
IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA
1. SARRERA
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP) ikastetxearen erabaki eta proiektu handiei gorputza, koherentzia eta orientazioa ematen dien agiria – da. Eskola-komunitateak, bere autonomiaren bidez, ikastetxe honetarako osatutako hezkuntza-aukera adierazten du bertan.
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP), ondorioz, proposamen integrala eta globala da; gurew ikastetxearen ezaugarrien analisia aintzat hartuta, bere ezaugarriak, balioak, printzipioak eta helburuak zehazten ditu, eta horiek nola bete adierazten du.
IHPk hezkuntza-asmo argia du, komunitateak hezigaiarentzat finkatutako aukera eta horretara xedatutako bitartekoak adierazten dituelako. Halaber, Ikasle guztiei kalitateko hezkuntza ekitatiboa emateko konpromisoa islatzen du, gizarte-bizitzarako beharrezko gaitasunak eskura ditzaten eta, horien bidez, eskola-arrakasta lor dezaten.
Aldi berean, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua familien, ikasleen eta ikastetxean aritzen diren profesionalen arteko elkargunea da. Gune horretan, eragile bakoitzak hezkuntzari buruz duen ikuspegia eta ikastetxearen ingurunearen interpretazioa plazaratuko ditu, eta guztien artean, hezkuntza-jarduerak oinarri izango dituen konpromisoak adostuko dituzte.
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP), ikaslea ardatza izanik, eskola elkarte osorako hazkunde proiektua da.
2. ZENTRUAREN TESTUINGURUA
2.1 Udalerria
“Etorkizuna Ikastola” zentro publiko bat da. Gallartan, Abanto-Zierbena udalaren auzo bat, Bizkaiko Meatzalde delakoaren biotzean, kokatuta dago. Bere biztanleria nagusiki langilea da, eta maila sozioekonomikoa ertain-txikia da. Gaur egunean, langabezia tasa %13 ingurukoa da, batez ere 16 eta 25 urte bitarteko biztanleei eragiten die.
Biztanleria 10.000 biztanle ingurukoa da, eta atzerritarren etorrera, puntu geografiko desberdinez datozenak, gero eta ugariagoa da (Europa, Afrika, Asia, Erdi eta Hego Amerika…). Hauekin batera, kultur eta behar ezberdinak ailegatzen ari dira ere (gizarte, erlijio, elikagaikoak…), eta hauei, nola ez, erantzuna eman beharko zaie.
Euskal biztanleen ehunekoa, %30 ingurukoa da, baina euskararen erabilera ez da, oraindik, normalizatu udal mailan. Jarduera sozioekonomikoaren funtzionamendu arruntarako behar diren oinarrizko zerbitzuak nahikotzat har dezakegu.
2.2 Zentroa
Arkitekturaren aldetik, gure zentroa txikia da baina espazio mota guztiak ditu. Hau dela eta, goi mailako hezkuntza giro familiar batetan bermatzen dugu.
Barrutik, alde batetik, gelak zabal eta distiratsuak dira eta bestetik, hurrengo urtetan etorkizunari aurre egiteko beharrezkoak izango diren bitarte teknologikoak hornituta daude. Halaber, gimnasio handia eta guztiz hornituta dago, horrez gain, rokododromoa ere badu.
Orientazio ikasgelan, profesionalek, beraien lana garatzeko bitartekoak,bai teknikoak bai didaktikoak, eskura dituzte. Horrez gain, musika eta ingelesezko ikasgela zehatzak, ahaztu gabe, gure eguneroko lanean funtsezkoak diren eremuak, hau da, irrati eta telebistako estudioak, ere ditugu.
Aurrekoak, komunak, aldagelak, dutxak eta zenbait zerbitzu zehatzak (jantokia, “pequeños madrugadores” delakoa…) emateko baliogarriak direnekin osatzen dira.
Kanpotik, txikienek, jolastokia eguneratuta batean gozatu dezakete, eta ikaslego osoak, gure kanpoko jolastoki zabaletan, eta frontoi bat integratzen duen patio estalita batetan. Eremu berde eta zuhaitzetarako sarbidea ere badugu, zein beharren arabera, helburu didaktikoetarako, erabil dezakegun.
3. ZER NAHI DUGU LORTU: HELBURUAK ETA LEHENTASUNAK
Gure proiektua, berdintasuna, alkartasuna, tolerantzia, justicia, askatasuna, espiritu kritikoa eta parte-hartzailea, pluraltasuna, ekologia, laikotasuna…baloreetan, oinarrituta dago. Balore hauek, gure ikaslegoaren nortasunaren zatiak izan behar direla uste dugu. Hau dela eta, gure eguneroko hezkuntza praktika agertuko dira.
Gure helburua pertsonaren garapen integrala eta armonikoa da (aspektu emozionalak, kognitiboak eta afektiboak), eta honekin batera, biziko diren munduan, beti aurreko baloreetan oinarritutako, prestakuntza. Honetarako, izaten, bizitzen eta ikasten ahalbideratzen duten egoera eta egiturak sortu nahi ditugu ikastetxean.
Publikoa den heinean, gure hezkuntza konpentsatzailea eta ideologikoki anitza izango da: ikasleen artean egon daitezkeen mota guztietako desberdintasunak konpentsatzen ahaleginduko da eta, era berean, nahiz eta bertan pentsaera guztiak tokia izango duten, eskolak ez du bereziki bat bera ere bultzatuko.
Euskalduna izanik, ikasleak euskalduntzeaz gain euskara beraren normalizazioa bilatzen duen eskola izango da. Azkenik, eguneroko errealitatean murgilduta bizi den eskola bat nahi dugu, Berritzailea eta Gaurkotua izango den eskola bat.
4. NOLA LORTU NAHI DUGU : CURRICULUMAREN ETA<br /> ANTOLAMENDUAREN ESPARRUA
4.1. Gure ildo estrategikoak
4.1.1 Hezkuntza-komunitatearen prestakuntza
Hezkuntza-komunitateak eragin nabarmena du ikasleen ikaskuntza-prozesuetan. Ikasleek berdinen artean eta helduekin testuinguru formal eta ez-formaletan ezartzen diren interakzioen bitartez ikasten dute. Ikasle bakoitza osorik garatzea lortzeko, ezartzen dituen harreman guztien bitartez, bere ikaskuntza-prozesuan eragina duten guztiek printzipio, helburu eta jardun-ildo berdinak izatea beharrezkoa da. Horretarako ezinbestekoa da hezkuntza-komunitate osoaren prestakuntza, irakasleak, zuzendaritza-taldea, irakasle ez diren langileak eta familiak barne.
Emaitzarik onenak dituzten hezkuntza-sistemen ezaugarrietako bat da bertako irakasleek prestakuntza sendoa, bokazio handia eta motibazio handia dituztela eta beren ikasleen aurrerapenarekin konprometituta daudela. Ildo horretan, hezkuntza hobetu nahi duen edozein aldaketa, aldaketa horren agente nagusiak, hots, irakasleak, baldintzatzen du, irakaskuntza-kalitatearen hobekuntzak hezkuntzaren kalitatearen hobekuntza baldintzatzen duelako.
Familiei dagokienez, haien prestakuntza eta parte-hartzea funtsezko kate-maila dELA hezkuntza-arrakastaren ekuazioan uste dugu. Familiak ikastetxera hurbiltzeak, koordinatuta lan egiteak, ondorio gisa ekartzen du eskolarekiko konfiantza handitzea, bizikidetza hobetzea, ahaleginak koordinatzea, eta haurrek irakaskuntzan oinarrituta jasotzen dituzten elkarreraginak handitzea. Komunitate osoak elkarrekin lan egiteak eskola gune seguru bihurtzea, absentismoa gutxitzea, ikasleek ikasteko aukera gehiago izatea eta, beraz, ikaskuntzaren emaitzak modu ikaragarrian hobetzea. Hau dela, hainbat aukera sortuko dira familiak informatuta egoteko, komunitatean dauden baliabideak eta ikastetxean egiten diren jarduerak ezagutzeko, eta beren seme-alaben ikaskuntzan laguntzeko eta haien aurrerapenei dagokienez adi egoteko.
