltzen dizkizuegu.

Klaseekin zer ikusirik duten gaiak (9:30 – 13:00 eta 15:00 – 16:30) Ikastetxean bertan jorratuko dira.

– Lehenengo eta behin tutorearekin kontaktuan jartzen:

* Agenda edo ohar baten bidez, jorratu nahi den gaia zehaztuz.

* Telefonoz.Idazkaritzan mezua utzi behar da eta tutoreak deituko zaituzte.

* Zalantzakedukiz gero Zuzendaritzarekin hitz egin.

Umeak klasean edo pasiloan dauden bitartean ezin izango du inork geletara joan, ez badu aldez aurretik hitz ordua (aita, ama edo legezko tutorearekin soilik hitz egingo da).

– Umeren bat berandu heltzen bada (zentroak bidalitako ereduari jarraituz, idatziz ohartaraziko da, ahal den neurrian), sarreraraino hurbilduko duzue eta norbaitek gelara lagunduko du (beharrezkoa bada), sarrera liburuan sinatu beharko duzuelarik.

– Ordutegi barruan umeren batek alde egin behar duenean (aldez aurretik jasotako eredua erabiliz idatziz abisatu), bere bila etorri behar  duzue. Ez da gelara joan behar, ikasleari abisatuko zaio, eta irteera liburuan jasotzen duen helduak sinatu beharko du.

JANTOKIA: 

Amayak darama horren ardura, berarekin bazkalorduari (13:00 – 15:00) dagokion guztia argituko duzue:

– Telefonoz (13:00 baino lehenago) .

– Hitz ordua eskatuz.

GARRAIOA: 

Zerbitzu honen arduradunarekin hitz egiten da zuzenean.

– Edo bestela arazoren bat egonez gero Zuzendaritzan.

– Zerbitzu honen araudia bidaltzen dizuegu.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK: G.E.k antolatzen ditu. Hauei dagozkien zer edo zer komentatzeko G.E.ko arduradunekin hitz egiten.

Ikastolako funtzionamendu on bat izateko, mesedez protokoloa jarraitu eta mezu guztiak idatziz igortzea derrigorrezkoa da.

2. SARRERA-IRTEERAK

GOIZEAN:

Oinezdatozenak 9:30etan sartuko dira burnihesitik, patioan dagoen zaintzaileak bakarrik autobusekoak zaindu behar dituelako.

  • LehenHezkuntzakoek eta 5 urtekoek zentroko 1. solairura doan goiko pasabidetik sartu behar dute.
  • HaurHezkuntzako gainontzekoak sarrera nagusira doan “rampa”tik sartuko dira.

ARRATSALDEAN:

  • Etxetikdatozenak 15:00etan sartuko dira (burnihesitik).
  • HaurHezkuntza eta 1. zikloko ikasleria ate nagusitik, frontoian dagokion iladan kokatzeko, aterako da. Bila datozenak lurrean dagoen marraren atzean jarriko dira, seme-alaben taldearen aurrean. 16:30etan txirrinak jotzean, irakasle arduradunak umeak banatuko ditu.

Gurasoei eskatzen dieguna zera da:

  • Ikastolaradoan aldaparen igoeran haien autoak aparka ez ditzatela, oso  arriskutsua delako eta autobusak ezin duelako ez sartu ez irten.
  • 16:30etanautobuseko umeak zaintzailearen ardurapean geratuko dira.

Gainontzeko guztiek ikastolatik atera beharko dute, ordu hortatik aurrera ikaslea jaso duen nagusiaren ardurapean egongo da.

EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN ARAUDIA JARRAITUZ,   HAUR   HEZKUNTZAKO   ETA   LEHEN HEZKUNTZAKO  LEHENENGO   ZIKLOKO   IKASLERIA BAIMENDUTAKO NAGUSI BATEK JASO EGIN BEHARKO DUELA GOGORA ARAZTEN DIZUEGU.

3. AUTOBUSA

Eusko Jaurlaritzak ezarritako araudia jarraituz eta honen agindupean, autobusaren erabiltzaileentzako arauen laburpena, gure Ikastetxera egokiturik bidaltzen dizuegu.

Autobusak bidai bakarra egiten du, La Magdalenatik  9:00etan , Sanfuentes (eliza), Postas, Udaletxea, El Cerrotik pasatuz eta 9:15an ikastolara

helduta.

