GURE HISTORIOA

Gallartan 1970ko hamarkadaren hasieran, El Casal eta Prebentorioko eskolak baino ez zeuden, bietan gazteleraz ikasten zen. Herriko familia batzuk eskola euskalduna nahi zuten eta hori lortu ahal izateko elkarte bat osatu zuten.

Sociedad Cooperativa de Consumo Etorkizuna Ikastola” izena zuelarik, ikastola euskaldun moduan hasi zen.

Lanean hasi zenan, ikastola pribatua zen. Ikastolaren jabetza gurasoena zen, eta guraso-irakasleen arteko lankidetza komisio berezietan lan egiten zen. Komisio hauetan erabakitzen ziren ikastolaren nondik norakoak.

Eraikinak

Ikasleen irakaskuntza eraikin desberdinetan hasi zen; Gallartako “casa de los curas” eraikinean 1. mailako ikasleak, irakaskuntza euskalduna jasotzen hasi ziren, Begoña andereñoarekin.

Lehenengo ikasturte horietan, gero eta lokal gehiago erabili zituzten: Gallartako  “Casa de los curas”, San Fuenteseko “Escuelas de la Franco-Belga” (Marian eta Maripol Andereñoekin), Gallartako Udaletxeko gaur egungo Udaltzaingoaren lokala, eta hurrengo ikasturteetan, Cayetano Linaza auzoan zegoen lokal bat (gaur egun Peñukas auzoan dagoen euskaltegia), Kultur etxeko lokala eta gaur egungo anbulategian zegoen eraikina.

Ikasle taldeak, lokal desberdinetan zeuden eta autobusez banatzen zituzten ikasleak lokal desberdinetatik. Bazkaltzera ere, autobuzez bueltatzen ziren eta irakasleak Campillora bazkaltzera autobusez joaten ziren ere.

Mantenu ekonomikoa

Eraikinak maileguan utzitakoak ziren eta irakasleak ordaintzeko, guraso elakarteak kreditu bat eskatu behar izan zuen. Familiek kredituari aurre egiteko, pegatinak, ONCE kupoiarekin lotutako boletoak, gabonetarako jostailuak saltzen zituzten, jaialdiak antolatu eta txosna bat kudeatu egiten zuten.

Bidean zailtasun askori egin behar zieten aurre, adibidez urte batzuk aurrerago, kredituari aurre egiteko, familiek bankuarekiko “aval” bat sinatu behar izan zuten.

Mantenu ekonomikoa eramateaz aparte, eraikineko konponketak eta garbiketa egiten zuten, patio orduko zaintzan laguntzen zuten eta autobusean begirale moduan aritzen ziren ere.

Gobernutik subentzioak jasotzeko borrokatu behar izan zuten, beste ikastolekin batera.

Gaur egungo Ikastola

Hainbat urtez eraikin bat sortu beharra aldarrikatzen egon ondoren, azkenean 1987an, gaur egungo Etorkizuna Ikastolako eraikin berria, Kotarro auzoan, eraiki zen. Lokal eta gela desbedinetan zeuden ikasle eta irakasleak Etorkizuna Ikastolako eraikin berrian elkartu ziren.

 

Eskola publikoaren legeak (1993) ikastolak publifikatzeko aukera eman zuen eta Etorkizuna ikastola sare publikara pasatu egin zen.

Hasiera batean ikastolak irakaskuntza metodo tradizionalarekin lan egiten zuen arren, 1994 inguruan, Amara Berri metodoari buruzko hainbat hitzaldi eta bileretan parte hartu ondoren, metodo hau ezartzea erabaki zuten.

 Irakasleek gogoratzen dutenez, hau ez zen prozesu erraza izan, batez ere, gurasoen aldetik zalantza handiak zeudelako sistema berria zen heinean, ondorioak onuragarriak ala ikasleentzako kaltegarriak izango ziren beldur zirelako. Hala ere, institutura ailegatu zenean lehenengo promozioarekin, argi geratu zen ikasleak ondo prestatuta zeudela institutoko sistema tradizionalean ikasten jarraitzeko.

Antzinako barne araudiak