Berdinek eta ikastetxeak bultzatutako ikaskuntza eta garapen propiorako aukerak eskaintzen dituzte irakasleak prestatu eta trebatzeko programek. Prestakuntzari dagokionez, “lankidetza-praktika edo lankidetza profesionala” deitutako eredua azpimarratu behar da. Eredu horretan, irakasleek beren berdinekin lankidetzan jardunez ikasten dute, baterako lanak eta eskola irekiak eginez, eta lankideen irakasle aholkulari eta hezitzaileekin. Lankidetza profesionala dago ikasgeletan funtzionatzen duena zehatz-mehatz aztertuz eta norberaren eta besteen praktika hobetzeko konpromisoa hartuz. Era berean, Administrazioak eskeintzen dizkigu errekurtsoak erabiliko ditugu (Berritsegune, Irale…)
4.1.2 Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunari erantzuna
Gizarteak, eta derrigorrezko eskolak haren zati den heinean, aniztasunari erantzun behar dion moduaren aipamena egiten duen kontzeptua da inklusioa; praktikan, orain arte ikaslearengan bakarrik fokalizatuta zegoen hezkuntza-erantzunaren ardatza eskola-testuinguru arruntera lekualdatzea dakar. Eskola inklusiboak bermatzen du haur guztiek hezkuntzarako sarbidea izango dutela, baina ez edozein hezkuntzara, baizik eta kalitatezko hezkuntza batera, aukera berberak emango dituena, justua eta ekitatezkoa denontzat.
Hezkuntza inklusiboak bere ikasgeletan aniztasunaren adierazpen guztiak biltzen ditu, baina modu bereizian. Gizartean dagoen aniztasuna gure zentroan ere ikusten da, baita hari buruz egiten den balioespena ere, hainbat adierazpenen bitartez: kulturen, gaitasunen, sexu-orientazioaren, generoaren eta baliabide sozioekonomikoen aniztasuna. Mehatxatuen dauden kolektiboak, hezkuntza inklusiboan arreta gehiago behar dutenak, aniztasun horietako asko dituztenak dira, desparekotasunak direnean edo diskriminazio-moduan atzematen direnean.
Aurrekoa eta gure testuingurua kontuan izanik, arlo hauei ekin beharko diegu
– Aniztasuna balio bat bezala kontuan hartu eta tratatzea.
– Genero-berdintasuna.
– Diagnostiko Ebaluazioan ebaluatutako konpetentzien emaitzak hobetzea, gizarte- testuinguru behartsuei lotuta dauden ikasleei dagokienez.
– Bikaintasun-mailak handitzea.
– Errepikapenen indizea minimizatzea.
– Hezkuntza-praktika inklusiboak sustatzea.
– Irakasle guztiek hezkuntza-laguntzan parte har dezaten bultzatzea.
– Tutoretza bultzatzea eta tutoretza indibidualizatua indartzea.
– Balio erantsi handiagoa duten metodologiak indartzea.
Bestalde, ezinbestekoa da sarbidea eta benetako parte-hartzea hobetzea, zenbait neurri indartuta honako hauek lortzeko:
– Absentismoa desagerraraztea.
– Detekzio eta erantzun goiztiarra Hezkuntza Laguntzako Premia Espezifikoei dagokienez.
4.1.3 Elebitasuna hezkuntza leaniztunaren baitan
Kontuan izan behar da XXI. mendeko euskal gizarteak eleaniztuna izan nahi duela eta, beraz, eskolak nahitaez herritar eleaniztunak lortzen lagundu beharra duela. Horregatik, mundu gero eta elkarlotuago honetan –non hainbesteko garrantzia duten jakintzaren gizarteak, informazio- eta komunikazio-teknologiek eta pertsonen mugikortasunak–, hizkuntza ofizialez gain jakin behar dira, ezinbestean, hizkuntza global esaten zaienetako bat edo batzuk, eta era horretan bultzatu pertsonek elkar ezagutzea, ideiak trukatzea eta kulturek elkar ulertzea.
Gure zentroan hezkuntza eleaniztunak euskara izan beharko du ardatz, era horretan gainditu ahal izateko bi hizkuntza ofizialen arteko desoreka –gaur egun gaztelaniaren aldekoa–, eta bi hizkuntzen berdintasun soziala eta ikasleen aukeraberdintasuna sustatzeko. Horregatik, euskara ohituraz eta modu normalizatuan erabiltzen dela bermatuko da, barruko nahiz kanpoko jardueretan eta, oro har, eskolako ekintzetan
Gure egoera eta testuingurua kontuan izanik, jarraitzen duena ere proposatzen dugu:
– Ikasleen hizkuntza-konpetentzia hobetzea euskaran eta ingelesean
– Ingelesezko irakaskuntza areagotzea eta zabaltzea.
– Ingelesa eta ingelesez, eta euskara eta euskaraz irakasten duten irakasleen hizkuntza-eguneratzea bultzatzea.
4.1.4 Ikasmaterialak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak
Material didaktikoak honela ulertzen dugu: ikasleei nahiz irakasleei irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak planifikatzen eta/edo garatzen eta/edo ebaluatzen laguntzea helburu duten eta horretarako propio sortuak izan diren materialak.
Material didaktikook ikasle eta irakasleen esku dauden baliabideak dira, beraz, malgutasunez erabili behar dira, testuinguruak agindutako egoeretara, gure zentroaren beharretara eta ikasleen ezaugarrietara egokituz.
Eskarmentuak erakusten digu material didaktikoak ezinbesteko baliabideak ditugula, gure hezkuntza-eredu pedagogikoa ezarriko bada, eta irakasleek irakaskuntzan ematen duten denboraren ehuneko luze batean erabiltzen dituztela material didaktikoak. Baina material didaktikoek, berek bakarrik, ez dute ezertxo ere aldatzen, ikasle zein irakasleek lortu nahi dituzten helburuak erdiesteko eskura dituzten tresna, baliabide edo bitartekoak baino ez baitira materialok. Ikasle eta irakasleei laguntzea eta haien zerbitzura egotea, horixe da material didaktikoen funtzioa, baina ez, inolaz ere, haiek ordezkatzea.
Hau dela eta, hurrengoa proposatzen dugu etorkizunari begira: material didaktikoak sortzea eta erabiltzea eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan txertatzea. Proposatzen dugun hezkuntza-eredu pedagogikoarekin koherenteak izateko, ikasmaterialek gutxienez honako ezaugarri hauek beteko dituzte:
– Ikasleen irteera-profilean definitutako oinarrizko konpetentziak lortzearen alde egitea.
– Adierazpenezko, jarrerazko eta prozedurazko edukiak hautatzea, garrantzi soziokultural, zientifiko, funtzional eta pedagogikoko irizpideak kontuan hartuta, baina aldi berean ulerturik edukiok ikaslearen esku jarritako baliabideak baino ez direla, eta egoera-familia bati aurre egiteko gai dela erakusteko balio diotela.
– Euskal curriculum espezifikoari eta gainerako esparru guztiei dagozkien adierazpenezko edukiak uztartzea, eta, horretan, neurritasunari eta ikuspegiari dagokienez, orekaz jokatzea.
– Zehar-prozedurak eta prozedura diziplinarrak sistematikoki nahiz esplizituki irakasteko irizpideak ematea.
– Hizkuntzei buruzko planteamendu integratu eta integral bat egitea curriculummaterialetan.
– Baliabide digital eta mediatikoak normaltasunez uztartzea diziplina-arlo guztietan, baita beste baliabide batzuekin batera ikasten jarraitzeko aukera ematen duten jarduera guztietan ere.
– Zenbait orientabide proposatzea, eta autoebaluazioa, ebaluazio diagnostikoa eta ebaluazio hezigarria lantzeko proposamenak egitea, baita ikasitakoak indartzekoak eta aniztasunaren trataera sakontzekoak ere.
