Kaixo familiak, egun hauetan etxetik lan egin ahal izateko honela jokatuko dugu:

Haur hezkuntzan irakasleek wasap bidez lanen proposamenak bidaliko dizkiuete eta lan horien jarripena egingo dute familiei informazioa eskatzen.

Lehen hezkuntzan, ikastolako ordutegia etxean mantentzea egokiena dela pentsatzen dugu. Hori bai, familia bakoitzaren eskuetan mantentzea edo ez.

Egunero 16:30etan baino lehen, hurrengo eguneko ordutegia eta egin beharreko lanak bidaliko dizuegu wasapera. Familiak ikasteko lekua, baliabideak eta ordutegia antolatu beharko du.

Baliabide digitalak ez dituzten familiei , paperean ikastolan banatuko diegu (wasap-etik esango dizuegu noiz eta nola)

Bidaliko lan guztien jarripena eta ebaluaketa, irakasleek egingo dute

Ikasleen arteko kontaktua mantentzeko eta lagunak nola dauden ikusi ahal izateko, telebista/irrati Saioa, egunkaria eta txikiweba egiten jarraituko dugu.

 

Guzti hau egin ahal izateko, guztion ahalegina behar dugu, bai ikasleak, familiak eta irakasleak….guztion artean aurrera!!