ANIZTASUNAREN TRATAERA

1. ANIZTASUNA ESKOLAN

ESKOLA KOMUNITATE ANITZA.

Eskola, komunitate gisa hartuta, izaki konplexua da , giza-multzo ezberdinek osatutakoa (ikasle – irakasle – guraso –bertako langileak – udala – ongizate zerbitzuak…) eta gizartean bezala ,Eskola komunitateko pertsona guztiak desberdinak gara.

Gizaki bakoitzak duen berezitasuna komunitate guztiarentzat aberasgarria da .Gizakiak eskubidea du era librean bizitzeko eta garatzeko, bere ezaugarri fisiko, sozial, psiko-emozional, kultural, sexual eta ekonomikoak errespetatuak izanik.

Bizitza bezala, ikasle bakoitza izaki globala da, bere burua kokatu behar duena, bizi, sentitu, elkartu, aditzera eman, harremanetan jarri, buruari eragin, aztertu eta erabakiak hartu behar dituena. Beraz, bere garapenaren esparru guztiak interesatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta alde kognitiboa.

Baina denok ez gaude kondizio berdinetan eta eskolak neurri konpentsatzaileak aintzat hartu behar ditu ikasle bakoitza dagoen mailatik
abiatuta, ahalik eta gehien garatu ahal izateko: nortasun, sozial eta kognitibo mailan. Eskolak konpentsatzailea izan behar du.

Bestalde, bizitza bezala gizartea ere aldakorra da eta kultura eta herrien arteko erlazioa gero eta handiagoa da.. Kultura ezberdinen arteko txertaketa egon behar du, non denok denengandik jasotzen dugun, ikasi, ekarpenak egin,… Kulturartekotasuna baliogarria eta aberatsa da denentzat eta eskolak integratzailea izan behar du. .

ZEIN DA POPULAZIO HAU ?

Eskolatua den populazioaren barruan badaude berariazko hezkuntza premiak dituzten bi talde :

– Behar iraunkorreko urritasuna dutenak (fisikoa, kognitiboa, psikikoa …)
– Atzerritik edo beste lurraldetik datozenak, garai batean hizkuntza eta afektibo beharrak (kokapena leku berrian, dueloa,..) dituztenak.

Eta honez gain badaude ere arruntak ez diren egoera indibidual edo kolektiboetan dauden ikasleak eta berariazko erantzuna behar dutenak (behar ekonomiko, afektibo, kurrikularrak, sozialak…

o Gutxiengo etnikoa.
o Familia desegituratuak.
o Ez ohizko familiak (gurasobakarrekoak, sexu bereko gurasoak…).
o Egoera ekonomiko larriak.
o Adopzioak (egokitzapen unean…)

Komunitate eskolarrak, bere neurrian, KONPENTSATU behar ditu egoera hauek eta horretarako beharrezkoak diren bideak urratu .

1.2 ANIZTASUNAREN TRATAERA ESKOLAN

Legeak dioenez, Aniztasunaren Trataerak helburu jakinak ditu:

 o Berariazko beharrei erantzuna eman (ikus: GLOBALTASUNeko kontzepzioa  eta INDIBIDUALIZAZIO Printzipio metodolojikoa; ikaslearen jarraipeneko kontzepzioa).

o Gutxiengoak lortu. Curriculum-ean jasotako oinarrizko gaitasun eta trebetasunak  lortu, ahalik eta garapen pertsonalik  aberatsenera heltzeko 

  • Nortasun mailan.
  • Sozial mailan.
  • Eduki mailan.

Helburu hauen lorpena ahalbideratzeko:

Eskola saiatu behar da ikasle guztiek parte hartu ahal dutela ikastetxeko jarduera guztietan.

Berariazko premiak  ahalik eta hobekien ezagutu eta identifikatzearen garrantzia.

Ikaslearen egoera detektatzeko eta tratatzeko sentsibilizazioa.

Irakasleen norbanakako hausnarketa, gure aurreiritziak, mugak, e.a. ezagutzeko eta gainditzeko.