– Ebaluazio egiaztatzaile edo batutzailea lantzeko proposamenak egitea
4.1.5 Ebaluazioa eta ikerketa
Hezkuntza-prozesuaren eta emaitzen garapenean eragina duten elementuen ebaluazioa, baita haiei buruzko ikerketa ere, beharrezkotzat hartzen ditugu ondo oinarritutako berrikuntzarako eta gure hezkuntza-sistema hobetzeko.
Ebaluazioa prozesu konplexua da, alderdi ugari eta askotarikoak dituena, ikaskuntza-prozesuak osagaitzat dituen elementu guztiak tartean hartzen dituena: ikasleak, irakasleak, familiak, curriculuma, metodologia, baliabideak, ikastetxea, hezkuntza-sistema, testuingurua eta hezkuntza-eskaerak, eta abar. Elementu horiek guztiak ebaluatu egin daitezke, eta ebaluazio horien emaitzak ikerketa-prozesuen pean jarri behar dira, hezkuntza-sistemaren hobekuntzan eta berrikuntzan eragina duten neurriek oinarri gisa har ditzaketen jakintza berriak sortzeko xedez. Ildo estrategiko honen xedea ikasle, irakasle eta hezkuntza-sistemaren ebaluaziora mugatzen da, baita ebaluazio horien eta gure hezkuntza-sistemaren berrikuntza eta hobekuntzari lotutako beste alderdi batzuen emaitzen ikerketara ere.
Ikasleen ebaluazioari dagokionez honako arlo hauek proposatzen ditugu:
– Konpetentzien hezkuntzaren ikuspegiarekin egiten den ikasleen ebaluazioaren koherentzia, eta ikasleen irteera-profilean definitutako oinarrizko konpetentzia guztiak arian-arian ebaluatzen ditugula ziurtatzea.
– HHPK Sailak egindako kanpo-ebaluazioaren eta ikastetxeek egindako barne-ebaluazio diagnostiko nahiz etengabearen planteamendu osagarri bat egitea.
Hezkuntza-sistemaren ebaluazioaren eta ikerketaren eremuan, honako ekintzak proposatzen ditugu:
– Ebaluazioa eta ikerketa alderdi esanguratsuetara orokortzea ildo estrategiko guztietan.
– Ikerketen ondorioen eta ebaluazioen emaitzen gaineko hezkuntza-berrikuntzak babestea.
– Guneen eta denboraren berrantolaketari buruzko ikerketa eta esperimentazioa egitea, konpetentzien hezkuntzaren planteamenduarekin bat etorriz.
4.2 Helburuak
A) Garapen emozionala: Jarrera aktibo eta eraikitzailea garatu, auto-konfidantza eta oreka emozionalean oinarrituz.
A.1) Auto-ezagutza eta auto-estimua:
– Ikasleak dituen ezaugarri, gaitasun, muga eta aukeren kontzientzia hartzen joan dadila, identitatea eraikiz eta indartuz.
-
– Ahalmenetan oinarrituz, gaitasunak garatzeko eta mugak gainditzeko nahia sustatu.
A.2) Auto-konfidantza:
– Haurraren auto-konfidantza sendotu eta izaera ekintzailea garatu.
– Erabakiak hartzen ikasi
– Hautuak eta proiektuak egiteko eta aurrera eramateko gaitasuna landu, zailtasunari aurre egiteko ekimena eta konfidantza izanik.
A.3) Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikasi:
– Bere gorputza ezagutu eta onartu.
– Norbere osasun fisiko eta psikikoa zaindu.
A.4) Oreka emozionala:
– Nork bere buruarengan erreparatu, bizitzen ari dena ulertzen saiatuz.
– Emozioen onarpena eta erregulazioa landu eta barne mundua eta afektibitatea adierazten ikasi.
– Emozio eta gertaera positiboak disfrutatu, jarrera baikorra garatuz.
B) Garapen soziala: Elkarrekin bizitzen ikasi, besteekiko harremanak disfrutatu eta talde lana egiteko gaitasuna garatu.
B.1) Harremanak:
– Besteen kontzientzia hartu eta ulertzen saiatu.
– Ezaugarri indibidualak onartu eta baloratu, jarrera diskriminatzaileak saihestuz.
– Adiskidetasuna baloratu eta gozatu.
– Nork bere ideiak eta interesak azaldu eta defendatzen ikasi eta besteen ikuspegiak errespetatu.
B.2) Elkarbizitza:
– Harremanetan eta iharduera sozialetan gizarteko arauak eta ohiturak bete, elkarbizitzarako behar diren gaitasunak landuz.
– Gizakioi dagozkigun eskubide eta betebeharrez jabetu.
– Gatazkak bizitzaren parte direla ikasi eta konponbidea jarrera eraikitzailez bilatu, elkarrizketa eta arau demokratikoak erabil
– Denon eskubideen arteko oreka etikoa bilatuz.
B.3) Kooperazioa:
– Kolaboratzeko gai izan, laguntza onartzen eta eskaintzen ikasi.
– Elkar-eragintzak ikasteko eskaintzen dituen aukerak erabili eta talde lana egiteko estrategiak ikasi.
– Pentsamendu kritikoa praktikatu eta kritikak onartu, norberaren eta taldearen hobekuntzarako erabiliz.
B.4) Kolektibitatea:
– Euskal errealitate kulturala eta soziolinguistikoa ezagutu eta partaide sentitu, aniztasuna aberastasun eta eskubidetzat hartuz.
– Kultura eta arte-adierazpenak ezagutu, baloratu eta gozatu; sentiberatasun artistikoa eta sormena garatu.
– Kolektibitatearekiko zerbitzuetan konpromezua hartzeko jarrera aktibo eta arduratsua izan.
– Izadiaren legeak eta funtzionamendua ezagutu.
– Izadiaz arduraz gozatzen ikasi, ekosistema osasuntsu eta iraunkor bati eusteko, eta ikuspegi ekologikoa bat garatzeko.
C) Garapen kognitiboa: Ikasten eta pentsatzen ikasi; ikasitakoa erabiltzeko eta etengabe ikasteko gaitasuna garatu.
C.1) Jakinmina sortu:
– Ikaslearen motibazioak eta interesak zabaldu eta areagotu.
– Zailtasunak gainditzea eta lorpenak jasotzea gozatu.
– Ikasten disfrutatu.
C.2) Pentsatzen ikasi:
– Problemak identifikatzen, planteatzen eta ebazten ikasi.
– Eguneroko bizitzan aplikatzeko gaitasuna landu.
C.3) Ikaskuntza autonomoa bultzatu:
– Iharduerak autonomiaz eta arduraz egiten ikasi.
– Helburuak lortzeko behar den esfortzua baloratuz eta onartuz.
C.4) Ikasten ikasi:
– Ikasleak bereganatu behar du ikasteko behar dituen ahalmenak.
– Arreta, kontzentrazioa, planifikazioa, lan eta ikasketarako teknika egokiak eta prozesuaren kontrola.
C.5) Ikaste-prozesua auto-kontrolatzeko gaitasuna:
– Ikaskuntza prozesuan parte aktiboa hartu, egindakoa baloratu, zailtasunak detektatu eta hobetzeko behar diren aldaketak egin.
C.6) Informazioaren trataera:
– Informazioa modu kritikoan non eta nola bilatu ikasi, helburuen arabera aukeratu eta modu egokian elaboratu eta erabili.
C.7) Hizkuntzak:
– Euskarazko eta gaztelaniazko ahozko eta idatzizko testu eta mezuak zuzen eta egoki ulertzeko, adierazteko eta edozein komunikazio egoeretan erabiltzeko gai izan.
– Ingelesan oinarrizko testu eta mezuak ulertu eta ekoizteko gai izan.
C.8) Teknologia:
– Zientzia eta teknologiaren garapena ezagutu eta Informazio eta Komunikaziorako Teknologien erabilpenean trebatu
4.3 Metodologia
Gure metodologiak proposatutako helburuak lortzera zuzenduta dago eta ahalbideratu behar du:
– Ikasten dutena bizitzarako baliagarria izatea (gaitasunak).
– Etengabe ikasteko gaitasuna garatzea.
– Ikasle guztiek lorpenak jasotzeko aukerak eta laguntzak izatea.
