EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. GUTXIENEKO IRIZPIDEAK
LH GAZTELANIA
LH INGELESA

LH GORPUTZ HEZKUNTZA
LH EUSKARA
LH MATEMATIKA

 

LH GIZARTE ZIENTZIAK
LH NATUR ZIENTZIAK
LH ARTE HEZKUNTZA
LH BALOREAK
2. HAUR HEZKUNTZA
NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA ADIERAZPENAREN EREMUA
  • Askotariko hizkuntzak erabiltzea sentsazioak, emozioak, beharrizanak eta gogoak ezagutu, adierazi eta, arian-arian, erregulatzeko.

 – Sentimenduak eta emozioak ezagutzeko eta bereizteko bidea egitea.

 – Laguntza eskatzen du beharrizanak eta bere gogoa asetzeko.

 – Askotariko komunikazio-estrategiak erabiltzen ditu (hitzezkoak, gorputzaren erabilera, musika, etab.) bere beharrizanak, emozioak, bizipenak, sentsazioak eta gogoak adierazteko.

 – Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu bere beharrizanak, sentsazioak eta gogoak azaltzeko.

 – Arian-arian, harremanak egiten ditu bere gogo-aldarteen eta aldarte horien arrazoien eta ondorioen artean.

  

  • Ahozko hizkuntza erabiltzea bere adinekoekin eta pertsona helduekin harremanak dituenean, komunikazio-xedeak aintzat hartuta eta entzuteko jarrera arretatsua eta errespetuzkoa

 – Ahozko hizkuntza erabiltzen du egoera askotan eta solaskide ugarirekin komunikatzeko, gizarte-arau batzuk betez (besteari entzunez, solaskideari begiratuz, hitz egiteko txanda betez, etab.).

 – Gogoz entzuten ahozko testu askotarikoak (mezuak, kontakizunak, literatura-ekoizpenak, deskribapenak, azalpenak, informazioak, etab.), eta ulertu egiten ditu.

 – Ahozko hizkuntza darabilten jardueretan parte hartzen du: asmakizunak asmatzen, olerkiak ozen irakurtzen, hitz-segidak errepikatzen, ipuinen amaierak aurreratzen, eta antzekoak egiten.

 – Galderak egiten ditu gauzak hobetzeko ulertzeko.

 – Eguneroko bizitzako gertakariak eta bizipenak gero eta ordena egokiagoan azaltzen ditu.

  

  • Elkarrizketen bidez edo txandaka parte hartzea komunikazio-egoeretan eta gizarte-harremaneko jolasetan.

 – Gero eta denbora-epe luzeagoetan eusten dio arretari komunikazio-egoeretan.

 – Gero eta adierazpen agerikoagoak eta egokiagoak egiten ditu hartu-emaneko komunikazio-egoeretan.

 – Jolasetan, pertsona helduen eta/edo kideen komunikazio-xedeak ulertzen ditu.

 – Arretaz eta errespetuz entzuten du solaskideek hizkuntza eta dialekto askotarikoetan adieraz- ten dutena.

 – Atzerriko hizkuntzan egindako jardueretan parte hartzen du.

  • Irakurtzeko eta idazteko jardueretan parte hartzea eta haiekiko interesa adieraztea, idatzizko testuak erabiltzen eta haien helburuak ulertzen hastea eta idazte-sistemaren ezaugarri batzuk ezagutzea.

 – Ikasgelan irakurtzeko eta idazteko egiten diren proposamenetan parte hartzen du eta horie- kiko interesik adierazten du.

 – Arian-arian, idatzizko hizkuntzaren euskarriak erabiltzen ditu (liburuak, aldizkariak, egunka- riak, ordenagailuak, kartelak, etab.), komunikatzeko, informatzeko eta gozatzeko.

 – Idatziak eta adierazpen grafikoari dagozkion bestelako adierazpen-formak (sinboloak, irudiak, zenbakiak, etab.) bereizten ditu.

 – Idatzizko hizkuntza darabilten egoera adierazkorren gaineko testu errazak sortzen ditu eta, arian-arian, idazte-sistema arautura egokitzen ditu.

 

  • Matematika-estrategia zenbait erabiltzea bizi duen mundua

 – Espazioak eta objektuak neurtzeko erreferentzia ohikoak eta ezohikoak (hatzak, oinak, etab.) erabiltzen ditu.

 – Sailkapenak eta segidak egiten ditu inguruko elementuekin eta hitzen bidez adierazten du horiek egiteko erabili duen irizpidea.

 – Materia jarraituei dagozkien zenbatzaileak (asko, gutxi, nahiko, etab.) erabiltzen ditu.

 – Zenbakien segida erabiltzen du elementuak zenbatzeko.

 – Zenbatespena erabiltzen du zenbatzeko.

 – Zenbakien segidako grafia modu funtzionalean erabiltzen du.

 – Jolasetan eta eguneroko bizitzako egoeretan modu funtzionalean erabiltzen ditu zenbaki ordi- nalak eta kardinalak.

 – Egutegia erabiltzen du denbora adierazi eta neurtzeko.

  • Artearen, teknologiaren eta ikus-entzunezkoen bitartekoak, materialak eta teknikak erabiliz adieraztea eta komunikatzea, eta haien aukerak arakatzeko interesa adieraztea, haiekin egiten direnak gozatzeko eta gainerako pertsonekin bizipen estetikoak eta komunikazioak konpartitzeko.