Ume hauek zaintzailearekin, patioan egongo dira 9:30ak arte (txirrinak jo arte).

Arratsaldeko irteera:

  • Umeakfrontoian 16:30etan autobuseko zaintzaileak hartuko ditu. Itzultzeko bidaia El Cerrotik hasiko da, Udaletxetik, Postas, Sanfuentes (eliza), La Magdalenan 16:45ean bukatzen duelarik.

Kurtso hasieran, zaintzaileari umeen zerrenda emango zaio, telefono zenbakiak eta geralekuekin. Horrez gain, geraleku bakoitzeko, gurasoen bi telefono mugikorren zenbakiak izango ditu, atzerapena egon ezkero abisatzeko.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko umeak heldu batek jaso behar ditu derrigor. Kurtso hasieran dokumentua bete behar duzue arduradun horren izena jakiteko (aldaketarik ez badago iazko berdinak mantenduko dira). Egunen batean beste pertsona batek hartu behar badu umea, pertsona hori nor den ohartxo baten bidez jakin arazi behar diguzue.

Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko umeen kasuan, gurasoek ea umea bakarrik joango den geltokitik etxera edo pertsonaren batek jasoko duen azalduko dute (datu hau 3. mailakoei eskatuko zaie eta gainontzekoetan iazkoa mantenduko litzateke).

Autobuseko araudia:

  • Dagokizuengeralekua errespetatu behar duzue. Ikastolako Zuzendaritzaren baimenik gabe ez dago geralekua aldatzerik (beronek E. Jaurlaritzaren Garraio Sailarekin bideratuko duelarik). Edozein aldaketa burutzeko benetako zioa izan behar dugu eta kurtso osorako, goiz eta arratsaldeko zerbitzuan.
  • Norbaitekautobusa egunero erabili beharko balu baina norberaren gauzak direla eta, puntualki ez badu arratsaldeetan erabiltzen, ohar idatzi baten bidez (ez ahoz, ez telefonoz) autobuseko zaintzailea jakinaren gainean jarri beharko Ohartxo horretan umearen izena, eguna eta aita/amaren sinadura agertu beharko da. Egoera hori kurtso osoan zehar mantenduko balitz, irailean ohar idatzi    baten bidez      komunikatu     beharko      da, kontrako berririk      jaso     arte baliagarria izango delarik.
  • Autobusakez du ez dagozkion beste geldialdirik egingo.
    4. JANTOKIA

    Eskola jantokiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren kudeaketa zuzeneko  plangintzaren barruan dago. Esleipena Tamar S.L. catering enpresak du.

    Jantoki kudeaketarako arduradunak zentroaren izenean egiten du lan eta edozein arazo konpontzeko edo argitzeko beregana jo beharko dute interesatuok. Familiekin bilduko da aldez aurretik hitzordua eskatuta.

    Eskola jantokia zentroak familiei eskaintzen dien borondatezko zerbitzu bat da, berezko helburu eta araudiaz, AJAn islaturik. Janari kantitateak Tamar enpresak ezartzen ditu, Sailaren onespenaz, eta zentroan edonork kontsulta ditzake.

    Ohiko bazkalkideak zerbitzutik kanporatuak izan daitezke, espediente baten irekieraren ondorioz, AJAn dagoen protokoloa jarraituz. 

    Janari batekiko inkonpatibilitaterik balego mediku agiri baten bidez Zuzendaritzan jakinarazi beharko da umearen enpresarako fitxan ager dadin. Erlijio aukeragatik eta barazkijale izateagatik janari berezia eskatu daiteke. 

    Ikasle bat jantokira etorri ezin denean, aukerarik bada 24 ordu lehenago abisatzea komenigarria litzateke, janaria alferrik ez eskatzeko, eta gaixo egon ondoren familiak berri emango dio ikastetxeari.

    Jantokian huts egiteak 5 egun baino gehiago irauten duenean, aldez aurretik abisaturik, eta Hezkuntza Sailaren jantokiko beka hartzailea ez bada, kuotaren %50 kitapena egingo da. Eguneroko menuaren prezioa Eusko Jaurlaritzak jartzen du; eskolak kopuru bereko 10 hileroko fakturatuko ditu, eta ekaineko kuotan dagokion kitapenak egingo dira. 

