AMARABERRI SISTEMA

Gaitasunak garatzeko proiektu globala.

  • Amaraberri sistemak 1972an du jatorria eta 1979an hezkuntza sistema berri baten moduan sortu zen. Ikaslearen garapen integrala du helburu nagusia, arlo kognitiboa, afektiboa eta soziala modu integral batean lantzen, eta jolasean eta umeen interesetan oinarritzen da.
  • Ikaslea era integralean ikusteko modu honek, ekintzen programazioa, ebaluazioa eta iralaslearen esku-hartzea baldintzatzen du. Eskolaren antolakuntza desberdin bat eta,  ikaslearen garapen integral hori bultzatzen duen irakasteko sistema desberdin bat izaten ere, behartzen du.
  • Ikasgai desberdinen lanak txokoka antolatzen dira. Txoko hauek ziklo osoan zehar mantentzen dira eta ikasleak, denboralizazio antolatu baten arabera, guztietatik pasatzen dira, ikasgaietako aspektu guztiak ikasi eta gaitasunak garatu ahal izateko. Txoko guzti hauek kurrikuluma osatzen dute.

Txokoetako lana.

 

  • Ikasleek, txoko guztietan, lan metodoa eskuragarri izango dute. Lan método honetan, ekintza aurrera eraman ahal izateko zer nolako prozedura jarraitu behar duten, modu ordenatuan, azaltzen da. Honela ikasleen autonomia bultzatzen da eta norberaren lanaren prozesuan kokatzen laguntzen die.

Mediateka

 

Ikasleek, gelaren barruan edo eskolako beste leku batean, beraien lana aurrera eraman ahal izateko, baliabide eta informazio iturri desberdinak izango dituzte, leku hau Mediateka da.

Txokoetan egiten dituzten lanek, umeentzat esanguratsua den “zertarako” bat izango dute. Lana egitearen helburu hau, ikasleen gozamen hutserako izan daiteke edo, ikasle nagusien kasuan batez ere, klasekideen aurrean aurkezpenen bitartzez zabaltzeko, eskolako aldizkaria egiteko, telebista saioan edo eskolako txikiwebean zabaltzeko.

AMARABERRI SISTEMA GURE IKASTOLAN

1. HAUR HEZKUNTZA

2. LEHEN ZIKLOA

3. BIGARREN ZIKLOA

4. HIRUGARREN ZIKLOA