Horretarako hobesten dugu hainbat neurri:

Behar hauei erantzun egokia emateko ABZ eta HIPI egitura estableak beharrezkoak dira (nahiz eta hori gure eskuetan ez egon), eta gainera,  eskolako beste egituretan ongi txertatuta.

Ikasle guzti hauen ardura eta atentzioa, irakasle guztiena da

Berariazko Hezkuntza Premiak  dituzten ikasleen kasuistikari erantzuna emateko protokolo finkatua. Egin beharreko egokitzapenak ondo finkatu: curriculumari , espazio fisikoari,  departamenduei lotutakoak…

Eskola komunitatearen Elkarbizitza Proiektua sakonki lantzea, aniztasunaren kontzepzio zabal eta aberatsa eskolako estamentu

guztien artekoa izateko.

Desberdinaren kontzeptua lantzeko eta gaizki tratatua izateko aitzakia bihur daitekeela kontutan hartuta, egoera konfliktiboak edota      konplexuak  era aberasgarri batean kudeatzeko, plan espezifikoak landu beharra, Tutoretza 

2. TRATAMIENTO DE LA DIVERSIDAD
  • HELBURUAK

    • Beste ikastetxe  batzurekin konpartitzen diren Ikastetxekoaniztasuna kontutan izanik, honi erantzuna ematen saiatzea:

      –      Ikasleen normalizazio prozesoa.

      –      Irakasle berrien normalizazio prozesoa.

      HezkuntzaPremia Bereziak dituzten ikasleei arreta eskaini:

      –      A.C.I. dunak.

      –      Ezintasun handiak dituzte ikasleak.

      –      Ikaste prozesoari jarraitzeko zailtasun handiak dituzten ikasleak

      –      Etorkinak

      BALIABIDEAK

      Pertsonalak:
      • Klaustrokideak.
      • Beste ikastetxe batzurekin konpartitzen diren profesionalak: Logopeda bat, Berritzeguneko aholkularia, HIPI, fisioterapeuta…
      • HPB duten ikasleekin lan egiten duen Teknikari bat.
      • Familiak.

    Materialak:

    • Espazioak: Ahal den neurrian ikasleek gela arruntean jasoko dituzte arreta zuzeneko saioak. Gela barruan lana burutzen saiatu arren, behar denean, laguntza gelan laguntza eskainiko diegu (Logopeda, PTak eta Aholkularia).
    • Orokorrean lanerako erabiliko dugun materiala arrunta izango da. Baina kasu zehatz batzutan ikas-materiala egokitu beharko da.

METODOLOGÍA:

Aniztasunari erantzuna ematearen ardura denona da

  •  Ikasleek laguntza jasotzeko irizpideak Berritzeguneko Aholkulariarekin adostuko ditugu beharrak eta lehentasunak:
    1) Lehenbizi, HPBak dituzten ikasleak hartuko dira (zerrendako ikasleak).
    2) Ondoren, Garapen pertsonalean (intelektuala, fisiko eta emozionala) zailtasun handiak dituztenak.
    3) Printzipioz hasierako mailek izango dute lehentasuna orientabideak jasotzerakoan, horrela prebentzioari garrantzia emanez.

    Irakasleen orduekin Indartze Neurriak antolatu dira urtero, beharren arabera. Ordutegia moldagarria izango da sortzen diren beharrei erantzuna emateko.

    Arreta zuzenekoak ez diren iharduerak, Aholkulariaren funtzioak..