4.3.1 Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua
A) Ikaskuntza esanguratsua:
Ikasleen interesak eta dituzten aurre-ezagutzatik kontutan hartuko dugu. Iharduerak, bai errealak bai simulazioa erabiliz, ahalik eta praktikak eta eguneroko bizitzarekin lotuta, izango dira. Era honetan, funtzionaltasuna eta alderdi praktikoak (zertarako bat) emango dizkiegu, prozesu osoa giro ludiko batetan, non jokoa, manipulazioa eta esperimentazioari lehentasuna emango zaien
B) Ikaste prozesu indibidualizatua:
Bakoitzak bere mailan eta erritmoan lana egin dezan ahalbideratu dugu (autonomía). Hau lortzeko, edukiak norbere garapen mailan kokatuko dira, eta erronka erakargarriak eta aurrerapen bat eskaintzen duten iharduerak eskeiniko dira.
C) Elkarrekin ikasi:
Elkar-eragintzak eta kooperazioa bultzatuko dugu. Talde lana, prozesuen plangintza eta gauzatutako prozesuak adierazpena sustatuko da. Norbere ideiak eta estrategiak azaldu eta argudiatzea lan egingo da.
4.3.2 Irakaslearen funtzioa eta eskuharmena
A) Konfidantza eta ziurtasuna eman:
Irakasleak, ikasle bakoitza ezagutu behar du eta berengan konfidantza jarri: ikasle guztiei jomuga zabalak eta aukera handiak dituztela transmitituko die, ikasteko gai direla sentiaraziz eta ziurtasuna emanez.
B) Prozesuan lagundu:
Irakasleek, ikasleek dakitena eta ikasi behar dutena kontuan harturik, prozesu osoan estimulu eta laguntza emango die, prozesu berak duen garrantzia kontuan harturik.
C) Aprendizaia autonomoa bultzatu:
Irakaslearen eraginak pentsatzera, galdetzera eta irtenbideak bilatzera eramango du ikaslea; aprendizai autonomoan trebatuko ditu ikasleak, jakinmina sortaraziz eta jarrera aktiboa garatuz.
D) Eskuharmenaren ebaluazioa.
Ebaluazioa, ikaslearen aprendizaia prozesuaz informazioa emateaz gain, irakaslearen eskuharmena aztertzeko baliagarria ere izan behar da, (ikusi AJA, 3.atala, ebaluazioa).
5. GURE METODOLOGIAREN BEREZITASUNAK
5.1 Ikaslegoa
5.1.1 Taldekatzeak
Haur Hezkuntzan, taldekatzea adinaren arabera egiten da, adin honetan hilabete batzuen diferentziak garapen prozesuan eragin handia duelako.
Lehen Hezkuntzan taldeak ziklo bereko bi mailetako ikasleekin osatuta daude, aniztasuna eta elkar-eragintzak areagotzeko eta rol ezberdinak bizitzen ikasteko.
Pertsona eta talde ezberdinen arteko erlazio eta harremanak ahalbideratzeko eta lana egiten eta egindakoa konpartitzen ikasteko gela bakoitzean ikasleak taldeka iharduten dira.
Taldeak osatzerakoan aniztasuna eta oreka dira irizpide nagusienak
5.1.2 “Adin nahasketa”: hezkuntza asmotik sortzen den Amara Berriko sistemaren berezitasun metodologiko bat da.
Elkarren arteko giza-eremu honek indibidualizazio printzipioa hartarazten du eta ziklo programen bitartez lan egitera ahalbideratzen du, maila kontzeptua gaindituz.
Zikloko programa ahalbidetzen du, ez ziklorakoa, ikasle bakoitzak lana bere mailan egiten duelarik. Honek programa irekia eskatzen du; gehiago aurreratzeko gai denari etzaio adinarengatik abialdia geldiarazten, eta ezinean dabilenak ere bere erritmoan aurreratuko du.
Programa aurrera eramateko denbora luzeagoa da (bi urte) eta programak berak norbanako eskuharmena egiten ahalbideratzen du. Honela estrategiak, azterketak… egiteko epe zabalagoa izango da.
Ikasturte guztian, eta batez ere normalizazio garaian, adinen nahasketa irakaslegoarentzat eta prozesu berarentzat ere laguntza bat da.
Taldearen erdiak testuinguruen aribidea edo funtzionamendua ezagutzen du, nolabaiteko autonomi edo beregaintasuna badu eta departamenduan gero gehitu den ikaslegoarekin elkarlana egin dezake.
Txikiak, beraien ezagutzagabetasunetik zaharragoei galderak egiten dizkie eta erantzuteak berregituratzera hala nola ezagutzak finkatzera behartzen ditu.
Irakasleriak bakoitzarekiko aditasunaren denborak hobeto bana ditzake, nolabaiteko autonomia duen ikasleria hauek bereizteko gauza baita: alde batetik, laguntza eskatu behar dueneko egoera eta bestetik behar dueneri eskaintzekoa.
Adin nahasketa da, era berean, aniztasunaren eremua (sexoa, kultura…), zabaltzen duen elementu bat. Aniztasuna ematen denean, banakotasunaren kontzientzia garatzen da. Aniztasun eremuaren zabaltze honek ikasleari bere lekua bilatzen eta besteekiko kontrastaketan bere autokontzeptua zehazten laguntzen dio.
Txikiek nagusiengan, beraiek lor ditzaketen erreferentziak aurkitzen dituzte: ekintza berarenak, lanerako modua, estrategiak, ikasketa tankerak, harremanak, interesak, lankidetza…
5.1.3 Adin nahasketaren onura gehiago
a) Talde dinamiken etengabeko garapena bultzatzen du eta hezitzeko tresna bihurtzen da, talde eta norbanako hazkundea lortu nahian.
b) Ikasturte hasieran eta normalizazio garaian adin nahasketak irakasleri eta ikasleria kolokan jartzen ditu. Ikasle taldea sendotuta dagoela, egindako dinamikek berriro sortu behar dituzte.
c) Irakasleak nozitzen duen arren, egoera hau oso positibotzat jotzen du, talde dinamikek sortarazten duten aspektuetan hezitzeko eremu egokia hartzen baitu.
d) Adiskide berriak egiteko, liderrak aldatzeko, aurreko estereotipo eta klitxeak hausteko garaia da. Gehiegi harrotzen diren ikasleak sortutako talde berriak birkokatzen ditu, eta baita ere onartua ez dela sentitzen denak, edo zuhurregiarena egiten duenak, eta abar, bere lekua aurki dezake.
e) Norberak adinaren arabera paper ezberdinak jokatzea ahalbideratzen du, izan ere txikiak izatetik nagusiak izatera txandaka pasatzen dira.
f) Egoera batzuetan berriaren edo beteranoaren estereotipoak gainditzen ahalbideratzen du.
g) Harremanetan noizbehinka sortzen diren menpekotasunak hausten ditu.
h) Besteei irekitzeko, harremanetan jartzeko, talde itxiak gainditzeko gaitasuna garatzen du, edozein pertsona edo talderekin lan egiten ikasten delako, harreman hau eta adiskidetasuna bereiztuz.
5.1.4 Gelak
Lehen Hezkuntzako 1. zikloan gelak espezializatuta daude: hizkuntza, matematika, ingurune; 2. eta 3. zikloan gelak konpartituak dira, batean hizkuntzak (euskara, gaztelania), bestean zientzia arlokoak (matematika, ingurune), hau da, bakoitzean arlo bat lantzen da nagusiki, baina beste irakasgaien presentziarekin arloen arteko lotura eta curriculumaren osagarritasuna bilatzen da.
5.1.5 Lan-guneak / kontestuak
Arloetako eduki eta helburuak gelako lan-gune ezberdinetan burutzen diren aktibitateetan gauzatzen dira. Lan proposamenek bakarkako eta taldeko lana ahalbideratzen dute
5.2 Irakasle ezberdinak ikasle talde berberarekin
5.2.1 Sistema pedagogiko bateratua
Eskuhartze bateratua, “Ikastxearen Hezkuntza Proiektua”, “Ikastetxearen Proiektu kurrikularra” eta “Antolamoldeari” esker errazten da. Honek, talde lana eta estrategia bateratuak garatzea, non bai interrerlazioak sistema egituratuagoa ezinbestekotzat jotzen duen, bai koordinazio estua irizpide berdinetan oinarriturik, eskatzen du. Eskuharmenak ildo bakarra izateak, irakasleen eta ikasleen sakabanaketa eta inseguritatea ekiditen ditu.