    Iraileko erreziboa hilaren 19an igorriko da, eta beste hileetan 5ean. Familia baten kontuan aldaketarik balego Zuzendaritzan jakin arazi beharko da.

    Egun osoko irteeretan ikasleriari eramateko menua emango zaio; baten batek nahi ez balu eta etxetik janaria ekarriz gero ez du kitapenerako eskubiderik.

    JANTOKIAREN KUDEAKETA

    Bazkaltzeko bi txanda egingo dira: 13:00etan Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntzako 1. Ziklo eta 2. ziklokide batzuentzat eta 14:00etan Lehen hezkuntzako 2. Zikloko gainontzekoak eta 3. Ziklotarako. 

    Jantokiko pertsonalgoa honako hau da: Hezkuntza Saileko irakasle arduradun bat, officeko bi arduradun eta jagoleak, sailak zehaztutako ratioaren arabera. Hiruhilabetero enpresak familia bakoitzari menuen informazioa bidaliko dio.

    Egunero bazkaldu dutenaren informazioa 2 urteko ikasleen familiek jasoko dute, 3 urtekoek lehenengo hiruhilekoan eta gero hilero, eta besteek hiruhileko noten txostenarekin batera eramango dute, familiak sinaturik itzuli beharko dena.

    Gaixotasun edo beste arrazoiren bategatik familiak ikaslearen ardura hartu beharko duenean telefonoz jakin araziko da, eta jasoketa ezinezkoa balitz protokoloaren
    arabera jokatuko da.

    Jantokiaren helburu orokorrak 

    • Garbitasun eta elikadura ohitura osasuntsuak bultzatu.
    • Autonomia, autoestimua, sozializazioa eta ordena ohiturak bultzatu.
    • Inguru honetako tresneria ezagutu eta erabili.
    • Berdinekiko partekaturiko aisialdian ikasleria orientatu.
    • Jagole taldearekiko ikasleri nagusiaren elkarlana sustatu.
      5. HAURHEZKUNTZAKO ARAUDIA

       

      1. ORDUTEGIA:

      9:30 – 13:00

      15:00 – 16:30

      Lehenengo klase egunetik3, 4 eta 5 urtetako umeak bakarrik sartuko dira, gurasoak sarrerako atean geratuz. 2 urtetako umeekin bi une bereiztuko ditugu:

      1.- Normalizazio prozesuan dauden bitartean, barruraino gurasoekin sartuko dira irakasleen aholkuak jarraituz.

      2.- Prozesu hau bukatzen denean, bakarrik sartuko dira.

      Umeen bila datozen nagusiek , marra atzetik dagokien zutabearen aurrean itxaron beharko dute.

      Betiko ordutegiz kanpo etorri ala joan behar dutenean, medikua dela e.a…. errekreo ordutan izatea saia zaitezte: 10.50 – 11.35. Ikastolak emandako eredua erabiliz, idatziz aldez aurretik abisatu behar da.

      Gelako dinamika ez apurtzeko sarreran puntualak izatea eskertuko genizueke, baita irteeran ere.

      2. ETORTZEA

      Klasera erregularki etotzea garrantzi haundikoa dela gogorazten dizuegu. Zeozergatik, etorri ezin dutenean, abisatzea komenigarria da.  

      Erregulartasun hori arrazoirik gabe betetzen ez bada, ikastolako zuzendaritza taldeari jakin araziko zaio.

      3. GAIXOTASUNAK – SENDAGAIAK

      Umeek osasun egoera onean etorri behar dute ikastolara. Haurrek sukarrez, beherantzekoaz edota kutsakorrak diren gaixotasunez ez dute  klasera etorri behar.

      Umeren bati zorriak edota bazpiak ikusten bazaizkio, bidaliko zaizuen protokoloa jarraitu, besteak kutsa ez daitezen. Irakaslegoak ez dio inori sendagairik emango. 

      4. JANTZIAK – OINETAKOAK

      Umeek arropa erosoa ekarriko dute, txandala egokiena delarik, petoak, tiranteak, gerrikoak ekidituz. Amantalaren erabilpena aukerakoa da. Hau erabili ezkero, jantzita ekarri eta eramango dute. Psikomotrizitate egitea tokatzen zaienean, jantzi eta eranzteko oinetako erosoak ekarri behar dute ( belkrodunak egokienak dira ).