    • Laguntza behar duten umeen jarraipena egokia izateko ikasle bakoitzaren tutorea eta bestelako profesionalekin, beharrezkoa denean, bilduko dira.
    • Pedagogia Terapeutikako irakaslea eta Aholkulariak astean saio bat izango dute beraien lana koordinatzeko, ezagutzen ditugun ikasleen jarraipena egiteko, sor daitezkeen kasu berriak aztertzeko, materiala biltzeko, zalantzak argitzeko, lan irizpideak bateratzeko…
    • Berritzeguneko Aholkulariarekin koordinaketak (hamabostean behin markatuta egon arren, beharraren arabera eta ahal den neurrian bestelako maiztasunez beteko dira).
    • Ziklo bakoitzeko tutoreekin, Lehen Hezkuntzan hilabetean behin eta Haur Hezkuntzan gutxienez hiruhilabetean behin, bilduko dira ume guztien jarraipena egiteko. 
    • Sektore bileretan parte hartu, hiruhilabetean behin.. 
    • Zuzendaritza taldearekin koordinaketa bilerak: kurtso hasieran, erdian eta bukaeran gutxienez. Beste batzuk beharren arabera.
    • HIPI eta Tutorea Aholkulariarekin. 
    • Irakasleen aldetik heltzen zaizkigun kezkei erantzuna ematen saiatu (materiala bildu, programak prestatzen lagundu, gurasoekin bildu…).
    • Tutorei ACIak egiten eta ebaluatzen lagundu.
    • Behaketak egin, frogak pasatu, informazioa bildu eta balorazioak burutu. 
    • Diagnostiko eskaeren jarraipena.
    • Gurasoekiko elkarrizketak tutorearekin batera.
    • Kanpoko profesionalekin harremanak: Portugaleteko Ume eta Gazte Psikiatriarako Zaingunea, Gizarte Ongizate Zerbitzuak, APNABI, Gabinete Psikologikoak, etab.
    • Amara Berri Sistemako aholkulariekin egongo diren bileretan parte hartuko dugu.
    • Bestelako formakuntza: Kurtsoan zehar eta interesgarritzat jotzen diren ikastaroetan, mintegietan… parte hartzen saiatuko gara eta formakuntza hori ikastolara ekartzen.
    • Klaustroetan, koordinatzaile bileretan, ziklo bileretan,… aniztasunarekin zerikusia duten gaietan gure informazioa, iritziak,… eskeintzea.
    • Instututuko irakasleekin, institutura joango diren umeei buruzko informazioa trasmititzea.
    • Zuzendaritza taldearekin bilerak.

    Arreta zuzenak .

    •  HPBak dituzten ikasleen arreta zuzena. Gehienetan arreta hau gela arruntean eskaintzen da.
    • Zerrendakoak ez diren eta laguntza behar duten ikaslei ahal dugun eta hoberen erantzuna ematen saiatuko gara irakasle guztien ordutegiak kontutan hartuz.
    • Errefortzu saioak Euskaran eta matematikan saiatuko gara egiten, baina ezin bada gaztelanian edi ingurunean.
    • Jarrera arazoak dituzten ikasleen jarraipena.
    • Aholkulariak asteko bi saio lehen Hezkuntza gela bakoitzean eta saio bana 4 eta 5 urteko geletan sartuko da ume guztien jarraipena egiteko. 2 eta 3 urteko geletan beharraren arabera adostuko dira behaketak.

    Noiz eta Nola trasmititu informazioa:

    • Jarraipen bilerak. Tutoreak eta aholkularia. Ume guztien jarraipena burutuko da. Bilera horretan kasu batzuetan detektatu diren arazoak eta hartutako erabakiak beste irakasleei informazioa pasatuko zaie.
    • Sektore bilerak. Gela horretan lan egiten duten irakasle guztiak eta aholkularia parte hartuko dute.
    • Behin indartze neurrietako ordutegia zehaztuta egon irakasle taldeari honen berri eman.
    • Irakasle aldaketa gertatzen denean, aurreko bilerei buruzko informazioa helarazteko.

      Ebaluaketak.

      • Kurtso hasierakoa.
      • Kurtsoa aurrera doan heinean ebaluaketa jarraia izango da.
      • Kurtso bukaerakoa. Bertan hurrengo ikasturteari begira proposamenak egingo dira. .
      3. NEURRI BEREZIKO UMEAK ETA ATZERRITARRAK