Irakasleen heldutasun profesionala norbanakoa eskatzen du. Nireari ez atxikitzeko jarrera, gureari heltzeko, bertan behera jabetza utziz (nire taldea, nire gela…). Talde lan hau irakasleentzat eta ikasleentzat aberasgarria da, eskuharmenen, ikuspegi eta sentiberatasun ezberdinen aniztasunak nortasunaren garapena, eta irakasleen zein ikasleen harreman sozialak aberasten dituelako. Ikasleak irakasle gehiagorekin konektatzeko aukera du eta baita bere nortasunaren alderdi gehiago agerian jartzeko. Era berean, onartua sentitzeko aukera handiagoa badu.
5.2.2 Tutoretzaren kontzeptu berezia
Tutoretza iharduera une guztietan egiten da eta irakasle guztiengandik Tutoretza iharduera etengabekoa da, nahiz eta ordutegi eta programa zehatza izan adinaren arabera. Kontua ez da zenbat denborako saioak egiten diren, topaketa horien kalitatea baino. Dena den, bai irakasleek, bai ikasleek, bai gurasoek, badakite iharduera horiek guztiak pertsona batek koordinatzen dituela, tutoreak, alegia.
Gurasoek ez dute erreferentzia bakarra jasotzen, iritzi kontrastatuak eta irakasle taldeak ezarritako eskuharmen irizpide amankomunak, baizik.
5.2.3 Antolamendua
Irakasleen aniztasunak, taldean lan eginez, honako ezaugarri hauek dituen antolamoldea ahalbideratzen du:
– Aberatsagoa da diseinuetan eta programen sakontasunean (mintegiak, paraleloak, zikloak…)
– Espezializazio handiagoa (departamentu gutxiago-ikasle gehiago)
– Ikaslearen jarraipen zabalago eta kontrastatuagoa (sektorea)
– Profezional berriak integratu eta beren ekarpenak egitea.
– Ikastetxean formazio eta funtzionamendurako eremu egonkorrak izatea
5.3 Irakaslegoaren antolaketa
Irakaslegoak taldean lan egingo du. Talde lanak ezinbesteko garrantzia duela programak osatu eta kudeatzeko, ikasleen jarraipena egiteko, eguneroko funtzionamendua aurrera eramateko eta eskolaren proiektuak burutzeko uste dugulako.
Irakasleen formakuntza ikastaro osoan zehar egingo diren bileretan parte hartuz gauzatuko da. Aldi berean, egitura bat antolatuko da zentrura ailegatzen diren profesional berrien formakuntzari aurre egiteko. Erronka berriei aurre egiteko behar diren formazio egitura ere antolatuko dira.
Irakasleen eskuetan funtsezko elementuak programazioak izango dira. Programak ziklo osorako dira, helburua ikasle guztiak lorpenak jasotzeko aukerak areagotzea izanik: proposamen ugari eta dibertsifikatuak eskaini, bakoitzari aukera emanez bere erritmoan eta bere mailan lana egin dezan.
5.4 Kritika aurreratzeko baliabidetzat hartuta
Espiritu kritikoa, hau da, edozein ideia edo argudioari buruz, barneratu baino lehen, gogoeta egitea, giza ezaugarririk nagusienatariko bat hartzen dugu, garapen pertsonala eta kolektiboa lortzeko, gizarte demokratiko, berdintasunezko eta arrazoizkoagoa lortzea helburua izanez
5.4.1 “Kritika”-ren ezaugarriak
Kritika argudiatua izango da, lorpen eta urritasunen, hutsuneen, aukeren eta ikuspuntu ezberdinen inguruan argudioak ematen, beti talde eta norbanako aurrerapena ahalbideratuko dituen aurrebaldintzak eta jarreretatik egina.
Espiritu kritikoa garapenean aurreratzeko, laguntzatzat hartzen dugu. Kritika hitzak ez du ezkorra den zerbait adierazten: ez dira pertsonak kritikatzen, bere lanak, ekintzak, prozesuak, aurrebaldintzak eta jarrerak baizik
Prozesua ahalbideratuko duten kontestuak, sozial eremuak edo irteera egonkorrak ikasleriari ematea beharrezkoa ikusten dugu: gela, irratia, ikasleen antolamoldea… Kritika egiten eginez ikasten dela uste dugu. Era eraginkorrean kritikak jaso eta egiten ikastearen garrantzia. Kontestu batean ikasitakoa ikastetxearen bizitzatik barne eta kanpo dauden beste egoeratara hedatzen da.
Adin goiztiarretan kritikak gertutasuna behar du momentua bizitzen dutelako.
Ikasleak, kritikari esker, hobetzen saiatzen da, zerbait aurkezten duen bakoitzean besteen epaiketara uzten duelako.
5.4.2 “Espiritu kritikoa -ren eragina ikaskuntza prozesuan
Kritika ahalbideratzen duen edozein kontestuan, edukien lorpena eta helburu batzuen garapena daramatzan ikasketa prozesua izan nahi dugu:
a) Kritika egiten zaionarentzat:
– Bere mugak onartu.
– Bere gaitasunak ezagutu.
– Bere barnea ezagutzen eta besteen aurrean azaltzen ikasi.
b) Kritika egiten duenarentzat edo entzule bezala parte hartzen duenarentzat:
– Besteen lekuan jarri.
– Desberdintasunak onartzen ikasi
5.4.3 Irakaslegoaren eskuhartzea
Irakaslearen eskuharmenak bere garapena darama. Bai kritika kontestuaren zein kritikaren gaiaren muinetatik eskuharmena egitera behartua dago.
Behaketa eta jarraipen pisten bidez ikaslea aipatutako muinez konstzientea egingo du, eta landu nahi diren alderdi berriak sailkatuz pixkanaka muina hauek sartuko ditu.
Era berean, prozesua baloratuz, egindako lorpenetan eragingo du.
5.5 Ikaslea ikaste prozesuan kokatzeko baliabideak
“lan metodoak” (métodos de trabajo) delakoen bitartez, ikaslegoa bere aktibitatea aurrera eramateko modu autonomoan, ihardueran zentratzeko eta ekintzen planifikatzeko gai izango da. ekintza guztiek “zertarako bat” izango dute, eta honen bidez, interesa eta motibazioa areagotu eta ondo egiteko nahia suspertuko dugu, aktibitateari esangura eta funtzionaltasuna emanez.
Era berean, gure jarduera guztien gizarte proiekzioa sustatuko dugu, talde lana, elkar-eragintza eta ikasitakoa konpartitzea garatuko dugu. une honetan, gure zutabe garrantzitsuenetariko bat, hau da, espiritu kritikoa, aipatu behar dugu. kontzeptu hau aurreratzeko baliabidetzat hartzen dugu. horren bidez, auto-balorazioa egin eta besteena jaso dezakegu, ikuspegi eta iritzi ezberdinak onartuz eta jasotakoa gehiago ikasteko eta denon hobekuntzarako erabiliz, lorpenak eta aurrerapenak dakarten poza elkarrekin disfrutatuz.
ikasleak, ebaluazioan inplikatuta, bere burua ikusiko du. ikasleak aurrez ezagutuko du baloratuko ditugun gaitasun eta ezagupenak, ete gero, ebaluazioa egin ondoren, ikaslearekin emaitzak eta arreta berezia eskatzen duten aspektuek aztertuko ditugu, ikasleak nola ikusten duen bere burua kontuan izanik.
Umeek Ikastetxearen antolamenduan parte hartuko dute, eskolako egoerak eta arazoak aztertuz eta irtenbideak bilatuz, eta eguneroko bizitzan sortzen diren beharrei erantzuna ematen saiatuz.