      2 urtetako umeek izenarekin markatutako motxila batean aldatzeko arropa eta dodotisak ( behar izan ezkero ) ekarriko dituzte.

      3 urteko gelako umeek lehenengo hiruhilabetean aldatzeko arropa motxila batean izenarekin markatuta ekarriko dute.

      Gainontzeko ikasleentzat ikastolan bertan badaukagu arropa. Hau erabiltzen badute ahalik eta lasterren garbirik bueltatu behar da.

      5. GELAKO ARROPAREN GARBIKETA

      Hiruhilabete bakoitzaren bukaeran, gelako arropa ( jantziak, ohialak, maindireak…) klaseko taldeen artean banatuko da oporren ostean garbiriekartzeko.

      6. JANARIA – GAILETAK – URTEBETETZEAK

      Umeek ez dute ikastolara goxokirik ekarriko, gelakide guztien artean banatzeko ez bada.

      Txandaz, gaileta kutxa bat eskatuko zaizue gelan jateko atsedenaldira irten aurretik.

      Urtebetetzeak, gehienetan, arratsaldez ospatuko dira. Banakako poltsak edo guztiontzako azkaria ekartzea zuen esku geratzen da. 2 urteko  gelan goizez ospatuko dira. Zentrutik kanpo egingo diren ospakizunetarako ez da gonbidapenik ikastolan banatuko. Oparitxoak ekarri ezkero, ume guztiontzat berdina izan behar du sexu arteko ezberdintasunik egin barik.

      7. JOSTAILUAK

      Ez da komenigarria bi eta hiru urtetako umeek jostailurik ekartzea beste lagunekin konpartitzeko sortzen diren arazoengatik. Lau eta bost  urtetakoek ekar ditzakete, gal edo apur daitezkela jakinda, hori bai gelatik atera gabe.

      8. BILERAK – TXOSTENAK

      Bilera orokorra bat izango da, kurtso hasieran. Banakako elkarrizketak kurtsoan zehar bitan egingo dira. Txosten idatziak hirutan banatuko dira hiruhilabete bakoitzaren bukaeran. Irakaslegoarekin hitz egin nahi baduzue, aldez aurretik zentruak bidalitako ereduaren bitartez hitzordua eskatu.

      9. KARPETAK

      Hiruhilabetero ikastolan egindako karpeta batetan, gelako lanak etxera eramango dituzte. Hurrengo egunean hutsik bueltatuko da, ekainean  izan ezik.

      Lau eta bost urtetako umeek ingelesarako beste karpeta bat izango dute. Arlo honetako lanak bukatzen dituztenean etxera eramango dituzte bertan gordetzeko eta karpeta hutsik itzuliz. Fitxa hauek ikasturte amaieran eskatuko zaizkizue.

      10. IKASTOLA KANPOKO EKINTZAK

      Ikaslego osoa ekintza hauetan parte hartzea oso komenigarria da, barrukoak bezain garrantzitsuak direlako. Aldez aurretik abisatuko dizuegu parte hartzeko banan banako baimena idatziz eskatuz .

      Irteeretan, aldez aurretik ordaintzen den dirua ,haurraren hutsa gertatzen bada , ezin izango da beti bueltatu.Hau da :

      –      Autobuserako dirua ezin da inoiz bueltatu

      –      Sarrerarako berriz, momentuan ordaintzen bada posiblea izango da bueltatzea , baina aurretik ordaintzen bada ezinezkoa izango da .

      OHITUREN IKASKETA

      Umeen autonomia progresiboki garatzeko asmotan, komenigarria izango litzateke, adinaren arabera, ohitura batzuk irakastea. 

      • Garbitzean: txisa eta kaka eskatzea sudurra, eskuak, hortzak… garbitzea
      • Janztean: arropa eta oinetakoak jantzi eta erantzi kremailerak, botoiak…. lotzea eta askatzea
      • Jatean: laguntzarik gabe aritzea birrindu gabe jatea era egokian jezartzea tresnak ondo erabiltzea
      • Etxean laguntzean: batzen ikastea lanetan parte hartzea