– Gorputzaren, musikaren, teknologiaren eta ikus-entzunezkoen hizkuntzak eta plastikaren material, tresna eta tekniken adierazpen-ahalmenak probatzen eta esploratzen ditu.

– Musikako, gorputz-adierazpeneko eta/edo adierazpen plastikoko jardueretan parte hartzen du, banaka nahiz taldean.

– Gogoz eta arretaz begiratzen ditu askotariko kultura-adierazpenak eta gainerako pertsonek egindako kultura-ekoizpenak.

NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA INGURUNE FISIKO ETA SOZIALAREN EZAGUERAREN EREMUA
  • Gorputzaren egituraren gero eta irudi doituago bat adieraztea eta bere sentsazio eta pertzepzioez jabetzea.

 – Arian-arian, bere eta gainerako pertsonen gorputzaren atalak ezagutzen, izendatzen eta kokatzen ditu.

 – Pertsonen arteko diferentziak eta antzekotasunak ezagutzen eta azaltzen ditu, gorputzaren ezaugarri eta bereizgarri batzuei erreparatuta.

 – Giza irudia irudikatzen du eta gizakien ezaugarri fisiko batzuk ikusten dira irudi horietan.

 – Zentzumenak eta horiei dagozkien sentsazioak ezagutzen ditu.

 – Zentzumenen eta beraien helburuen arteko loturak egiten ditu.

  • Trebetasun motorrak eta eskuak erabiltzeko abileziak hobetzea, bere ahalmenean gero eta konfiantza handiagoa izanda

  – Gero eta gehiago kontrolatzen du gorputza, bai mugimenduan (joan-etorrietan, ibiltzean, korrika egitean, jauzi egitean, etab.), bai geldirik dagoenean (oreka, gorputz-jarreraren kontrola, etab.).

  – Gero eta trebetasun gehiago eskuratzen ditu.

  • Gero eta autonomia handiagoz ebaztea eguneroko bizitzako arazo-egoera

 – Espazioak, materialak eta tresnak, teknologikoak barne, koordinazio eta kontrol egokiz erabiltzen ditu, eguneroko bizitzako lanak egiteko.

 – Pertsona helduen laguntzarekin, lan errazen sekuentziak planifikatzen ditu, sortzen zaizkion arazo-egoera errazak ebazteko.

 – Gauza berriak egiteko ekimena du eta bere disfrutatu egiten du bere aurrerapenekin.

 – Arian-arian, estrategia egokiak erabiltzen ditu frustrazio-egoerak bideratzeko.

  • Jolasetan parte hartzea, eta, parte-hartze horretan, gero eta gehiago erregulatzea sentimen- duen eta emozioen adierazpena.

 – Jolasetan eta taldearen proposamenetan gogoz parte hartzen eta laguntzen du.

 – Jolas sinple batzuen arauak onartzen eta betetzen ditu.

 – Sentikorra da gainerako pertsonen aldartearekin, interesekin eta gogoarekin.

 – Arian-arian, sumisio eta nagusikeriazko jarrerak baztertzen ditu.

  • Ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea.

 – Inguruko objektu fisikoen propietate eta ezaugarri batzuk ezagutzen eta bereizten ditu.

 – Objektuen ezaugarrien (forma, kolorea, tamaina, pisua, etab.) eta haien portaera fisikoaren (erortzea, flotatzea, biratzea, irristatzea, etab.) arteko loturak egiten ditu.

 – Elementu eta material batzuen portaerari buruzko hipotesiak egiten (flotatu egingo du, hondo- ratu egingo da, etab.) eta egiaztatzen ditu.

  • Maiz erabiltzen dituen lekuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazio-nozioak egoki erabilita.

 – Espazio-nozioak erabiltzen ditu bere burua eta objektuak kokatzeko.

 – Nolabaiteko autonomiaz egiten ditu ibilbideak eta jarduerak, horiek maiz egiten dituen lekuetan.

  • Eguneroko bizitzako jardueren eta ekitaldi sozialen denbora-sekuentzia ezagutzea eta aurreratzea, oinarrizko denbora-nozioak egoki erabilita.

– Oinarrizko denbora-nozioak erabiltzen ditu bere egitekoak antolatzeko eta gertakarien segida adierazteko.

 

  • Gailu teknologikoen eta digitalen gaineko interesa adieraztea eta haiek erabiltzea, pertsona helduen laguntzarekin, gailuen funtzionamendua ulertu eta ingurune fisiko eta soziala ezagutzen hasteko.

 – Pertsona helduen laguntzarekin, gailu teknologiko eta digitalak erabiltzen ditu, jolasteko eta inguruko errealitatea ulertzeko.

 

  • Gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte taldeetan gogoz parte hartuta.

– Kide den gizarte taldeen ezaugarriak ezagutzen ditu.

– Gizarteko hartu-emanetan parte hartzen du, kortesiazko arau batzuk (agurtzea, hitz egiten duenari begiratzea, txandari itxarotea, etab.) beteta.

– Elkarbizitzarako arau batzuk ezartzea beharrezkoa dela jakitea.

– Askotariko tradizio kulturalen jardueretan parte hartzen du eta haien ezaugarrietako batzuk ezagutzen ditu.

– Ezagutzen ditu ingurunean egiten diren kultura-adierazpen batzuk.