5.6 Lan metodoak
Berehalako xedeak edo helburuak. Progresioan dauden burutzeko aktibitateak. Progresioan egoteagatik, lan metodo bilakatzen dira. Lan metodo horiek oso zabalak izan behar dute, norberak bere metodologia sortu ahal izateko. Irakaslearentzat eskuharmenerako eta jarraipenerako funtsezko tresna da.
5.6.1 Helburuak
– Jokabide autonomia ahalbideratu.
– Nork bere burua, prozesuan kokatu (non nago, zer egin dut, zer falta zait…) eta irakasleak ikaslea bere prozesuan kokatu.
– Zikloko oinarrizko hiztegia garatu.
– Metodoz lan egiten ikasi.
5.6.2 Gauzaketa
Helburu hauek gauzatzeko irizpideak markatzen dituzte.
– Kontestuetan ezarritako curriculumarekin bat dator.
– Txikiek urrats gehiago behar dituzte. Hurrengo zikloetan, mezu gutxiago, baina konplexuagoak. Ezin ditugu kendu gero ahoz azaldu behar ditugun urratsak.
– Hiztegia aberatsa ez bada, ez du hizkuntza maila igotzen. Adierazpena aberastu, sistematikoki sinonimoen bidez eskuhartuz.
– Beharrezkoak ez diren zailtasunetan ez sartzeko, hizkuntza zuzena eta kalitatezkoa erabili.
– Aurrerapenak oztopa ez ditzala, konpondu edo irtenbide gehiegi emanez, bidea gehiegi zehaztuz edo ikuspegi bakar bat emanez.
– Hobe lehenengo pertsonan idatzita badago, horrela bere burua askoz inplikatuagoa ikusten dute: zer egin behar dut, nola, noiz, non daude zailtasunak…
5.6.3 Kokapena
Langunean. Kopia finko bat (paretan…) departamentua eratzeko eta irakasleriari, ikasketa buruari, ikaslegoari, etabarri, ikuspegi orokorra emateko, guneko aktibitateak kokatuz; eta beste bat, eskura, ihardueran hobeto zentratzeko eta ikasle bakoitzarekin zuzenkiago eskuhartzeko.
Gelako estetikaren elementu garrantzitsua da. Estetika neutroa, lanean zentraturik, sakabanatzen ez duena. Ez du “haur itxura”-rik eman nahi. Ikuspegi kolektiboa duena, askatasun gunea dena, kanporatu gabe onartzen duena, pribatizatu gabea, non espazioak guztionak diren.
Kontuan hartzekoa:
Ikasleak, egiten duena hizpideratzeko gai izatea, lan metodoaren hiztegia erabiliz. Erabileraren normalizazioa.
5.7 Texto liburua ez da informazio iturri bakarra
Testu liburua beste baliabide bat da eta horrela erabiliz, bere ekarpenak ditu, baina oinarrizko erreferentziatzat erabilita mugatzen du, ez iharduera egonkorrik ezta programa guztiarekin osagarriak diren aktibitaterik ere, planteatzen ez dituelako .
Edukien trataera iragankorra da, ez ziklokoa. Une batean ikasten dena ikasitzat ematen da. Normalki ez zaio berriro eusten. Interesetatik edo arloak elkarrekin erlazionatzen diren bizi egoeretan ez da oinarritzen, helburua eta eragilea, zertarakoa alegia.
Informazio iturriak mugatzen ditu. Bizitzan iturri bakarrak ez gaitu asetzen, mundua sumatzeko ez dugu eskema bakarra erabiltzen. Testu liburua tresna itxia izan daiteke, ereduzkoa, non irakasleria eta ikasleria inguruan ibiltzen diren.
Liburuak argitaletxeek egiten dituzte. Hauen oinarrizko helburua, sarritan, hezkuntzaren interesak baino merkatukoak betetzea da.
Nahiz eta mailakatze logiko eta ordenatua aurkeztu, laburpen eta hautatze gaitasuna ez du garatzen, hau egina baitago eta ikasle bakoitzaren ikasketa momentuari egokituta askotan egoten ez delako.
Balio duena liburuak diona da. Ez du une berezirik eskaintzen aurreratzeko faktorearen kritika gaitasunaren garapenerako.
Normalki kontzeptuzko edukiei garrantzi handiagoa ematen zaie giza harreman eta nortasunaren garapenari dagozkienei baino.
Testu liburu batean lantzen dena agerian dago paperean isladatzen delako. Kontestu bateko zeregina, zabalagoa denez, lantzen den guztia ez da ikusten. Orokorrean ezagutzen dena baloratzen da. Horrek gurasoen eta irakasleriaren lan formazio sakona egitera bultzatzen gaitu.
Alde batetik, guztia egina izatearen abantaila eskaintzen du, baina beste aldetik bukatu ezinaren ideia edo proposatzen duen mailatara ikasle guztiekin ezin iristeak larritzen gaitu. Menpekotasun zirkulua sortzen du eta bertatik irten nahi izanez gero, taldearen banakakoaren, unearen beharretara… egokitzeko, ikaslea, norberaren programa sortzeko material osagarria eta baliabide bilatzearen ahalegin itzela egitera behartzen du.
Irakasle eredu bat sortzen du, zuzentzaile bereziki, prozesuaren protagonista, diskurtso beraren errepikatzaile eta talde guztiarentzat. Egokitzapen kurrikularrak egitea eta martxan jartzea ez du errazten. Ikasleak ez du hautatzen, ez du aukeratzen, proposatzen zaion lana egitera baldintzaturik dago.
Testu liburu bakarrak mugatzen du, lan erritmo bat markatzen du, norbanakoarena hautsiz. Batzuk larrituz, estutzen ditu eta beste batzuk, berriz, ez dute ematen ahal duten guztia.
Egunero gehiegizko pisua garraiatzea osasunarentzat kaltegarria da, eta zama ekonomikoa bihurtzen da. Beste aldetik, materialak, orokorrean, anitzak eta komunak izango dira.
Mediateka da informazioaren iturburu, lehen esan dugunez, testuliburua oinarrizko baliabide bakarra izango ez delako.
Aktibitateak burutzerakoan sareko eskoletan sortutako materialak eta merkatuan daudenak erabiltzen ditugu.
Egindako lanek hedabideen bidez aurkituko dute bere zabalkundea eta oihartzuna: prentsa, telebista, irratia eta Web-orria.
5.8 Mediateka
5.8.1 Kontzeptua
Departamentuetako jarduera ezberdinen beharrei erantzuteko egunero erabiltzen den testuinguru edo baliabidegunea da: liburuak, ikus-entzumenezko baliabideak, informatika baliabideak…
– Guztion gunea da. Ez da gela bakoitzean bana antolatzen.
– Zikloko ezaugarriak kontuan hartuz, mediateka bereiztuak bidera daitezke etapa eta zikloetan (Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa, 2. eta 3. zikloa).
5.8.2 Xedea
– Informazioaren aniztasuna
– Erabilpenean sozializazioa.
– Ardura (guztiona denez, errespetatu behar da).
-Ikastetxearen ikuskerak zehazten ditu antolatzeko irizpideak (diseinua, kokapena, erabilpena, errentagarritasun ekonomikoa…).
– Mintegiek oinarrizko baliabideak eta baita zabaltzekoak ere zehazten dituzte.
– Zenbait egoera latzen konpentsazioa.
– Informaziorako bidea, baliabide ezberdinen erabilpena eta teknologia berrietarako sarrera ahalbideratzea.
– Aurrerapen teknologikoen aprobetxamendua ikastetxeko beharretara egokitzeko.
– Norberaren ezagutza. Gustuak eta ahalbideak kontuan izanik aukeratzeko gaitasuna.
– Testuinguru honen normalizazioa, antzerakoak edo zailagoak diren beste kontestuetan aise ibili ahal izateko.
– Buruko antolatze eta egituratzea.
– Ikasleek erabiltzen dute eta funtzionamenduaz arduratzen dira. Ikasleen autonomia.
6. FORMAZIOA
6.1 Kontzeptua
Edozein azterketa, eztabaida edo erabaki-hartze zentratzeko, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua kontutan izango dugu, eta norbanako eta taldeko hazkundea da helburua, eta une bakoitzean detektatuko diren beharrei eta aurreikusita egongo da. Talde hazkundea pertsonen arteko elkarreraginez sortzen da. Inplikazioak eta norbanako ekarpenek indartu edo geldiarazten dute prozesu hau.
Formazioa, hezkuntza-erkidegoko pertsona guztiei eta bakoitzari zuzenduta dago (Irakasleria, ikasleria, gurasoak, irakasle ez diren langileak..), eta guztiak bere aniztasunean hartzen ditu, hau da, egoera, eremu edo egitura jakin batean, pertsona bakoitza azaltzen edo den bezala. Guk berdintsuak direnekin bakarrik lan egitea baztertzen dugu, beraz, aniztasuna bilatzen dugu, aberastasun iturri gisa.
Formazioa antolamoldeen bidez garatuko da. Egitura bakoitzaren lanaren inguruan gauzatzen dira lan taldeak, eta lanaren inguruan hausnartzen da. Egiturak osagarriak dira, bakoitzak ikastetxearen funtzionamenduko eremu ezberdinak hartzen ditu: gela-departamendua, pedagogia batzordea, mintegi osoa, sektorea, zikloa, klaustroa, A.B.Z., gurasoekiko bilerak… Pertsona berberak egitura ezberdinetan parte hartzen du, hau da, lan-talde ezberdinekin eta gai ezberdinei buruz lan eginez.
Prozesuak etengabekoa, dinamiko eta amaigabea da eta eguneroko praktikan eragina du. Garapenak ez dira bukatutzat ematen, emaitza ez baita garrantzitsuena, prozesua baizik.
Egiten diren hausnarketak, idatziz jasotzeari garrantzia ematen zaio. Dokumentuak, formazio bezala, nahiz eta hausnarketaren emaitza izan, ez dira inoiz amaitutzat ematen. Irakasle berriak, berriak izateagatik, eta lehendik zeudenak bere garapenaren beste unean egoteagatik, edozein dokumentuaren edukiak berrinterpretatu egin ditzakete, bereganatzeko eta bizirik mantentzeko.
6.2 Ikastetxean ematen den formazioa
Parte hartzen dugun eskolako eremuak, talde autoformazio eta ikerketarako eremutzat jotzen ditugu: guraso, irakasle, koordinatzaile, zuzendaritza taldeekiko bilerak eta klaseko saioak, kontrastaketa egiteko eremu iraunkorrak dira.
Aurreko bilereetan, pertsonalgo osoak, ikastetxean duten arduraren arabera, parte hartuko dute. Helburu nagusia, beraien betekizunen ezagupena eta betekizun horiek burutzeko tresnei buruzko formazio pertsonala, izango da.
Gure formakuntza, alde batetik administrazioaren zerbitzuak emandakoarekin (Berritzeguneak), eta Amara Berri Sareak antolatutarekin ( bisitaldiak, formakuntza ikastaroak, mintegiak,topaketak…) bestetik, osatuko da.
6.3 Dokumentu idatziak
Gela eta ziklo ezberdineetan egindako behaketa, oinarrizko tresna da , gure ikerketa eta aldaketaren lanerako. Garrantzizkoa da irakasleek argi izatea gelan egin behar den behaketaren helburu eta edukiak, honetarako informazioa, era sistematiko eta antolatuta biltzeko, egongo dira.
Beste dokumentu batzu ere, hausnarketarako tresna baliogarriak izango dira, ideia nagusiak eta aberasgarri diren aspektuak jasotzen dituztelako. Inportanteenak “Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua”z gain, “Urteko Plana”, eta “Memoria” izango dira. Dokumentu hauen elaborazioa, ez du zama izan behar, laguntza baizik
Irakasle taldeak bere eginkizunak kontuan izanik, egingo ditu, ikastetxean orohar landu behar diren aspektu edo oinarrizko elementuak antolamolde egitura ezberdinetatik jasoaz. Egitura hauetan ere, plangintza eta jarraipena burutzen da, eta bertatik memoria sortuko da
6.4 Zentrora inkorporatzen den irakaslegoa
Ikastetxeko egitura bakoitzak harrera honetarako formazio plan bat antolatuta dauka.
7. EBALUAZIO PROZESUA
7.1 Ebaluazioa
7.1.1 Kontzeptua
Ebaluatzea ikasle bakoitzaren heltze-prozesuaren eta curriculumaren eta giza elementu guztien bilakaera jarraitzea eta esku hartzea da.
Ebaluazioa hezkuntza prozesuan txertatuta dago.
Ebaluazioa aldakuntza-tresna bihurtzen da eta bai ikaslearentzat zein gaur egungo gizartearentzat esanguratsuak izan daitezkeen edukien alderdiak ere balioesteko funtzioa hartzen du. Eskaera horiei erantzun egokia eman ahal izateko, edukiak, estrategiak eta antolamoldeak egokitzeko aukera eskaintzen du.
7.1.2 Ebaluazioaren helburuak
- Aurreratzea eta etengabeko hobekuntza sortzea.
- Hobetzeko alderdietan eragiteko hausnartu eta erabakiak hartu, aurrerapen eta zailtasunen jabetzearen bitartez.
- Hezkuntza eremu desberdinak sistematikoki ebaluatzeko tresnak zehaztu.
- Hobekuntzaren bila, prozesu osoaren datu erabilgarriak ematea ondoko ikerketari begiratuz.
7.1.3 Ebaluazioaren ezaugarriak
– Gizabanakoaren osotasuna aintzat hartzen du. Garapen-esparru guztiak interesatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak, jakintza-arloei loturiko ikaskuntzak eta aurretiazkoak.
– Prozesuala. Helburua prozesu batean lortutako emaitzak baloratzeaz gain, ikasle bakoitzak egindako prozesua aztertzea da, bere ahalmenak eta abiapuntua kontuan harturik.
– Iraunkorra eta etengabekoa da: ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren une guztietan egin behar da.
– Testuinguruan oinarriturik: Eguneroko praktikaren hausnarketan oinarriturik eta honako elementu hauek argi izanik: jardueraren ardatza, aurrebaldintzen kontrola, planifikazioa, garapena (aurrerapenak eta zailtasunak) eta jarraipena edo balorazioa. Ebaluazioa testuinguru osagarri eta anitzetan egin behar da, ikasle bakoitzak dituen konpetentzien jabetza egiaztatzeko.
– Ikasleek ebaluazioa ikas-prozesuko osagaitzat hartu behar dute.
– Irakasle eta ikasleak parte hartzen dute:
Irakaslea: testuinguru bakoitzak ahalbidetzen duen curriculumaz, izandako esku hartzeaz eta ikasle bakoitzak egiten duen prozesuaz kontzientzia hartu behar du.
Ikaslea: bere prozesuari buruzko kontzientzia hartzea areagotu beharko du, ikasten gero eta autonomoa izateko, bere akatsez jabetzeko, gainditzeko bideak bilatzeko eta autorregulazio estrategiak garatzeko.
Ikasleek auto-ebaluazioa egiteko eta besteen lana ebaluatzeko testuinguru eta estrategiak sortu : prozesuari, lorpenei, zailtasunei, jarraitutako estrategiei, aurkitutako irtenbideei eta partizipazioari buruzko galderak eta hausnarketak egin.
– Familiaren hartu-emana ebaluazio-prozesuan konfidantzazko giro batean eta interes berean oinarritu behar da: estrategiak adostu eta landu seme-alaben heziketa-prozesua elkarrekin ahalbidetzeko. Konfidantza harreman horretan jarrera arduratsua eta erantzunkizuna partekatzeko nahia agerian jarri behar da, ikaslearen onerako eta bakoitzak bere zeregina kontuan izanik, heziketaren inguruan informazioa trukatzeko aukera egongo delarik.
7.1.4 ¿ Zer ebaluatu ?
– Ikasketaren aurre baldintzak : ikasteko desioa, egoera afektibo, sozial, fisikoa…
– Jardueraren ardatza: konpetentziak, eduki eta helburuak.
– Lanaren planifikazioa.
– Prozesuaren garapena: aurrerapenak eta zailtasunak, erabilitako estrategiak, partehartzea, elkarrekintza, komunikazioa.
– Ikasleak egiten duen prozesuaren balorazioa eta kontzientzia: ikasleek ebaluazio ikas prozesuko osagaitzat hartu behar dute, bere ikasketari buruzko ezagupen handia izateko aukera ematen dielarik, bere aurrerapenak eta zailtasunak ezagutzea bermatuz. Garrantzitsua da
Ikasleek auto ebaluazioa egiteko eta besteen lana ebaluatzeko testuinguruak sortzea. Adin nahasteak ahalbidetzen du, egoera honetan, kontizentzia handiagoa hartzea, ikasleei erreferentziak eskainiz.
– Irakaslearen eskuharmena: Beharrezkoa da dituzten zailtasunak zehaztea, laguntza emateko neurri egokiak hartu eta erabilitako pedagogi estrategiak zuzentzeko ikutuak egin. Ikasleek ebaluazioa ikas-prozesuko osagaitzat hartu behar dute eta inola ere ez gertakari isolatu eta berezitzat.
7.1.5 Ikasleen ikasketa prozesua ebaluaziorako tresnak
– Behaketa sistematikoa, bai banan-banakako mailan zein taldetan ere: ikasle bakoitzaren jarrerak, lanari heltzeko modua, erabiltzen dituen estrategiak eta bideak, nola erantzuten dien zailtasunei… – Ikasleen lanen jarraipena, azterketa eta berrikustea eta ondorengo irteera edo zertarakoa: Berrikuste edo zuzenketa hau ikaslearentzat ez da baliagarria izango, baldin eta itzulpen edo kontrastaketa prozesua ematen ez bada, eta aurreratzeko bideak ez badizkio zabaltzen.
– Ikasle bakoitzarekin elkarrizketa.
– Auto-ebaluazio eta elkarren arteko ebaluaziorako tresnak (kritika konstruktiboa), bai ikaslearena zein irakaslearena: Tresna hauen bitartez ikasitakoa—eta ikasteko bideei buruzko gogoeta—erraztu egiten da, eta bai ikaslearen ikasketa prozesua zein irakaskuntza-praktika hobetzeko bideak garatzen dira.
– Ziklo, mintegia eta ikaslearen jarraipenerako antolamoldeetan informazio jasoketarako tresnak landu: hezkuntza-prozesuko zehar-alderdiei buruzko irizpideak eta jarraipen pistak ezarri, helburu eta edukien lorpenari buruzko itemak eta ebaluazio-adierazleak diseinatu, mailakatu eta planifikatu, eta esku-hartze estrategiak diseinatu.
7.2 Zikloz igarotzea
7.2.1 Kontuan hartzeko irizpide orokorrak
– Oinarrizko gaitasunen jabekuntza.
– Ikaslea egindako prozesua egon den zikloan.
– Ikaslearen nortasuna, garapen pertsonala eta giza harremanak.
7.3 Zikloz ez igarotzea
- Mailaz ez igarotzea beharrezkoa ikusten denean, momentuan planteatuko da, azken ziklorako utzi gabe.
- Mailaz ez igarotzeko kontuan hartuko diren aspektuak zikloz ziklo jaso ditugun orientabideetan adierazita daude; curriculumak ezartzen dituen edukien egitura eta adin bakoitzaren ezaugarriak orientabide hauen oinarria izan dira.
- Oinarrizko gaitasunen jabekuntza lortzen ez denean, kasu bakoitza bereziki aztertu behar da; erabakia hartzeko kontuan hartuko da:
– Ziklo berean beste urtebete egiteak eskaintzen dizkion aurrerabideak.
– Taldearekin jarraitzea egokia izan litzaiokeen ikaste prozesuan eta garapen pertsonalean aurrera egiteko.
– Denborarekin ikasleak aukera gehiago izango duen gaitasun orokorren garapen maila igotzeko, lan ohiturak har ditzan, anean parte har dezan, giza abileziak gara ditzan.
Erabakia
Tutoreek hartzen dute , irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duen irakasle-taldearen, eta Pedagogia Terapeutikako irakaslearen iritzia beti entzunda.
7.3.2 Ikasleari eta familiari informazioa
- Ezinbestekoa da ikaslea, eragile zuzena izanik, berari buruz hartzen diren erabaki guztietan parte hartzea:
- Ikasleari mailaz ez igarotzearen onurak eta beharra jakinaraziko diogu.
- Bi tutoreek jakinaraziko diote familiari, Pedagogia terapeutikako irakasleak edota beste irakasle batek lagunduta. Batzarrerako, estrategia eta argudiatzeko puntuak elkarrekin finkatuko dituzte aurretik.
- Gurasoei egoera gainditzeko laguntza emango diegu, larritasun zentzua kenduz, ez dadila bizi zigor edota porrot bezala; gaia era naturalean jorratu: ikaslearentzat erabakirik egokiena dela ikustarazi, ikasleari aukera berria emango zaiola eta denbora gehiago izango duela ikasi gabekoak ikasteko.
- Familiari denboraz esan, egoera barneratzeko denbora ematen, behar dituzten bilera guztiak eskaintzen.
7.3.2 jarraipen prozesua
Ikasleak hainbat arlo gainditu gabe ere mailaz igarotzea erabakitzen bada, berariazko plan bat taxutuko da indartzeko neurriak zehatzen.
Prozesu guztiaren datu-bilketa idatziz egin, aspektu esanguratsuenak eta hartutako erabakiak agertuz.
8. IHP IRAUNALDIA ETA BERRIKUSPENA
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP) berak hainbat jardunbide eta irizpide ezartzea, dokumentuaren indarraldia eta legitimazioa (osaeran parte hartu ez zuten familien eta profesionalen kasuan) bermatzeko, eta, hala behar izanez gero, berrikusteko eta eguneratzeko, funtsezkoa dela uste dugu. Hau dela eta, ekintza-jarraibide hauek proposatzen ditugu:
a) IHPren edukiak landuko ditugu familiekin eduki beharreko bileretan.
b) IHPren edukiak landuko ditugu ikastetxera iritsi berriak diren profesionalen harrera-prozesuan.
c) IHPren ideia garrantzitsuenak nabarmenduko ditugu eta hainbat modutara jendaurrean ipiniko ditugu: leku berezietan kokatutako panelak, web orriak, triptikoak, etab.
d) IHP ezagutarazteko dugu matrikulazio-prozesuetan.
e) IHP aipatuko dugu ikastetxearen lehenagoko planetan (ICP, Urteko plana, Bizikidetza-plana, etab.) edo etorkizunekoetan (Plan Estrategikoa, Zuzendaritza-plana eta hezkuntza-administrazioak bultzatutako gainerakoak).
f) Hezkuntzako estamentu guztien iradokizunen bilketa sistematikoa erraztuko dugu.
g) IHP eguneratzeko premiaren berri emango diguten adierazleak hurrengoak izango dira:
1) Langile-kopurua nabarmen aldatu da.
2) Eragiteko printzipiorik ez egoteak zailtasunak eragiten ditu erabaki gakoak hartzean.
3) Dokumentua edo bere atal bat aldatzea aldarrikatzen duen masa kritikoa handia da.
4) Ikastetxeko zuzendaritza aldatu da.
5) IHPko adostasun argirik gabeko arloei dagozkien munta handiko proiektuen gaineko erabakiak hartu behar dira.
6) Ildo metodologiko garrantzitsuenen legitimazioa eta horiekiko loturak txikiak dira, eta abar.
Adierazle hauek Ikastetxearen Antolakuntza eta Jarduera Araudia-n (AJA) jasoko ditugu. Halaber, hamar urtero, hau da, lerro bat zentroan hasten denetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntara joan arte tartea, hezkuntza-komunitateak IHPrekiko atxikimendua eguneratzeko ekintzaren bat gauzatuko dugu. Prozesu honek, berrikusteko, egunean jartzeko eta familien eta profesional iritsi berrien aurrean legitimatzeko balioko luke
